88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRANTZU OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN
MANKOMUNITATEA

2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Irantzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2015eko apirilaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitate horren 2015eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Mankomunitatearen egoitzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Abartzuzan, 2015eko apirilaren 24an.–Mankomunitateko burua, Víctor Pascual Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1506436