89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen
dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Olaztiko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa 40 eta 46. artikuluetan, bai eta aurtengo 2015eko ekitaldian etxerako epaitzetarako 25,00 euroko kanona aplikatzea ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuta, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Olaztin, 2015eko apirilaren 27an.–Alkate udalburua, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1506543