88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

4 eta 5. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2015eko apirilaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 4 eta 5. aldaketak Udalaren 2014ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Allinen, 2015eko apirilaren 28an.–Alkatea, M.ª Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1506471