88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

Azkoiengo Udaleko alkateak, 2015eko apirilaren 24n, ebazpen hau eman zuen:

“Ikusirik aurtengo maiatzaren 2an, Azkoiengo Udalean, Manuel Alcalde Marínen eta Mary Liliana Estrada Imbajoaren ezkontza zibila ospatuko dela, 1326/14 espedientea.

Kode Zibilaren 51. artikuluan –Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluari eta ondokoei dagokienez– ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Rocío Ventura Corroza zinegotziaren esku uztea Azkoiengo Udalean 2015eko maiatzaren 2an ezkontza zibila egiteko eskumena (1326/14 espedientea).

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta jakinaraztea zinegotzi eskuordetuari, ezkongaiei eta Bake Epaitegiari, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Azkoienen, 2015eko apirilaren 26an.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1506415