88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

UB-12 unitateko aldaketa puntualaren eranskina
(egiturazko aldaketa)

Andosillako Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen UB-12 unitatea garatzeko Agustín Marín San Martínek Udal Planean sustatu duen aldaketaren eranskina. Xedea du atzeraemangunea zuzentzea eta Udal Planeko ordenantzetako 92. artikulua aldatzea, fatxadetan eta estalkietan material berriak baimentzeko.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Andosillan, 2015eko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1506483