88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Faktura elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2015eko martxoaren 11n egin bilkura arruntean, erabaki zuen Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorraren Plataformari (FACE) atxikitzea, sistema hau gainerako administrazio publikoen eskura jartzen den puntutik eta plataforma hori erabiltzeko baldintzei jarraikiz, Tebas-Muru Artederretako Udalaren izenean 5.000 eurorainoko faktura luzatzen duten hornitzaileei faktura elektronikoa luzatzeko eta igortzeko betebeharra kenduta; hori guztia 2015eko martxoaren 12tik aitzina, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legean biltzen diren gainerako baldintza eta salbuespenekin bat.

Tebasen, 2015eko martxoaren 11n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1506409