89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

23E/2015 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, enpresa eta profesionalei arte eszenikoen produkziorako diru-laguntzak emateko 2015eko deialdia onesten duena.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatu du enpresa eta profesionalei arte eszenikoen produkziorako diru-laguntzak emateko deialdia eta horren oinarri arautzaileak onestea, 90.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan harturik aipatu gastua baimentzeko helburua eta baldintzak betetzen direla, baita legez ezarritako betebeharrak ere; espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna jaso da.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Enpresa eta profesionalei arte eszenikoen produkziorako diru-laguntzak emateko 2015eko deialdia onestea.

2. Enpresa eta profesionalei arte eszenikoen produkziorako diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan harturik:

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

RCSA KODEA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2520-4709-334100: Enpresa eta profesionalentzako laguntzak produkzio eszenikoetarako

4876

2015

90.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko apirilaren 8an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

ENPRESEI ETA PROFESIONALEI ARTE ESZENIKOEN PRODUKZIORAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO 2015EKO DEIALDIKO OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. 2015eko ekitaldian Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan ekoizten diren arte eszenikoen proiektuetarako laguntzak arautzea du xede deialdi honek, ikusleentzat interesa duen kalitatezko arte eskaintza zabala sustatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko enpresen eta profesionalen bitartez.

1.2. Produkzioaren jardueran obra sortzea eta estreinaldia sartuko dira.

1.3. Diru-laguntzaren xedeko proiektuak 2015eko azaroaren 15a baino lehen estreinatu beharko dira.

1.4. Enpresa edo profesional bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

1.5. Hobekien baloratzen den proiektuak bira bat egiten ahalko du Nafarroako agertokietan barrena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatu eta kofinantzatuta. Baloraziorik onena jasotzen duten bigarren eta hirugarren proiektuak ere sartzen ahalko dira bira horretan, erabilgarri dagoen kredituaren arabera.

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako betebehar orokorrak.

2.2. Honelakoren bat izatea: pertsona fisikoak, ondasun komunitateak, nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, merkataritza sozietateak, edo merkataritza sozietateen formarik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak.

2.3. Forma juridikoa edozein izanik ere, jarduera eta auzotasuna edo helbidea Nafarroako Foru Komunitatean behar dute izan, gutxienez 2014ko urtarrilaren 1etik.

3. Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

3.1. Diru-laguntza hauetarako gehienez ere 90.000 euro bideratuko dira, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2015eko gastuen aurrekontuko “Produkzio eszenikoetarako laguntzak enpresa eta profesionalentzat” izeneko A20002 A2520 4709 334100 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz aurrekontu onartuaren %65 baino handiagoa izanen, proiektuaren puntuazio maila 75 puntutik gorakoa denean, ezta %60 baino handiagoa ere lortutako puntuazioa 50 eta 75 puntu artekoa denean. Eskatzaileek aurkezten duten aurrekontuari Balorazio Batzordearen ustez proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak eta BEZarenak kenduta ateratzen den emaitza izanen da onartuko den aurrekontua.

Bestetik, proiektu bakoitzarentzako laguntzaren zenbatekoa 30.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.

3.3. Aipatutako muga horiek betetzen badira, eta, bidezko denean dagokion deskontua aplikatu ondoren, laguntzaren zenbatekoa eskatzaileek eskatutakoa izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

3.4. Aurrekontuko diru kopurua ekitaldian zehar handitzen bada, edo hasiera batean emandako kopuruak askatzen badira, diru-laguntzarik eskuratu ez duten onuradunen artean banatzen ahal da diru hori, lortutako puntuazioaren hurrenkerari jarraikiz.

3.5. Onuradunen batek uko egiten badio laguntzari, puntuazioaren hurrenkeran hurrengoa den eskatzaileari emanen zaio, horrek deialdian eskatutako gutxienekoa gainditzen badu, betiere.

4. Eskabideen aurkezpena eta eskatzen den dokumentazioa.

4.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eginak eta bertan aipatzen den dokumentazioa erantsita, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39; 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

4.2. Dokumentazioa paperean eta bertsio digitalean aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazteko.

4.3. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Profesionala edo enpresa den kontuan hartuta, agiri hauetako bat:

a.1) Pertsona fisikoak, ondasun erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate izanez gero: nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua -edo, hala bada, nortasun txartelarena- eta pertsonaren edo pertsonen, parte-hartzaileen edo bazkideen identifikazio fiskaleko zenbakia.

a.2) Merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak izanez gero: sozietatearen kontratuaren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua eta identifikazio fiskalaren kodearena.

a.3) Merkataritza sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eraketa eskrituraren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua; Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioaren estatutuena eta identifikazio fiskalaren kodearena.

b) Proiektuaren azalpen txostena, II. eranskineko ereduaren araberakoa.

Proiektuaren datu ekonomikoak II-a eranskinean bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

4.4. Eskabide ereduak, azalpen txostena eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/

4.5. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.6. Diru-laguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, hamar egun balioduneko epean okerra zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari, posta elektronikoaren bidez, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

4.7. Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

5. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

5.1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek kontuan hartuko dira:

a) Zuzeneko kostuak.

–Proiektuan aurreikusitako ekintzak gauzatzeko beharrezkoak diren langileen eta artisten lansarien eta gizarte segurantzaren kostuak, barnean direla entitate onuradunaren zerbitzuan ari direnenak eta horretarako kontratatzen direnenak. Lehenbiziko kasuan, proiektuan benetan emandako denboraren proportziozko zatiak egotziko zaizkio programari.

–Jende horren dietetako eta joan-etorrietako gastuak (20 euro gehienez ere otordu eta pertsona bakoitzeko, eta 0,30 euro km-ko eta turista klaseko txartelak).

–Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola, agertokien eta entseguetarako lokalen alokairuak (3 hilabete gehienez), ekipo eta bitarteko materialen alokairuak, talde artistikoaren eta antzezle taldearen ordainsariak, eszenografia, jantziak eta material kontsumigarri oro, eta beste batzuk, proiektuaren ekoizpenera eta agerraldi batera bideratuak, ahal dela estreinaldikoak.

–Proiektuan sartutako jardueren zabalkunderako eta merkaturatzeko gastuak.

Diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (282/1997 Foru Dekretua).

b) Zeharkako kostuak.

Zeharkako kostuen barrenean daude bai gastu orokorrak, onuradunak betetzen dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko.

Proiektu bakoitzean diruz laguntzen ahal diren zeharkako kostuek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira proiektuaren kostu osoaren %10etik gorakoak izanen.

5.2. Gastu hauentzat ez da diru-laguntzarik emanen:

a) Ondasun higigarrien eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 5.1 puntuan ezarritakoa, diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erostekoa.

b) Proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal dutena.

d) Entitatea kudeatzen duten langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 4 baino gehiago badira.

5.3. Koprodukzioen kasuan, diru-laguntzaren onuradunak egiaz egindakoak bakarrik jaso dezake diru-laguntza. Egiaz egindako gastua izanen da diru-laguntzaren onuradunak zuzenean egindakoa edo koprodukzioari hark egindako diru ekarpena.

6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskaerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak izendatutako hiru batzordek osatuko duten Balorazio Batzordeak baloratuko ditu eskaerak.

Batzorde administratiboak kide hauek izanen ditu:

a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Liburutegien edo Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Artearen Hedapenaren Ataleko burua; Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko goi mailako teknikari bat.

c) Idazkaria: Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko burua, eta bera izan ezean, Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko goi mailako teknikari bat.

Batzorde artistikoko burua Artearen Hedapenaren Atalburua izanen da, eta kideak, berriz, arte eszenikoaren arloan entzute handia duten bi pertsona.

Batzorde ekonomiko eta sozialeko burua Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalburua izanen da, eta kideak, berriz, kudeaketa ekonomiko eta kulturaleko bi aditu.

6.3. Balorazio eta esleipen prozesua.

1. fasea. Batzorde administratiboak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. 4.3 puntuan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, 4.6 puntuan zuzenketa egiteko adierazten dena bete beharko da.

2. fasea. Beste bi batzordeetako kideek onartutako proiektuak jaso, eta ezarritako bi multzoak baloratuko dituzte, zeinek bere aldetik eta banaka banaka, hau da, batzorde artistikoko kide bakoitzak “Proiektuaren titularraren ibilbidea eta jarduera” eta “Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa” atalei dagokiena baloratuko du, eta batzorde ekonomiko eta sozialeko kide bakoitzak, berriz, “Proiektuaren hartzaileei loturiko kudeaketa estrategiak” eta “Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa” izeneko atalak.

3. fasea. Kide bakoitzak bere balorazio proposamena igorri ondotik, bi ebaluazio batzordeak bilduko dira, zein bere aldetik, puntuazioak adosteko, eta kasuan kasuko multzorako puntuazio proposamena eginen dute.

4. fasea. Ondoren, batzorde administratiboa bilduko da, eta azken puntuazioa ezarriko du bi proposamenen batura eginda.

Behin onartutako aurrekontuak ezarririk eta proiektu guztien bideragarritasuna segurtaturik, Administrazio batzordeak diru-laguntzak banatuko ditu balorazio handiena izan duten proiektuen artean.

Gerakinik badago eta diru hori aski ez bada proiektu jakin bat oso-osorik laguntzeko, zilegi izanen da dagokion eskatzaileari errekerimendua egitea hasieran aurkeztutako proiektua alda dezan.

Aldaketa eginda ere, proiektu hori bideragarria ez bada, puntuazio hurrenkeran hurrengoa den proiektua aukeratuko da.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

Azkenik, irizpen lotesle bat emanen du.

6.4. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak, batzorde administratiboak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

7. Proiektuen balorazioa.

7.1. Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

7.1.1. Proiektuaren titularraren ibilbidea eta jarduera (15 puntu gehienez).

a) Ibilbidea: enpresak/profesionalak jardueran daramatzan urte kopurua. (3 puntu gehienez).

–15 urte baino gehiago: 3 puntu.

–11 urtetik 15 urtera: 2 puntu.

–5 urte baino gehiago eta 11 urte baino gutxiago: puntu bat.

b) Jasotako sari eta aitortzak eta sektoreko zirkuitu garrantzitsuetan izandako parte-hartzea (kanpoan gelditzen dira testuen egiletzarekin, zuzendaritzarekin eta antzezpenarekin lotuak). (puntu bat gehienez).

c) Gizarte Segurantzako artisten araubideko kotizazioen batez bestekoa, bakarrik enpresako bazkideen azken 3 urteko kotizazioa, autonomoen araubidekoa, gehituta. (puntu bat gehienez).

–3.000 eurotik gora: puntu bat.

–3.000 euro arte: 0,5 puntu.

d) Banaketa jarduera (10 puntu gehienez).

Azken hiru urteetako (2012, 2013, 2014) funtzio kopuruaren urteko batez bestekoa.

Funtzioa izateko, ordain ekonomikoa izan beharko dute, eta 35 minutuko iraupena, gutxienez ere.

Ikuskizun bakoitzetik egindako funtzioak kontatzeko, ponderazio hau aplikatuko da.

–1. ponderazioa:

  • Nafarroatik kanpo egindako funtzioak: 1,5.
  • Nafarroako agertokietan egindako funtzioak: 1.
  • Nafarroan egindako funtzioak: 0,75.

–2. ponderazioa:

  • 1.500 euro bitarteko cachea: 0,65.
  • 1.501 eurotik 2.500 eurora bitarteko cachea: 1.
  • 2.501 eurotik 4.500 eurora bitarteko cachea: 1,5.
  • 4.500 eurotik gorako cachea: 2.

–Guztiaren batura:

  • 10 eta 20 arteko balorazioa: 2 puntu.
  • 21 eta 30 arteko balorazioa: 4 puntu.
  • 31 eta 40 arteko balorazioa: 6 puntu.
  • 40tik gorako balorazioa: 10 puntu.

7.1.2. Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa. (40 puntu gehienez).

7.1.2.1. Taldearen osaera eta gaitasuna (15 puntu gehienez).

a) Proiektuko arte zuzendaria edo koordinatzaile teknikoa (5 puntu gehienez).

– 0,5 puntu, arte zuzendaritzari emandako sari bakoitzeko.

–Arte eszenikoetako eta musikaren arloko muntaketa bakoitza: 0,5 puntu.

Ikuskizunaren zuzendaritza partekatua denean, kontuan hartuko da puntuazio orokor handiena duen zuzendariaren puntuazioa.

b) Proiektuan parte hartzen duten eta ogibide artistikoen sailkapen nazionalean sarturik dauden profesionalen/artisten/teknikarien taldea (10 puntu gehienez).

–Arte Dramatikoko titulazio ofiziala edo beste arte eszenikoetako eta musikaren arloko beste titulazio batzuk: puntu bat.

–Arte eszenikoekin eta musikaren arloarekin lotutako beste titulazio ofizial batzuengatik, 0,5 puntu.

–Banaka aurkeztutako sari bakoitzeko 0,5 puntu; gehienez ere 5 puntu.

–Arte eszenikoetako eta musikaren arloko muntaketa profesional bakoitza: 0,5 puntu.

Aktoreen, teknikarien, eszenako dantzarien eta musikarien, eta abarren puntuazio partzialak batuz kalkulatuko da puntuazio orokorra.

7.1.2.2. Proiektua. (25 puntu gehienez).

a) Proiektuaren kalitate orokorra: (20 puntu arte) ondoko alderdiak kontuan hartuz: lanaren testua edo gidoia, proiektuaren laburpena (10 lerro gehienez), zuzendaritzaren memoria, proiektuak duen interes artistikoa eta kulturala (helburuak, kalitatea, berrikuntza...), proiektuak arte eszenikoen testuinguruan duen garrantzia eta egokitasuna, proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia, proiekzioa, esleitutako aurrekontuko kontu-sailen koherentzia, etab.

b) Nafarroako kultur ondarearen zabalkundea eta egungo sortzaile nafarren sustapena (5 puntu gehienez).

7.1.3. Proiektuaren hartzaileei loturiko kudeaketa estrategiak. (20 puntu gehienez).

a) Marketin, komunikazio, merkaturatze eta salmenta ekintzak. (10 puntu gehienez).

b) Proiektuari erantsitako ekintza pedagogikoak. (5 puntu gehienez).

c) Zailtasun fisikoak edo psikosozialak dituen jendea hurbiltzen laguntzeko ekintzak. (5 puntu gehienez).

7.1.4. Proiektuaren bideragarritasuna eta koherentzia ekonomikoa. (25 puntu gehienez).

7.1.4.1. Eskatutako diru-laguntza portzentajeak. (5 puntu gehienez).

–%55 arte: 5 puntu.

–%55etik %60 arte: 3 puntu.

–%60tik %65 arte: 2 puntu.

7.1.4.2. Proiektuaren guztirakoaren gainean bermatu edo berretsitako finantzaketaren portzentajea.

Hurrengo dokumentuetakoren bat aurkeztu beharko da: baliabide berekiak (bankuko dokumentua edo entitatearen legezko ordezkariak egindako zinpeko aitorpena), maileguak, jarduteko kontratuak (kuantifikatuak eta sinatuak), berretsitako diru-laguntzak (haiek ematen dituen ebazpena), entitateari laguntza ekonomikoa emanen dioten entitateen ziurtagiri kuantifikatuak. (10 puntu gehienez).

–%41etik %50 arte: 10 puntu.

–%31tik %41 arte: 8 puntu.

–%21etik %31 arte: 6 puntu.

–%11tik %21 arte: 4 puntu.

–%1etik %11 arte: 2 puntu.

7.1.4.3. Diru-sarreren eta gastuen egituraren koherentzia. (10 puntu gehienez).

7.2. Proiektuen balorazioa egin ahal izateko, aurkezten den eskaera deialdi honen II. eranskinean ageri den azalpen txosteneko ereduaren araberakoa izanen da; izan ere, eranskin horretan jaso dira zehatz-mehatz irizpide bakoitzaren barruan baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa II-a eranskinean jasotako informazio ekonomikoari buruzko inprimakian beteko da.

7.3. Aurreko irizpide horiek aplikatuta proiektu bakoitzak 100 puntu lortuko ditu gehienez; 50 puntura iristen ez diren proiektuak ez dira aintzat hartuko. “Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa” ataleko puntuazioaren erdia lortzen ez duten proiektuak ere ez dira kontuan hartuko.

7.4. Betetzen ez diren datuak edo oker betetzen direnak edo neurriz gainekoak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

8. Diru-laguntza emateko ebazpena.

8.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita gehienez sei hilabeteko epearen barnean. Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.

8.2. Diru-laguntza hau emateko prozeduran egiten diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko dira (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/).

Gainera, eskatzaile guztiei banan-banan jakinaraziko zaie, bakoitzak eskaeran adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko iragarki oholean ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea, 39: Iruña).

8.3. Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

8.4. Deialdi honi buruzko edozein komunikazio Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratu beharko da (Navarrería kalea, 39; 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietan.

9. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.

9.1. Maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 4. eta 5.1.b) artikuluetan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira foru lege horrek dohaintzei, erabilera-mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere, onuradunek baldintza hauek betetzen badituzte:

Helbide fiskala Nafarroan duen pertsona fisikoa izatea, jarduera artistikoak ohikotasunez garatzea eta aurre-aurreko urtean bere negozio zifraren zenbateko garbia ez izatea 200.000 eurotik gorakoa.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeari jarraikiz, jarduera artistikotzat hartuko dira ondoko hauek:

–Bigarren sekzioan sartutakoak (jarduera profesionalak), 86 multzoa, 861 eta 862 taldeak.

–Hirugarren sekzioan sartutakoak (jarduera artistikoak), 01, 02 eta 03 multzoak.

Pertsona fisiko batzuek batera aurkezten badute diru-laguntza eskaera, horiek guztiek bete beharko dituzte aipatu baldintzak.

9.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga pizgarriak aplikatzeko, ondoko oinarrian aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, onuradunek honako hauek ere bete beharko dituzte:

–Mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztea 11.1 oinarrian aipatzen den azken memorian, eta ekarpen horiek diruz lagundutako proiektuaren garapenean duten eragina ebaluatzea.

–Diruz lagundutako proiektuaren babesletza-kontratuen kopia igortzea, honako hauek adierazita: kontratugileen eta kontratua sinatzen dutenen identifikazioa, kontratuaren xedea, iraunaldia eta egikaritze-epea, baita babesletzaren onuradunak publizitatearen kontzeptu gisa urte bakoitzean jasoko duen zenbateko osoa ere.

– Ziurtagiriak jaulkitzearen eta kasuan kasuko informazioa Nafarroako Zerga Ogasunari bidaltzearen gaineko betebeharrak betetzea, hots, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritakoak. Foru agindu horren bidez, Kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren Erregelamendua onetsi zen.

10. Onuradunen betebeharrak.

10.1. Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da, erregistro telematikoaren bidez, diru-laguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena eta, zein den kasua, eskatzen zaien dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

10.2. Laguntza erabiltzea, oso-osorik, deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako, eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

10.3. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

10.4. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta.

Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, bai inprimatzen diren material mota guztietan, bai komunikazio zuzeneko ekintzetan. Ekintzen berri emateko ekitaldian pertsonen parte-hartzea baldin badago, gutxienez entitateko kide bat eta Nafarroako Gobernuko kide bat izanen dira bertan.

10.5. Diruz lagundutako proiektuaren agerraldia, ahal dela estreinaldia, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen dituen programa edo jaialdietako batean egitea.

10.6. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, Ebaluazio Batzordearen ustean.

10.7. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso duela.

Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edonolako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta jasotako finantzaketa deskribatzen duen testu bat ezarri.

Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalean aurkeztu beharko dituzte zabalkunderako aurreikusitako zirriborroak, logotipoa modu egokian txertatzeko baimena jasotzeko.

Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuan (Argitalpen Atala) kontsulta daitezke, helbide elektroniko honetan: publicaciones@navarra.es.

10.8. Noiznahi ere onartzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

10.9. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalari. Jakin bezain laster emanen da haien berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

10.10. Egiaztapen eta kontrol lanak egiteko ahalmenak egoki erabiltzen direla bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, deialdietako oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistroak edukitzea.

10.11. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

10.12. Diru-laguntzaren onuradunek ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko dute, proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko dute, hasieran aurkeztutako azalpen txostenean jasotakoarekin alderatuta.

11. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

11.1. Proiektuaren estreinaldia egin ondotik ordainduko dira laguntzak, Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena prestatuta, eta, horretarako, ezinbestekoa izanen da frogagiri hauek aurkeztea paperean eta euskarri digitalean 2015eko azaroaren 15a baino lehen:

a) Egindako proiektuaren azken memoria, eta horren barnean jantzien, atrezzoaren, eszenografiaren eta luminotekniako diseinuaren argazkiak eta estreinaldiko musikaren kopia bat eta DVDa.

b) Proiektuaren ebaluazio txostena (10.2 puntua).

c) Inprimatutako elementuak eta publizitatekoak.

d) Gastuen zerrenda, diruz lagundutako kontzeptuen arabera, zeinean enpresa, kopurua eta faktura bakoitzaren zenbakia agertuko baitira. Fakturetan kontzeptu guztiak eta BEZa xehakaturik agertuko dira. 2014ko azaroaren 1etik aurrera egindako fakturak baizik ez dira onartuko.

e) Diru-sarreren zerrenda, aurrekontua orekatua dagoela egiaztatzeko.

f) Onartutako proiektua gauzatzeko izandako gastuaren frogagiriak (jatorrizko fakturak edo, halakorik ez bada, fotokopiak). Faktura horiek 2014ko azaroaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz egin beharko dira. Ez da onartuko ez ordainagiririk, ez aurrekonturik eta ez albaranik.

g) Egindako ordainketen bankuko frogagiriak.

11.2. Salbuespenez, aurrerakin gisa ordaintzen ahalko dira laguntzak, jarduera egin baino lehen.

Horretarako, onuradunek Kultur Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko diote, eta bidezko dokumentazioa aurkeztuz frogatu funts likidorik ez duela diruz laguntzen den jarduera gauzatzearen ondoriozko gastuen ordainketari aurre egiteko.

Bi ordainketa eginen dira: %50eko aurrerakina kontzesioa ematen denean. Produkzioaren estreinaldiaren ondotik ordainduko da diru-laguntzaren gainerakoa, Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena prestatu ondotik, 11.1 puntuan adierazi den moduan.

11.3. Deialdian ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko ordainketak eta gastuak kobratzeko eskubidea galduko da.

11.4. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Halaber, ordainketaren justifikazioek proiektuaren gastu osoa jaso beharko dute.

11.5. 100 eurotik gorako ordainketen bankuko frogagiriak aurkeztu beharko dira.

11.6. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den portzentajea aplikatuko zaie onartutako gastuen frogagiriei, jarduera egin eta gero.

12. oinarria. Diru-laguntzen bateragarritasuna eta “de minimis” izaera.

12.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, izan Foru Komunitateko Administrazioarenak edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak, edo partikularrenak. Diru-laguntza horien zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

12.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntzarik edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen badu.

12.3. Foru agindu honetako diru-laguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bati emandako “de minimis” laguntza guztien batura gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da 3 zergaldiko edozein denboralditan.

Horretarako, onuradunak behartuta daude kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako “de minimis” laguntzak aitortzera, eskabidea aurkezten dutenean.

13. Itzulketa.

Onuradunak proiektua gauzatu duela behar bezala justifikatzen ez badu, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, baita diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

14. Arau-hausteak eta zehapenak.

14.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

14.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

15. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.

16. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............................................ NANa/IFZ:

Helbidea (herria): ..............................................................................
Kalea:

P.K.: .................... Telefonoa: ....................

Posta elektronikoaren helbidea: ........................

Bere izenean edo ................... Ordezkatuz (behar ez dena ezabatu)

Entitatea: ............................................... NANa/IFZ:

Helbidea (herria): ................................................................ Kalea: .............

PK: ............. Telefonoa:

Posta elektronikoaren helbidea:

Eskaera aurkezten du Nafarroako Foru Komunitateko enpresa eta profesionalei arte eszenikoen produkzioetarako ematen zaizkien laguntzetako bat jasotzeko, .......(e)ko ............aren ......(e)an emandako ..../2015 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz. (2015eko ..... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......(e)koa).

Destinoa: Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atala.

AURKEZTUTAKO PROIEKTUAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA

euro

ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZA

euro

FINANTZAKETA BERMATUAREN %

%

ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZAREN %

%

Eta oinarri arautzaile horietan ezarritakoarekin bat:

1. Oinarrietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:

a) Profesionala edo enpresa den kontuan hartuta, agiri hauetako bat:

a.1) Pertsona fisikoak, ondasun erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate izanez gero: nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua -edo, hala bada, nortasun txartelarena- eta pertsonaren edo pertsonen, parte-hartzaileen edo bazkideen identifikazio fiskaleko zenbakia.

a.2) Merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak izanez gero: sozietatearen kontratuaren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua eta identifikazio fiskalaren kodearena.

a.3) Merkataritza sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eraketa eskrituraren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua; Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioaren estatutuena eta identifikazio fiskalaren kodearena.

b) Proiektua azaltzen duen txostena, II. eranskineko ereduaren araberakoa. Proiektuaren datu ekonomikoak II-a eranskinean bete beharko dira.

2. Aitortzen du ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetatik bat ere urratu.

3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.

4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den proiektuari dagokionez aitortzen du:

Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.

Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:

ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA

ESKATUTAKO KOPURUA

DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA

(eskatua/esleitua/ordaindua)

5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

6. Diruz laguntzen diren proiektuen interes sozialaren gaineko erantzukizuneko aitorpenak, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

Nire erantzukizunpean, aitortzen dut:

Pertsona edo entitate eskatzailea kultur mezenasgoaren onuraduna izan daiteke, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

–Atal hau bete, bakar-bakarrik, eskatzailea pertsona fisiko bat baldin bada.

Nire erantzukizunpean, aitortzen dut:

Arte jarduerak egin ohi ditut.

Jarduera horiek JEZaren epigrafe honetan sartzen ditut.

Aurreko urtean, nire negozio zifraren zenbateko garbia ez zen 200.000 eurotik gorakoa.

7. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoaren araberakoa izanen da. Datuetan sartu, haiek zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan erabiliko dira, betiere aipatutako legeriari jarraikiz.

.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an

(Sinadura)

Izen-deiturak .................................

NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURAKO, TURISMOKO ETA ERAKUNDE HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA.

II. eranskina

Proiektua azaltzen duen txostena

Txostena egiterakoan kontuan hartu beharrekoak:

–Ezarritako hurrenkerari jarraitu: 1, 2, 3 eta 4.

–Orrialdeak zenbakiturik aurkeztu.

–Atal guztiak bete eta kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztu. Hutsik dauden atalak edo justifikatzen ez direnak ez dira baloratuko.

.................... eskaera (Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbakia).

Erakundearen izen osoa:

Izen laburtua:

Kalea eta zenbakia:

Posta kodea:

Herria:

Herrialdea:

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

Interneteko webgunea:

Legezko ordezkariaren, harremanetarako pertsonaren eta proiektuko zuzendariaren izena eta eginkizuna:

Izena

Legezko ordezkaria

Harremanetarako pertsona

Proiektuko zuzendaria

1. Proiektuaren titularraren ibilbidea eta jarduera (15 puntu gehienez).

a) Ibilbidea: enpresak/profesionalak jardueran daramatzan urte kopurua. (3 puntu gehienez).

Eratu zen urtea:

Entitate mota:

–Eraketa aktaren edo agiri baliokidearen kopia erantsi.

b) Jasotako sari eta aitortzak eta sektoreko zirkuitu garrantzitsuetan izandako parte-hartzea (kanpoan gelditzen dira testuen egiletzarekin, zuzendaritzarekin eta antzezpenarekin lotuak). (puntu bat gehienez).

URTEA

(UU)

SARIA EMATEN DUEN ENTITATEA

SARIA JASOTAKO IKUSKIZUNA

–Frogagiriak erantsiko dira.

c) Azkeneko 3 urtean artisten araubidean izandako Gizarte Segurantzako kotizazioen batez bestekoa. (puntu bat gehienez).

URTEA

GIZARTE SEGURANTZARI EGINDAKO LIKIDAZIOA

2012

2013

2014

Batez bestekoa

–Erantsi likidazioak eta ordainagiriak.

d) Konpainiaren banaketa jarduera (2012-2014 urteetan). (10 puntu gehienez).

URTEA

IKUSKIZUNA

IRAUPENA

EMANALDIAK

GUZTIRA

Nafarroan

Nafarroako Antzokien Sarean

Nafarroatik kanpo

–Produkzio/Antzezpen bakoitza justifikatuko da zabalkundearen ale bat aurkeztuz (publizitatea, liburuxka, etab.), edo txarteldegiko txostena.

2. Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa. (40 puntu gehienez).

2.1. Taldearen osaera eta gaitasuna. (15 puntu gehienez).

a) Proiektuko arte zuzendaria edo koordinatzaile teknikoa. (5 puntu gehienez).

Adierazi zuzendaritza artistikoa edo koordinazioa den.

Egindako muntaketa profesionalak

TITULUA

URTEA

KONPAINIA

Arte Dramatikoko titulazio ofizialak edo beste arte eszeniko batzuetako edo musikaren arloko beste titulazio batzuk

TITULAZIOA

URTEA

IKASTETXEA

Lortutako zuzendaritza sariak

SARIA

URTEA

ENTITATEA

b) Proiektuan parte hartzen duten eta ogibide artistikoen sailkapen nazionalean sarturik dauden profesionalen/artisten/teknikarien taldea. (10 puntu gehienez).

Artista eta teknikarien zerrenda: Bete fitxa bat pertsona bakoitzeko.

Egindako muntaketa profesionalak

TITULUA

URTEA

KONPAINIA

Arte Dramatikoko titulazio ofizialak edo beste arte eszeniko batzuetako edo musikaren arloko beste titulazio batzuk

TITULAZIOA

URTEA

IKASTETXEA

Banaka lortutako sariak

SARIA

URTEA

ENTITATEA

2.2. Proiektua (25 puntu).

a) Proiektuaren kalitate orokorra (20 puntu).

–Obraren testua edo gidoia.

–Proiektuaren laburpena (gehienez 10 lerro).

–Zuzendaritzaren memoria.

–Proiektuaren interes artistikoa eta kulturala (helburua, kalitatea, berrikuntza...).

–Proiektuaren garrantzia eta egokitasuna, arte eszenikoen testuinguruan.

–Proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia.

–Proiekzioa.

–Esleitutako aurrekontuko kontu-sailen koherentzia, etab.

–Proiektuaren iraupena.

–Fitxa teknikoa.

b) Nafarroako kultur ondarearen* zabalkundea eta egungo sortzaile nafarren sustapena (5 puntu).

–Ondasun higiezin eta higigarriak (balio artistikoa, historikoa, arkitektonikoa, arkeologikoa, etnologikoa, dokumentala, bibliografikoa, industriala, zientifikoa edo teknikoa dutenak), ondasun ez-materialak,...

3. Proiektuaren hartzaileei loturiko kudeaketa estrategiak. (20 puntu gehienez).

a) Marketin, komunikazio, merkaturatze eta salmenta ekintzak. (10 puntu gehienez).

Zehaztu proiektuaren hartzaileak (ikusleen sailkapena).

Zabalkunde eta merkaturatze plana (ekintzak, aurrekontua, baliabideak, teknologia berriak eta sare sozialak...).

Prezioen politika.

Ikusleen fidelizazioa.

b) Proiektuari erantsitako ekintza pedagogikoak. (5 puntu gehienez).

Ikusleak prestatzeko aurreikusi diren jarduerak.

Ikusleak prestatzeko egin diren jarduerak (dokumentazioa edo kontsultarako web esteka ere sartu).

c) Zailtasun fisikoak edo psikosozialak dituen jendea hurbiltzen laguntzeko ekintzak. (5 puntu gehienez).

–Proiektuaren zabalkundea egiteko eta kultura eskuratzeko zailtasuna duten ikusleengana iristeko beteko diren ekintza berariazkoak (bitartekoak egokitzea, irisgarritasuna, programazioa...).

–Kultura eskuratzeko zailtasuna duten pertsonekin aritzen diren entitateak, edo horrelako ikusleriarekin aritzen diren eta proiektuari edo horren zabalkundeari laguntzen dioten entitate eta elkarteekin elkarlanak edo hitzarmenak dituztenak.

(Sinatutako hitzarmenen dokumentuak erantsi).

Eginda dauden ekintzak sartu.

4. Proiektuaren bideragarritasuna eta koherentzia ekonomikoa (25 puntu).

4.1. Eskatutako diru-laguntza portzentajeak. (5 puntu gehienez).

–%55 arte: 5 puntu.

–%55etik %60 arte: 3 puntu.

–%60tik %65 arte: 2 puntu.

4.2. Proiektuaren guztirako aurrekontuaren aldean, bermatua edo konfirmatua dagoen finantzaketa-portzentajea. Honako agiri hauetako baten bidez egiaztatu beharko da hori: baliabide berekiak (bankuko dokumentua, edo entitatearen legezko ordezkariak egindako zinpeko aitorpena), maileguak, jarduketa-kontratuak (kuantifikatuak eta sinatuak), konfirmatutako diru-laguntzak (emateko ebazpena aipatuta), proiektuari diru-laguntza emanen dioten entitateen ziurtagiri kuantifikatuak. (10 puntu gehienez).

–%41etik %50 arte: 10 puntu.

–%31tik %41 arte: 8 puntu.

–%21etik %31 arte: 6 puntu.

–%11tik %21 arte: 4 puntu.

–%1etik %11 arte: 2 puntu.

–Justifikaziorako dokumentazioa: kontratuak, diru-laguntzak, kontabilitate-agiriak.

4.3. Diru-sarreren eta gastuen egituraren koherentzia. (10 puntu gehienez).

Proiektuaren datu ekonomikoak II-a eranskinean ere bete beharko dira.

VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIAREN ETA TOKI ENTITATEEN PROGRAMAZIOAN SARTZEA

–Adierazi ados zauden zure proiektua programazio orokorrean edo Nafarroako Gobernuaren beraren ondoko programetako batean sartzearekin: Escena dantza jaialdia, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea edo/eta Cultur programa.

–Ados baldin bazaude, ondoko taulan adierazi xeheago zer baldintza zehatz dauden zure jarduera Nafarroako Gobernuaren beraren programa batean sartzeko:

ESKAINITAKO JARDUERA

N.G.aren PROGRAMA

EMANALDIAK NOIZ IZAN LITEZKEEN

TOKIAREN BALDINTZAK EDO BALDINTZA TEKNIKOAK

GASTU
GEHIGARRIA

–Adierazi ados zauden zure proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak toki entitateei eginen dien eskaintzan sartzearekin, udalaren agertokietan eta bestelako tokietan programatuak izateko egokiak diren eta diru-laguntza jaso duten beste proiektu guztiekin batera.

–Ados baldin bazaude, ondoko taulan adierazi xeheago zer baldintza zehatz dauden zure jarduera beste agertoki eta udalgune batzuetan sartzeko:

ESKAINITAKO JARDUERA

EMANALDI KOPURUA*

IZAN DAITEZKEEN DATAK

TOKIAREN BALDINTZAK EDO BALDINTZA TEKNIKOAK

KOSTUA

(*) Zehaztu zer kostu izanen duen jarduerak emanaldi kopuruaren arabera.

Memoriarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Jasotako sari eta aitortzen frogagiriak.

Azkeneko hiru urteetako Gizarte Segurantzako likidazioak eta ordainagiriak.

Produkzio edo emanaldi bakoitzaren justifikazioa (zabalkundearen erakuskariak, txarteldegiko txostena, etab.).

Obraren testua edo gidoia.

Proiektuaren laburpena (10 lerro gehienez)

Komunikazio eta zabalkunde plana.

Finantzaketa bermatuaren dokumentazioa.

Jarduteko sinatutako konpromisoak.

Kopia digitala.

I. eranskina.

II. eranskina.

II-a eranskina

II-a ERANSKINA

1. Proiektuaren gutxi gorabeherako aurrekontua

Entitatea:

DIRU-SARRERAK

GASTUAK

Zenbatekoa eurotan

Zenbatekoa eurotan

1.–Baliabide berekiak

1.–Langileak

2.–Beste diru-laguntza publiko batzuk

2.–Proiektuaren gastu berariazkoak

3.–Babesletza

3.–Gastu orokorrak

4.–Salmenta

Gastuak, guztira, BEZ gabe

4.1.–Salmentako cachea

4.2.–Zuzenean leihatilan

4.3.–Bestelakoak

5.–VPE-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza

BEZa

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

0,00 euro

GASTUAK, GUZTIRA

0,00 euro

2. Aurreikusitako gastuen xehetasunak, zehazturik

Entitatea:

PROIEKTUA, GUZTIRA

BEZ gabe

BEZarekin

ZUZENEKO GASTUAK

Langileak

Proiekturako kontratatuak

0,00

0,00

Entitateko langileen aurrekontua, hots, proiekturako proportzioan aritzen direnena

0,00

0,00

Gastu berariazkoak

Produkzioa

Dramaturgia

0,00

0,00

Gela, ekipoak eta jarduera egiteko bitarteko materialak alokatzeko gastuak

0,00

0,00

Eszenografia

0,00

0,00

Argia eta soinua

0,00

0,00

Jantziteria eta atrezzoa egitea

0,00

0,00

Zabalkunde eta merkaturatze gastuak

0,00

0,00

Talde artistikoaren eta antzezle taldearen cachea

0,00

0,00

Dietak eta joan-etorriak

0,00

0,00

Estreinaldia/

Emanaldia

Gela, ekipoak eta jarduera egiteko bitarteko materialak alokatzeko gastuak

0,00

0,00

Zabalkunde eta merkaturatze gastuak

0,00

0,00

Talde artistikoaren eta antzezle taldearen cachea

0,00

0,00

Dietak eta joan-etorriak

0,00

0,00

ZEHARKAKO GASTUAK

Gastu orokorrak (*)

0,00

0,00

Bestelako gastuak (eskubideak kudeatzeko entitateak, SGAE,...)

0,00

0,00

GASTUEN BATURA

0,00

0,00

(*) Gastu orokorretan sartuta daude bulegoko materiala, fotokopien, postaren, telefonoaren eta faxaren gastuak, datu prozesatzea, berokuntza, elektrizitatea, eta proiektua egiteko beharrezkoak diren beste gastu batzuk. Azaldu “Oharrak” orrian sartutako gastu motak eta kalkulurako erabilitako metodoak.

3. Oharrak

GASTU MOTA

KALKULURAKO METODOAREN AZALPENA

4. Aurreikusitako gastuen xehetasunak, zehazturik

Entitatea:

PROIEKTUA, GUZTIRA

Baliabide berekiak

0,00

Beste diru-laguntza publiko batzuk

0,00

Babesletza

0,00

Salmentako cachea

0,00

Txarteldegian zuzenean

0,00

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza

0,00

Beste batzuk

0,00

DIRU-SARREREN BATURA

0,00

5. Txarteldegian/Cacheagatik aurreikusitako diru-sarreren xehetasunak

Aurreikusitako emanaldiak

1

Sarreren batez besteko prezioa (*)

Saldutako sarreren kopurua

Ikusle kopurua (**)

Txarteldegia

Emanaldi bakoitzeko diru-sarrerak (***)

Emanaldi kopurua

Diru-sarrerak, guztira

0,00

Cachea

Salmenta prezioa

Emanaldi kopurua

Diru-sarrerak, guztira

0,00

GUZTIRA

0,00

* Sarreraren prezioa: kalkulatutako prezioa. Azken memorian salmentatik ateratako dirua sarreraren prezioaren arabera zehaztuko da (esaterako: abonamenduak, aretoko aulkia, palkoa, 18 urtetik beherakoak, gazte txartela,...).

–(*) Ikusle kop.: gonbidapenak barne.

–(**) Diru-sarrerak emanaldi bakoitzeko: saldutako sarrera kopurua x sarreraren batez besteko prezioa.

6. Proiektuaren kargura ordaindutako langileen zerrenda

IZEN-DEITURAK

KONTRATATUTAKO LANGILEAK: K

LANGILE BEREKIAK: B

NOLAKO ZEREGINAK/

LANPOSTUAREN IZENA

KALKULATZEN DEN LANEGUN/LANORDU KOPURUA (*)

EGUNEKO/ORDUKO TARIFA (*)
EUROTAN

GUZTIRA

(eurotan)

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

GUZTIRA

0,00

(*) Entitateari hobeki egokitzen zaiona hautatu.

F1505661

Iragarkiaren kodea: F1505661