89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Borondatezko birzatiketa egiteko proiektua eta hirigintza hitzarmenaren aldaketa, 7. sektoreko UEF unitateari dagozkionak (13. p., 259. l.). Hasierako onespena

2015eko apirilaren 21ean Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak egindako bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zen, besteak beste, AFEren 206. artikuluaren salbuespenarekin:

1.–7. sektoreko UEF unitatean (13. p., 259. l.) borondatezko birzatiketa egiteko proiektuko -Promociones Urbanísticas Bidasoa SLk aurkeztu zuen hartako-aldaketa hasiera batez onestea, honako ohar hauen arabera:

1.1. Behin betiko onespena izan baino lehen, aurkeztutako planoetan (dwg) ikusitako adostasunik ezak argitu edo zuzendu behar ditu.

1.2. Jabari hidrauliko publikoan edo uharketako polizia eremuan edozein jarduketa egiteko, Kantaurikoko Konfederazio Hidrografikoaren baimena beharko da.

2.–Aldi berean, aldaketa hasiera batez onestea, 7. sektoreko UEF unitateko hirigintza hitzarmenean, Promociones Urbanísticas Bidasoa SLk aurkeztu baitzuen legez Udalari dagokion hirigintza aprobetxamenduaren %10aren lagapena eskudirutan ordaintzeko; honako ohar hauen arabera onetsi ere:

2.1. Ordaindu behar den 1.344,10 euroko kopurua borondatezko birzatiketa proiektu honen aldaketa behin betiko onetsi baino lehen egin beharko du.

3.–Aipatu borondatezko birzatiketa egiteko proiektu aldatua eta hirigintza hitzarmenaren testuko aldaketa, jendaurrean edukitzea 20 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki oholean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, bederen, aldez aurretik argitaratuta.

4.–Erabaki hau jabeari bidaltzea. Aldi berean adieraztea izapide-egintza denez ezin dela inolako errekurtsorik aurkeztu.

Beran, 2015eko apirilaren 29an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1506609