88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hirilurreko ondasunen gaineko 2015eko lehen seihilekoaren kontribuzioa eta 2015eko landalurreko ondasunen gainekoa

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko apirilaren 24an egin bilkuran onetsi ziren hirilurreko ondasunen gaineko 2015eko lehen seihilekoaren kontribuzioaren eta 2015eko landalurreko ondasunen gaineko urteko kontribuzioaren likidazioari dagozkion kuotak. Borondatezko diru-bilketarako aldia 2015eko apirilaren 27tik ekainaren 5era izanen da, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bertzenaz, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Likidazio haren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Tuteran, 2015eko apirilaren 27an.–Ogasuneko eta Katastroko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1506410