89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Planeamenduko egiturazko aldaketa puntuala, udalerriko etxebizitza dentsitateari buruzkoa. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintzako antolamenduko determinazioen egiturazko aldaketa egiteko espedientea. Aldaketa Bertizaranako udalerriko etxebizitza dentsitateari buruzkoa da eta III. Tituluan (Hiri lurzoruko araudi partikularra) egin da. 1. Erabileren araubidea: lerroaldearen bukaeran esaldi bat gehitu da, hektarea bakoitzerako finkatutako 35 etxebizitzako muga gainditu ahal izateko, hiri lurzoruko exekuzio unitateetan eta hiri lurzoru finkatuan. Sustatzaileak, Txaruta 2005, S.L eta Otegui Eraikuntza, S.L.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkiak argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan; interesa duten pertsona edo entitateek denbora horretan dokumentazioa aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluak, 70. artikuluari buruz, xedatutakoa aplikatuz.

Bertizaranan, 2015eko apirilaren 28an.–Jarduneko alkatea, Josune Ibarra Santxotena.

Iragarkiaren kodea: L1506548