88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Valtierrako Udal Planeko UE 26 eta UE 27 unitateen
jarduketa sistemaren aldaketa. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Valtierrako Udal Planeko UE 26 eta UE 27 unitateen jarduketa sistema aldatzeko espedientea, Valtierrako Udalak sustatua, jarduketa sistema borondatezko birzatiketatik lankidetzakora aldatzeko.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 157, 143 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, bizilagun eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Valtierran, 2015eko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1506535