88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Determinazio xehakatuen aldaketa, Arrizabalagako UE 4 unitatean, 3. poligonoko 153. lurzatian. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2015eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tebas-Muru Artederretako Udal Planeko determinazio xehakatuak aldatzea, Arrizabalagako 3. poligonoko 153. lurzatian, Milagros Biurrun Terék sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatuarekin bat, lege beraren 79.3 artikuluak hara igorrita, espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tebasen, 2015eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1506412