89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

22E/2015 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, arte plastiko eta ikusizkoetako proiektuetarako diru-laguntzaren deialdia onesten duena.

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, eta bertan proposatu arte plastiko eta ikusizkoetako proiektuetarako 2015eko laguntzen deialdia eta horren oinarri arautzaileak onestea, 40.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan harturik aipatu gastua baimentzeko bai helburua bai baldintzak betetzen direla, baita legez ezarritako betebeharrak ere, eta espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna duela.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1.–Arte plastiko eta ikusizkoetako proiektuetarako diru-laguntzen deialdia onestea.

2.–Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3.–Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan harturik:

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

RCSA KODEA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2520-4809-334103: Arte plastiko eta ikusizkoetako proiektuetarako laguntzak

4885

2015

40.000,00

4.–Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5.–Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko apirilaren 8an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

ARTE PLASTIKO ETA IKUSIZKOETAKO PROIEKTUETARAKO 2015EKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdiaren xedea da arte plastiko eta ikusizkoak sortzeko Nafarroako Foru Komunitatean 2015eko ekitaldian egiten eta 2015eko azaroaren 20a baino lehen bukatzen diren proiektuetarako laguntzak arautzea; helburua da nafar sortzaileei sostengua ematea, haien karrera proiektatu eta egonkortzea eta haien lan artistikoa ezagutzera ematea.

1.2. Deialdiaren helburu nagusia da Nafarroan sorkuntza sektorea handitzen laguntzea, sektore egonkorra, berritzailea eta lehiakorra izan dadin, eta, horretarako, sortzaileei laguntzea bereziki interesgarritzat jotzen diren eta deialdiaren helburua betetzen duten proiektu artistikoak egin ditzaten.

1.3. Aurkezten diren proiektuak indibidualak eta argitara eman gabeak izan beharko dira, arte plastiko eta ikusizkoen arloetakoak: pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkilaritza, prozedura mistoak, bideo kreazioa edo mintzaira plastikoko beste edozein modalitate.

Film luzeak eta laburrak ekoiztu eta egiteko proiektuak ez dira deialdi honen xede izanen.

1.4. Eskatzaile bakoitzari proiektu bakarra onartuko zaio.

1.5. Deialdi honetan diru-laguntza hartzen dutenek ezin izanen dute beste diru-laguntzarik eskatu hurrengo bost urteetan onesten diren xede bereko deialdietan.

2.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Nafarroan sortua izatea edo 2014ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Nafarroan erroldaturik egotea. Inguruabar hori erroldatze-agiriaren bidez frogatu beharko da eta laguntzak irauten duen bitartean eutsi beharko zaio.

2.2. Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako kasuren batean dauden pertsonei.

2.3. 2013ko edo 2014ko deialdietan laguntza jaso ez izana.

3.–Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

3.1. Diru-laguntza hauek Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren 2015eko aurrekontuko A20002 A2520 4809 334103 kontu-sailari (Arte plastiko eta ikusizkoetako proiektuetarako laguntzak) egotziko zaizkio; 40.000 euro egiten dute.

3.2. Proiektu bakoitzerako, gehieneko diru-laguntza 9.000 eurokoa izanen da. Muga ekonomiko hori gainditzen ez den bitartean, proiektu bakoitzerako zenbat eskatzen den, horrenbestekoa izanen da laguntza.

3.3. Aurrekontuko diru kopurua ekitaldian zehar handitzen bada, edo hasiera batean emandako kopuruak askatzen badira, diru-laguntzarik eskuratu ez duten onuradunen artean banatzen ahal da diru hori, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

3.4. Onuradunen batek uko egiten badio laguntzari, puntuazioaren ordenan hurrengoa den eskatzaileari emanen zaio, horrek deialdian eskatutako gutxienekoa gainditzen badu, betiere.

4.–Eskabideen aurkezpena eta eskatzen den dokumentazioa.

4.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eginak eta bertan aipatzen den dokumentazioa erantsita, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39; 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

4.2. Dokumentazioa paperean eta bertsio digitalean aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazteko.

4.3. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) NANaren fotokopia edo Nafarroan 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuta egotearen ziurtagiria.

b) Proiektuaren azalpen txostena, II. eranskineko ereduaren araberakoa.

4.4. Eskabide ereduak, azalpen txostena eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/servicios.

4.5. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.6. Diru-laguntzaren eskabideak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, berak adierazten duen helbide elektronikoaren bitartez, hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

5.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

5.1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, diruz lagundutako proiektua gauzatzeko behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Eskatzaileak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek jaso dezakete diru-laguntza:

–Proiektuaren ekoizpenerako behar diren materialak erosteko gastuak.

–Dietetako eta joan-etorrietako gastuak (20 euro gehienez ere otordu eta pertsona bakoitzeko, eta 0,30 euro km-ko eta turista klaseko txartelak).

–Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, esate baterako, lantegien, ekipamenduen eta baliabide materialen alokairuak, eta proiektuko ekintzak egiteko beste batzuk.

Diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko behar diren ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat hartuko da horien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera. (282/1997 Foru Dekretua).

5.2. Gastu hauentzat ez da diru-laguntzarik emanen:

–Ondasun higigarrien eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak, salbu eta diru-laguntzaren xede den proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarrien erosketarako 5.1 puntuan ezarritakoa.

–Proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

–Artisten zerbitzu-sariak.

–Erakusketaren eta katalogoaren produkzio gastuak.

6.–Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskaerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeko burua: Museoen Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: arte plastiko eta ikusizkoen arloan entzute handia duten hiru pertsona, eta Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko teknikari bat.

c) Idazkaria: Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko burua, eta bera izan ezean, Artearen Hedapenaren Ataleko burua. Hizpidea izanen dute, baina botorik ez.

6.3. Balorazio eta esleipen prozesua.

1. fasea. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak, eskatzailea deialdian onartu baino lehen, betebeharrei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, 4.6 puntuan zuzenketa egiteko adierazten dena eginen da.

2. fasea. Ebaluazio Batzordeko kideek onartutako proiektuak jaso eta aztertuko dituzte, zeinek bere aldetik eta banaka-banaka.

3. fasea. Ebaluazio Batzordea bilduko da puntuazioak bateratzeko, eta gero, azken puntuazioa proposatuko du.

Behin onartutako aurrekontuak ezarririk eta proiektu guztien bideragarritasuna segurtaturik, Ebaluazio Batzordeak diru-laguntzak banatuko ditu balorazio handiena izan duten proiektuen artean.

Gerakinik badago eta diru hori aski ez bada proiektu jakin bat oso-osorik laguntzeko, zilegi izanen da dagokion eskatzaileari errekerimendua egitea hasieran aurkeztutako proiektua alda dezan.

Diru-gerakin hori ematea ez da zuzenean onartuko; izan ere, Ebaluazio Batzordearen esku dago ematea ala ez, aurkezten den proposamen berria aztertuta.

Aldaketa eginda ere proiektua bideragarria ez bada, puntuazio ordenan ondoren dagoen proiektuaren txanda izanen da.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

Azkenik, irizpen loteslea emanen du.

6.4. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak, Ebaluazio Batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

7.–Proiektuen balorazioa.

7.1. Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

1. Proiektuaren kalitate artistikoa (60 puntu).

a) Interesa, eta ideia kontzeptualaren eta hura garatzeko proposamen plastikoaren arteko koherentzia (35 puntu).

–Proiektuaren oinarri diren kontzeptuak. Garatu nahi dituen kontzeptuak: berrikuntza, egunerokotasuna, sakontasuna, ikuspegi partikularra...,

–Aukeratutako teknikak eta forma plastikoak: kontzeptuekiko egokitzapena, eskakizun teknikoa...,

b) Eskatzailearen ibilbidean izandako bilakaera eta aurrerapena (15 puntu).

–Aurkeztutako proiektuaren aurrerapen teknikoa eta/edo kontzeptuala, aurretik egin dituen beste proiektu batzuen aldean.

c) Proiektuaren aurkezpena eta formulazioa (10 puntu).

–Azalpenaren egitura, zuzentasuna eta argitasuna, irudiak eta batzordeari proiektua ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten beste alderdi batzuk.

2. Curriculum vitae-a (20 puntu).

a) Prestakuntza akademikoa eta teknikoa (10 puntu).

Titulazioa (3 puntu gehienez):

–Goi mailako ikasketak:

Arte Ederrak: 3.

Antzeko beste lizentzia batzuk: 1,5.

Beste lizentzia batzuk: 0,5.

–Erdi mailako ikasketak:

Zerikusia duen erdi mailako titulazioa: 1.

Bekak (3 puntu gehienez)

Beste merezimendu batzuk (4 puntu gehienez):

Doktoregoa: 2 puntu gehienez.

Masterra/D.E.A.: 0,5 puntu gehienez.

Zerikusia duen prestakuntza osagarria: 3 puntu gehienez.

b) Ibilbidea eta esperientzia (10 puntu).

Zerikusia duen laneko esperientzia, 2 puntu gehienez.

Erakusketa kolektiboak: 1,5 puntu gehienez.

Banakako erakusketak: 2,5 puntu gehienez.

Sariak/Egonaldiak: 2 puntu gehienez.

Bildumetan eta herri lanetan egon izana: 2 puntu gehienez.

3. Proiektuaren bideragarritasuna (20 puntu).

a) Proiektuak erakutsia izateko dituen bideragarritasuna eta moldagarritasuna (10 puntu).

–Gauzatu eta erakusteko aukerak, arrazoi teknikoak azterturik.

b) Bideragarritasun ekonomikoa eta aurrekontuaren egokitasuna (10 puntu).

–Kalkulatutako guztirako aurrekontua, kontzeptuz kontzeptu eta bakoitzari dagokion kontu-saila adierazita, proiektuaren hedadura ekonomikoa argi eta garbi ikusteko moduan.

–Proiektuaren aurrekontuaren eta helburuaren arteko proportzionaltasuna, eta aurrekontuko kontu-sail bakoitzaren xehetasunak eta hango kontzeptuen argitasuna.

7.2. Proiektuen balorazioa egin ahal izateko, aurkezten den eskaera deialdi honen II. eranskinean ageri den azalpen txosteneko ereduaren araberakoa izanen da; izan ere, eranskin horretan jaso dira zehatz-mehatz irizpide bakoitzaren barruan baloratu beharreko alderdiak.

7.3. Irizpide horiek aplikatuta, gehienez 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari, eta ez dira aintzat hartuko gutxienez ere 50 puntura iristen ez diren proiektuak. “Proiektuaren kalitate artistikoa” ataleko puntuazioaren erdia lortzen ez duten proiektuak ez dira kontuan hartuko.

7.4. Batzordeak, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, argibide gehiago eska diezazkie eskatzaileei, baita haiek ager daitezela ere.

8.–Diru-laguntza emateko ebazpena.

8.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita gehienez ere sei hilabeteko epean. Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.

8.2. Diru-laguntza hauek emateko prozedurako ebazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira (http://www.navarra.es/home_es/servicios). Gainera, eskatzaileak berak emandako posta elektronikoaren helbidea baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko iragarki oholean ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea, 39: Iruña).

8.3. Bekak eman direla jakinarazi ondoren, esleipen-hartzaileek gehienez ere 15 egun naturaleko epea izanen dute laguntzarekin ados daudela edo uko egiten diotela adierazteko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalean. Epe hori iragan eta adostasuna idatziz adierazi ezean, laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

8.4. Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

8.5. Deialdi honi buruzko edozein komunikazio Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratu beharko da (Navarrería kalea, 39; 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietan.

9.–Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.

9.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuek interes soziala dute foru lege horrek dohaintzei, erabilera-mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere, onuradunek baldintza hauek betetzen badituzte:

Helbide fiskala Nafarroan izatea, jarduera artistikoak ohikotasunez garatzea eta aurre-aurreko urtean bere negozio zifraren zenbateko garbia ez izatea 200.000 eurotik gorakoa.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeari jarraikiz, jarduera artistikotzat hartuko dira ondoko hauek:

–Bigarren sekzioan sartutakoak (jarduera profesionalak), 86 multzoa, 861 eta 862 taldeak.

–Hirugarren sekzioan sartutakoak (jarduera artistikoak), 01, 02 eta 03 multzoak.

9.2. Kultur mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatuko dira baldin eta onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta aplikatu behar den gainerako araudian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte. Eta zehazki, diruz laguntzen diren proiektuei dagokienez, hurrengo oinarrian ezarritakoez gain, betebehar hauek bete beharko dituzte:

–Mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztea 11.1 oinarrian aipatzen den azken memorian, eta ekarpen horiek diruz lagundutako proiektuaren garapenean duten eragina ebaluatzea.

–Diruz lagundutako proiektuaren babesletza-kontratuen kopia igortzea, honako hauek adierazita: kontratugileen eta kontratua sinatzen dutenen identifikazioa, kontratuaren xedea, iraunaldia eta egikaritze-epea, baita babesletzaren onuradunak publizitatearen kontzeptu gisa urte bakoitzean jasoko duen zenbateko osoa ere.

– Ziurtagiriak jaulkitzearen eta kasuan kasuko informazioa Nafarroako Zerga Ogasunari bidaltzearen gaineko betebeharrak betetzea, hots, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritakoak. Foru agindu horren bidez, Kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren Erregelamendua onetsi zen.

10.–Onuradunen betebeharrak.

10.1. Laguntza erabiltzea, oso-osorik, deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako, eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

10.2. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin diren. Proiektua bukatutzat hartzeko, lanak erakusteko moduan egon behar du.

10.3. Laguntza jasotzen duten proiektuak onuradunaren eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, bai inprimatzen diren material mota guztietan, bai komunikazio zuzeneko ekintzetan. Ekintzen berri emateko ekitaldian pertsonen parte-hartzea baldin badago, gutxienez autorea eta Nafarroako Gobernuko kide bat izanen dira bertan.

10.4. Egindako proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak adierazten dituen egunetan eta baldintzetan erakustea. Erakusketa hori 2016. urtean egin beharko da.

10.5. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, hura gertatu eta berehala, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, Ebaluazio Batzordearen ustean.

10.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso duela. Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edonolako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta jasotako finantzaketa deskribatzen duen testu bat ezarri. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalean aurkeztu beharko dituzte zabalkunderako aurreikusitako zirriborroak, logotipoa modu egokian txertatzeko baimena jasotzeko. Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuan (Argitalpen Atala) kontsulta daitezke, helbide elektroniko honetan: publicaciones@navarra.es.

10.7. Noiznahi ere onartzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

10.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalari. Jakin bezain laster emanen da haien berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

10.9. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

10.10. Onuradunak justifikazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako azalpen txostenean jasotakoarekin alderatuta.

11.–Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

11.1. Oro har, laguntzak proiektua amaituta ordainduko dira, eskatzaileak proiektua egin izana justifikatu ondoren.

Laguntza ordaintzeko ezinbestekoa izanen da ondoko frogagiriak aurkeztea 2015eko azaroaren 20a baino lehen:

a) Proiektua egin izana frogatzen duen txostena.

b) Gastuen zerrenda, zeinean faktura bakoitzeko enpresa, kopurua eta zenbakia agertuko baitira diruz lagundutako kontzeptuen arabera.

c) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen ziurtagiriak. Faktura horiek 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz egin beharko dira. Ez da onartuko ez ordainagiririk, ez aurrekonturik eta ez albaranik. Ezarritako baldintza horiek betetzen ez dituzten fakturak ez dira onartuko.

d) Proiektuarekin lotutako ordainketen bankuko frogagiriak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

11.2. Salbuespen kasu batzuetan, onartutako diru-laguntzaren %75 ordaintzen ahalko da aurrerakin gisa. Horretarako, onuradunak eskaera egin beharko dio Kultur Ekintza Zerbitzuari, diru-laguntza jasoko duen jarduera egiteko aurrerakin horren beharra justifikatuz, behar den dokumentazioa aurkeztuz. Diru-laguntzaren gainerako zatia proiektua amaituta ordainduko da, Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman eta onuradunak eskatutako frogagiriak aurkeztu ondoren, 11.1 puntuan ezarritakoarekin bat.

11.3. Ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

11.4. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Ordainketen justifikazioen zenbatekoa emandako diru-laguntza adinakoa izanen da gutxienez. Ordainketa guztiak bankuko transferentziaren edo txartelaren bidez eginen dira. Hartu-agiriak ez dira onartuko.

12.–Beste diru-laguntza batzuen pilaketa eta bateragarritasuna.

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, izan Foru Komunitateko Administrazioarenak edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak, edo partikularrenak. Diru-laguntza horien zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

13.–Itzulketa.

Onuradunak proiektua gauzatu duela behar bezala justifikatzen ez badu, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, baita diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

14.–Arau-hausteak eta zehapenak.

14.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

14.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

15.–Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.

16.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............................................ NANa/IFZ:

Bizilekua (herria): ................................ Kalea:

PK: ............. Telefonoa: .......

Posta elektronikoaren helbidea: ..................

Bere izenean edo hau ordezkatuz (bidezko ez dena ezabatu):

Izena: ............................................ NANa/IFZ:

Bizilekua (herria): ................................ Kalea: .

PK: ............. Telefonoa:

Posta elektronikoaren helbidea:

Eskaera aurkezten du arte plastiko eta ikusizkoetako proiektuetarako laguntza bat jasotzeko 2015eko deialdiaren babesean, .......................... Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz. (2015eko ..... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......(e)koa).

Destinoa: Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atala.

Eta oinarri arautzaile horietan ezarritakoarekin bat:

1.–Oinarrietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:

a) NANaren fotokopia edo Nafarroan 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuta egotearen ziurtagiria.

b) Proiektua azaltzen duen txostena, II. eranskineko ereduaren araberakoa.

2.–Aitortzen du ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetatik bat ere urratu.

3.–Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.

4.–Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den proiektuari dagokionez aitortzen du:

Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.

Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:

ZEIN ENTITATERI
ESKATU ZION
LAGUNTZA

ESKATUTAKO
DIRU-KOPURUA

DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA

(eskatua/esleitua/ordaindua)

5.–Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

6.–Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoaren araberakoa izanen da.

Datuetan sartu, haiek zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan erabiliko dira, betiere aipatutako legeriari jarraikiz.

.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an

(Sinadura)

Izen-deiturak

NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURAKO, TURISMOKO ETA ERAKUNDE HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

Proiektua azaltzen duen txostena

.................... eskaera (Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbakia).

Izena:

Deiturak:

Proiektuaren izenburua:

Helbide elektronikoa:

Telefonoa:

Jaioteguna:

1.–Proiektuaren kalitate artistikoa (60 puntu).

a) Interesa, eta ideia kontzeptualaren eta hura garatzeko proposamen plastikoaren arteko koherentzia (35 puntu).

–Proiektuaren oinarri diren kontzeptuak. Garatu nahi dituen kontzeptuak: berrikuntza, egunerokotasuna, sakontasuna, ikuspegi partikularra,...

–Aukeratutako teknikak eta forma plastikoak: kontzeptuekiko egokitzapena, eskakizun teknikoa...,

b) Eskatzailearen ibilbidean izandako bilakaera eta aurrerapena (15 puntu).

–Aurkeztutako proiektuaren aurrerapen teknikoa eta/edo kontzeptuala, aurretik egin dituen beste proiektu batzuen aldean.

c) Proiektuaren eta katalogoaren aurkezpena eta formulazioa (10 puntu). Erantsi irudiak.

–Azalpenaren egitura, zuzentasuna eta argitasuna, irudiak eta batzordeari proiektua eta katalogoa ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten beste alderdi batzuk.

2.–Curriculum vitae-a (20 puntu).

a) Prestakuntza akademikoa eta teknikoa (10 puntu).

Titulazioa (3 puntu gehienez):

–Goi mailako ikasketak:

Arte Ederrak: 3.

Antzeko beste lizentzia batzuk: 1,5.

–Beste lizentzia batzuk: 0,5.

–Erdi mailako ikasketak:

Zerikusia duen erdi mailako titulazioa: 1.

IZENA

NON
EGIN ZEN

IRAUPENA
ETA NOIZ
BUKATU ZEN

Lortutako bekak (3 puntu gehienez):

IZENA

ZENBATEKOA

DATA

ERAKUSKETA

Beste merezimendu batzuk (4 puntu gehienez):

Doktoregoa: 2 puntu gehienez.

Masterra/D.E.A., 0,5 puntu gehienez.

Zerikusia duen prestakuntza osagarria, 3 puntu gehienez.

IZENA

NON
EGIN ZEN

IRAUPENA
ETA NOIZ
BUKATU ZEN

b) Ibilbidea eta esperientzia (10 puntu).

Zerikusia duen laneko esperientzia (2 puntu gehienez):

EGINDAKO LANA

DATAK

Erakusketa kolektiboak (ez aipatu beka, sari, egonaldi edo ikasketen ondoriozko erakusketak, zein bere atalean aipatu beharko direnak) (1,5 puntu gehienez):

ERAKUSKETAREN IZENA ETA TOKIA

DATAK

Erakusketa indibidualak (ez aipatu beka, sari, egonaldi edo ikasketen ondoriozko erakusketak, zein bere atalean aipatu beharko direnak) (2,5 puntu gehienez):

ERAKUSKETAREN IZENA ETA TOKIA

DATAK

Sariak / Egonaldiak (2 puntu gehienez):

SARIA

ZENBATEKOA

DATA

ERAKUSKETA

Bildumetan eta herri lanetan egotea (2 puntu gehienez):

BILDUMA

ESKURATZEKO MODUA

3.–Proiektuaren bideragarritasuna (20 puntu).

a) Proiektuak erakutsia izateko duen bideragarritasuna eta moldagarritasuna (10 puntu).

–Gauzatu eta erakusteko aukerak, arrazoi teknikoak azterturik.

b) Bideragarritasun ekonomikoa eta aurrekontuaren egokitasuna (10 puntu).

–Kalkulatutako guztirako aurrekontua, kontzeptuz kontzeptu eta bakoitzari dagokion kontu-saila adierazita, proiektuaren hedadura ekonomikoa argi eta garbi ikusteko moduan.

–Proiektuaren aurrekontuaren eta helburuaren arteko proportzionaltasuna, eta aurrekontuko kontu-sail bakoitzaren xehetasunak eta hango kontzeptuen argitasuna.

Materialak:

MATERIAL MOTA

SALNEURRIA (BEZA BARNE)

Dietak eta joan-etorriak:

DIETA EDO JOAN-ETORRIA

SALNEURRIA (BEZA BARNE)

Kanpoko baliabideak kontratatzea:

KONTRATATUTAKO GASTUA

SALNEURRIA (BEZA BARNE)

GASTUAK, GUZTIRA:

Materialak:

Dietak eta joan-etorriak:

Kanpoko baliabideak kontratatzea:

GUZTIRA

OHARRAK

GASTU MOTA

KALKULATZEKO METODOAREN AZALPENA

Iragarkiaren kodea: F1505660