89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Borondatezko biztatiketaren proiektua. Behin betiko onespena

Leitzako Udaleko alkateak, martxoaren 6ko 2015/67 ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen UE 8 unitateari dagokion borondatezko birzatiketaren proiektua, Juan Recondo Bengoecheak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean jarri zen. Iragarkia 2014ko irailaren 9an 176 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan xedatutakoari jarraituz, UE 8 unitateari dagokion borondatezko birzatiketaren proiektua behin betiko onetsitzat jo da.

Leitzan, 2015eko apirilaren 28an.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1506518