88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdia, unean uneko garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketak gauzatzeko. 2015

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak -erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri. (2006ko 21. NAOn, otsailaen 17koan, argitaratura).

Iruñeko Udalak, 2015eko aurrekontuan, 1.202.548 euroko zenbatekoa aurreikusi du Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programa gauzatzeko, herrien artean garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza sustatze aldera.

Gure mundu honetan Iparraren eta Hegoaren arteko desorekak gero eta handiagoak dira; hortaz, pobrezia-maila areagotu eta oinarrizko gabeziak, gizarte-tentsioak eta epe luzerako pobretze-prozesuak sortzen dira. Horiek horrela, beharrezkoa dugu gizarte bidezkoago, sentikorrago eta solidarioago baten alde lan egitea, hori oinarri harturik herrialde ororen garapena sustatzeko, errespetua, elkarrizketa, lankidetza eta gizarte-
egitura indartuz.

Deialdi honek udal alorretik sorturiko tresna bat izan nahi du Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak 2000. urtean proposaturiko Milurtekorako Garapen Helburuak lortzeko.

Hori horrela, Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak honako jardute-ildoak ditu oinarri:

a) Sentsibilizazio-jarduerak finantzatzea beste batzuekin batera, betiere Hegoaldeko herrien egoera, egoera horien zio eragileak eta egoera horretan bizi diren komunitateak egoera bera gainditzeko egiten ari diren ahaleginak ardatz hartuta.

b) Garapenaren aldeko gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) garapenaren alde eginiko proiektuak finantzatzea beste batzuekin batera, bi helbururekin, hots, Hegoaldearen garapenaren alde aritzea eta Udalbarrutiko elkarte solidarioen sarea bizkortzea.

c) Larrialdietako jarduketa humanitarioei laguntzea.

d) Udalaren zuzeneko inplikazioa Hegoaldeko toki entitateekin, lankidetza proiektuetan.

e) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) sortu duen Lankidetzako Toki Funtsean parte hartzea.

f) Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Kontseiluan eta gure hirian lanean ari diren GGKEekin jardutea, parte hartuz eta informazioa emanez.

A.–Entitate deitzailea.

1.–Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2.–Organo emailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatua.

3.–Alor kudeatzailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorra.

4.–Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua.

1.–Deialdiaren xedea:

Deialdi honen xedea da Iruñean unean-unean egin beharreko Garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketak beste hainbatekin batera finantzatzea; jarduketok, betiere, biztanleei orori zein talde jakin batzuei zuzendu behar zaizkie, helburu harturik Hegoaldeko herrialdeen egoerarekin, egoera horietara bultzatu dituzten zergatiekin eta komunitate horiek arazook gainditzeko egiten ari diren ahaleginekin zerikusia duten alderdien gainean sentsibilizatu eta prestatzea, halako moduz non Iruñeko herritarren artean engaiamendu solidarioko jarrerak bultzatuko baitira, Ipar-Hegoko harreman bidezkoagoen eta berdintzaileagoen alde.

2.–Deialdiaren helburua:

Beste batzuekin batera sentsibilizazio-jarduerak finantzatzea, betiere ardatz hartuta Hegoaldeko herrien egoera, egoera horren zio eragileak eta egoera horretan bizi diren komunitateak hura gainditzeko egiten ari diren ahaleginak.

3.–Baldintzak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte eginen dira, Iruñean.

Jarduketek honako baldintza hauek bete behar dituzte diru-laguntza jasotzeko:

a) Deialdi honetan adierazitako printzipio eta baldintzen arabera egokiak izatea. Hori horrela, bultzatu nahi den sentsibilizazio-jarduketak bideratuta egon behar du hobeki ezagutzera hala garapen bideko herrialdeen egoera nola horiek egoera hori gainditzeko egiten dituzten ahaleginak.

b) Behar bezain zabal ematea emaitzen, jardueren eta proiektua gauzatzeko behar diren baliabideen berri.

c) Behar bezain zabal ematea proiektua gauzatzeaz arduratuko den entitatearen helburuen eta lan eskarmentuaren berri.

d) GGKE eskatzaileak ezaguera zabala erakutsi behar du proiektuaren eta hura gauzatzeko moduaren gainean. Halaber, jakin behar du zer nolako materialak eta zenbat pertsona behar diren proiektua modu egokian egiteko.

e) Jarduerek izaera irekia izan beharko dute, eta publikoak izan, eta Iruñean eginen dira.

Deialdi honen xedetik kanpo gelditzen dira garapen-lankidetzako edo larrialdietako beste proiektuetarako funtsak jasotzea helburu duten sentsibilizazio jarduerak.

4.–Baloratzeko baldintzak, bideak eta lehentasunak: BAI EZ.

Deialdi honetako eskaerak baloratzeko honako irizpide hauek erabiliko dira:

a) Jardueraren garapen teknikoari dagokionez (55 puntu bitarte), honako hauek:

–Egokitze-maila deialdiaren xedearekiko.

–Garatu beharreko jarduerari buruzko informazioa.

–Koherentzia-maila honako hauen artean: jarduketaren justifikazioa, ezarritako helburuak, proposatutako jarduerak eta aurreikusitako aurrekontua.

–Erabili beharreko baliabideen eta egin beharreko jardueren baliozkotasuna.

–Gauzatu beharreko jarduketaren bideragarritasuna.

b) Lankidetza proiektuekin zuzeneko erlazioa duten komunitateetako errealitatearen eta esperientzien berri ematea, baldin eta lankidetza proiektu horiek Iruñean jarduten duten GGKEek bultzatuak badira (10 puntu bitarte).

c) Hegoaldeko herrialdeetako errealitateaz eta hori eragiten duten zergatiez hausnarketa sakona egitea (15 puntu bitarte).

d) Jarduketaren xedea diren herrien parte-hartze aktiboa eragitea eta harremanak bultzatzea, Hegoko taldeekin eta erakundeekin (10 puntu bitarte).

e) Kontuan hartu beharreko beste irizpide batzuk (10 puntu bitarte):

–Jarduketaren eragina onuradunen kopurua kontuan harturik.

–Hegoaldeko pertsonek proiektuan parte-hartzea.

–Genero-ikuspegia kontuan hartzea.

–Jardueran boluntarioak engaiaturik egotea.

Edozein kasutan, proiektu batek, diru-laguntza jasotzeko, gutxienez 60 puntu lortu beharko ditu.

Proiektuak banaka baloratuko dira, eskabideak aurkeztu ahala, ezarritako epeen baitan eta, betiere, funts erabilgarririk izanez gero.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa.

1.–Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 9.600 euro.

Idatzi-zati honen amaieran adierazitakoa ezertan galarazi gabe, aurrekontu-kontsignazioa 2015ean bukatzen bada eta Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko Lankidetzako Udal Programan aurtengorako aurreikusitako beste jardueretako batzuk ez badira gauzatu, jarduera horietarako aurreikusitako zenbatekoak deialdi honetan erabiltzen ahalko dira, eta horrek ez du ekarriko beste deialdi bat egin beharra. Gehikuntza horren onuradun izango dira eskaera deialdi honekin bat eta diru-laguntzak eskatzeko epean egin duten eskatzaileak, baldin eta kreditua agortzean laguntzarik jaso gabe geldituak badira.

Diru-laguntzek ezin izango dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2.–Aurrekontu-partida: 70/46200/482090.

3.–Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Gehienez ere 1.200 euro emanen dira.

Entitate eskatzaile bakoitzak garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketa bat aurkeztu eta horretarako diru-laguntza jaso ahalko du.

Proiektu batek, diru-laguntza jasotzeko, gutxienez 60 puntu lortu beharko ditu. Puntuazio hori gaindituta, diru-laguntza eskatutako zenbatekoaren % 100koa izanen da, betiere funts erabilgarririk izanez gero. Puntuazioa zehazteko, deialdi honen B.4) idatzi-zatian adierazitakoa kontuan hartuko da.

4.–Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

5.–Urtekoak:

Urte honetako zenbatekoa: 9.600 euro.

1. urtekoa: ............. euro.

2. urtekoa: ............. euro.

3. urtekoa: ............. euro.

4. urtekoa: ............. euro.

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak.

1.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: BAI EZ.

a) Bere izaera juridikoarekin eta legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea, eta Garapenaren aldeko Lankidetzako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erregistroan izena emanda izatea eskabideak aurkezteko mugaegunean; halaber, dokumentazioa eguneratua izan beharko dute.

b) Irabazi-asmorik gabekoa izatea.

c) Xede izatea, espresuki, garapenaren aldeko lankidetzari eta herrien arteko elkartasunari lotutako jarduerak egitea.

d) Iruñean egoitza edo ordezkaritza iraunkorra izatea.

e) Behar bezain zabal ematea proiektua gauzatzeaz arduratuko den entitatearen helburuen eta lan eskarmentuaren berri.

f) Halako egitura bat edukitzea ezen nahikoa izanen baita hala bere helburu sozialak beteko direla bermatzeko nola proposaturiko helburuak erdieste aldera behar diren eskarmentua eta jarduteko gaitasuna egiaztatzeko.

g) Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetza Programaren deialdi honetan zein besteren batean aurretik beste diru-laguntzarik jaso izanez gero, egunean izan behar dituzte diru-laguntza horiek jasotzeak berekin dakartzan betebeharrak. Horrela izan ezean, espresuki Deialditik kanpo geratuko dira.

h) Jarduera ikastetxe batean edo hezkuntza ez arautuko taldeekin garatuz gero, ikastetxearen edo dena delako taldearen ordezkaritzako organorik gorenaren erabakia atxiki beharko zaio dokumentazioari, eta aipatu erabakian organoak adierazi, jarduera hori espresuki babesten duela eta, diru-laguntzarik jasoz gero, gauzatu nahi duela.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik: BAI EZ.

2.–Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta idatzi-zati honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak: BAI EZ

a) Diru-laguntza emateko oinarri izan den helburua betetzea, jarduera egitea eta jokaera erakustea. Jarduera Iruñeko lurralde-esparruan eginen da. Proiektua aurreikusitako epeekin bat hasi beharko da, salbu eta aparteko edo ezinbesteko inguruabarrek hori galarazten badute; halako kasuetan, justifikatu egin behar dira inguruabar horiek.

b) Iruñeko Udalari baimena eta laguntza ematea jardueraren garapena hedatzeko, iritzi publikoaren sentsibilizazioa sustatze aldera, lankidetzari eta nazioarteko elkartasunari dagokienez.

c) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete direla, bai eta diruz lagundutako jarduera egin dela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dela ere, Ñ) idatzi-zatian adierazitako agiriak aurkeztuta.

d) Men egitea organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jarduketei, bai eta kontrol-organo eskudunek egiaztatzeko zein finantzamendua kontrolatzeko egiten ahal dituzten beste guztiei ere, betiere jarduketa horien ondorioz eskatzen dizkieten argibideak oro eman beharko dituztelarik, halakoak udal-agiritegietan jasota egon ezean.

e) Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

f) Diru-laguntzetarako ebazpen-proposamena eman baino lehen egiaztatzea egunean dituztela hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak. Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean dituela.

g) Gordetzea jasotako funtsak zertan erabili diren egiaztatzen duten agiriak –agiri elektronikoak barne–, egiaztapen eta kontrol jarduketen xedea izan daitezkeen neurrian.

h) Iruñeko Udalari jakinaraztea diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabar, betekizun eta baldintzetan gertatzen diren aldaketak oro, eta, behar izanez gero, hari behar den baimena eskatzea. Proiektu bat aldatzeko eskabidea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu eta berehalakoan aurkeztu behar da, eta betiere aldaketak sartu baino lehenago, Deialdi honen F) idatzi-zatiaren arabera.

i) Jasotako funtsak itzultzea, hala deialdi honen O) idatzi-zatian nola Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean adierazitako kasuetan.

j) Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programari jakinarazi beharko zaizkio proiektua garatzen ari den bitartean GGKE onuradunaren nortasun juridikoan gertatu aldaketak oro: Estatutuak, entitatearen legezko ordezkaria eta abar.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak: Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk:-Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak.

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: BAI EZ.

Aurreikusi gabeko inguruabarrak direla medio, aldaketak egiten ahalko dira proiektuan. Kasu horretan, organo eskudunak onetsi beharko ditu, behin Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak baloratu eta gero.

Funtsezko aldaketatzat joko dira hala jarduketaren helburuei eta jarduketekin loturiko gastu-motari loturikoak nola aurrekontuari eragiten dietenak (eskabidean aurkeztutakotik % 20tik gora aldentzen diren kasuetan).

Aldaketa horiek egin ahal izateko, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko zaio unitate kudeatzaileari, hau da, Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programari, gehienez ere hilabeteko epean, bai eta horien aldez aurretiko onespena. Proiektua gauzatzean gerta daitezkeen gainerako gertakariak eta aldaketak dagozkien jarraipen-txostenetan adieraziko dira.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu.

1.–Eskabideak non aurkeztu:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2.–Eskaerak noiz arte aurkeztu:

Eskabideak aurkezteko epea Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta deialdiaren indarraldi osoa hartuko du, kasu honetan 2015eko urriaren 30era bitarte, betiere funts erabilgarririk izanez gero. Nolanahi ere, diru-laguntzaren xede diren jarduerak 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egin daitezke, Iruñean.

Jarduerak gutxienez egin baino hilabete lehenago aurkeztu behar dira. Deialdi hau argitaratu baino lehenago egindako jardueren kasuan, eskaerak aurkezteko epea, gehienez ere, bi hilabetekoa izanen da, behin Deialdia argitaratu eta gero.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3.–Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak pertsona interesdunak sinaturik -edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik- aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

–Entitate eskatzailearen estatutuak.

–Egiaztagiria, Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzeko, betiere dokumentazioa egunean edukita eskaerak aurkezteko mugaegunean.

–GGKE eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko agiriaren kopia.

–Entitate eskatzailearen legezko ordezkaria nor den adieraztea eta horren akreditazioa (nortasun agiri nazionala, pasaportea edo antzekoa).

Agiri horiek ez dira aurkeztu beharko, baldin eta azken bi urteetan aurkeztu bazaizkio Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programari, eta aldaketarik ez badute izan.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Memoria hori V. Eranskineko inprimakiarekin bat aurkeztu beharko da. Memoriaz gain, laburpen-orri bat aurkeztu beharko da, formatu digitalean, honako alderdi hauek jasota: aukeratutako gaiak, proiektuaren testuinguru orokorra, aurreikusitako helburuak, egin beharreko jardueren deskribapena, proiektua zein talderi eta eragile parte-hartzaileri dagoen zuzenduta, jarduerak non eginen diren, eta aipamen labur bat entitate eskatzaileak garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntzako esparruetan izan duen ibilbidea eta eskarmentua azalduta.

g) Aurrekontu banakatua, jarduketa garatzeko gastuekin eta diru-sarrerekin, bai eta entitateak paratzen dituen baliabideak eta beste erakunde edo entitate batzuei eskatu edota horiek emandako diru-laguntzak ere aipatuta.

h) Jarduera ikastetxe batean edo hezkuntza ez arautuko taldeekin garatuz gero, ikastetxearen edo dena delako taldearen ordezkaritzako organorik gorenaren erabakia atxiki beharko zaio dokumentazioari, eta aipatu erabakian organoak adierazi jarduera hori espresuki babesten duela eta, diru-laguntzarik jasoz gero, gauzatu nahi duela.

i) Gauzatu beharreko proiektua edo jarduketa zuzen ulertzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein agiri: grafikoak, teknikoak, finantzakoak eta bestelakoak.

j) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera -aurreko urteetan aurkeztua izanagatik ere-, betiere data eguneratua duelarik. Eredua erantsi da (IV. Eranskina). G.3) idatzi-zatian adierazitakoa gorabehera, transferentzia bidez ordaintzeko eskaera diru-laguntza ordaindu baino lehenago aurkeztu behar da.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Prozedura izapidetu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena.

1.–Prozedura izapidetzea: Espedienteak jaso ahala izapidetu eta ebatziko dira, eta horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean, betiere deialdi honen B.4) idatzi-zatian zehaztutako betekizunen, moduen eta balorazio-lehentasunen arabera. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2.–Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3.–Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.

–Izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.

–– Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

I.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI
EZ.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

Ebazpena argitara emanen da, eta honako datu hauek adieraziko ditu: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta -kredituri egotzi zaion, entitate onuradunen izena, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea.

J.–Diru-laguntzen xede diren gastuak.

1.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen J.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin bat datozenak, hala nola:

–Jardueraren berri ematea.

–Garraioa eta materialen-asegurua (erakusketarik eginez gero).

–Hizlariak.

–Lokalen alokairua (ahal dela lokal publikoak).

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen Ñ.2) idatzi-zatian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua: BAI EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

Proiektuaren administrazio- eta kudeaketa-gastuak (entitate onuradunak konpromisoa hartzen du horiek bere ekarpenekin edo beste bitarteko batzuekin finantzatzeko).

Ez dira diru-laguntzaren xede izanen entitate eskatzailearen barne funtzionamenduak sortutako jarduerak (barne prestakuntzako jarduerak, buletinen edo entitatearen ohiko jardueren hedabideen argitalpena, entitatearen bilerak edo barne topaketak eta abar).

Deialdi honen xedetik kanpo gelditzen dira garapen-lankidetzako edo larrialdietako beste proiektuetarako funtsak jasotzea helburu duten sentsibilizazio jarduerak.

2.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Proiektua gauzatzeko dagoen epe bera, zeina deialdi honen B.3) idatzi-zatian adierazi baita.

K.–Azpikontratatzea.

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.

Portzentajea: % 90.

L.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa.

Pertsona edo entitate onuradunak diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko ditu, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea: % 10.

M.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea BATERAGARRIA BATERAEZINA da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Modalitate honetan, diru-laguntza bateraezina izanen da Garapenaren aldeko Lankidetzako beste udal diru-laguntzekin, urte berean eta jarduera berarako baldin bada.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

N.–Ordainketa.

1.–Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

Konturako ordainketa:

Ordainketa zatikatua.

Ordainketa aurreratua: diru-laguntzaren % 100 aldez aurretik ordainduko da, ordainketa bakar batean.

Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aurrekoa gorabehera, diru-laguntzaren izaera kontuan hartuta, Udalak bere kabuz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiek, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

2.–Bermeen eraketa: BAI EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

Diru-laguntza eman aurreko bermerako banku-abalik ez da eskatzen, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzak izan eta Garapenaren aldeko Lankidetzarekin zerikusia duten jarduketak egin behar dituztelako; gainera, oinarri hauetan beraietan ezartzen dira diru-laguntzak kontrolatzeko eta justifikatzeko mekanismoak eta jasotako diru-kopuruak itzultzeko aukera.

Ñ.–Justifikazioa.

1.–Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

1. Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko ardura duten GGKE edo entitate onuradunek proiektuaren garapenaren txosten deskriptibo eta finantzarioak aurkeztu beharko dituzte Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo edozein erregistro osagarritan.

2. Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak deitzen ahalko die finantzatutako GGKEei edo entitate onuradunei, horiek proiektuen garapenaren berri eman diezaioten, betiere, horrek deialdi honetako E) klausulan aurreikusitako onuradunen betebeharrik galarazi gabe.

3. Amaierako txostenean, honako agiri hauek jaso beharko dira:

a) Diru-laguntzen xedea den jardueraren memoria, non banakaturik aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua.

b) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda, hala jasotako diru-laguntzari nola proiektuaren baterako finantzaketari dagokienez (VI. eranskina).

c) Fakturak, ordainagiriak eta nominak -entitate jaulkitzaileak behar bezala sinaturik-, tributuak eta Gizarte Segurantzako kuotak eta adinako balio frogagarria duten bestelako dokumentuak, betiere merkataritzako trafiko juridikoan baliozkotasuna edo administrazio-eraginkortasuna baldin badute eta diruz lagundutako jarduera gauzatzeko gastuak egiaztatzen dituztelarik. Fakturak zergei buruz indarra duten legeen araberakoak izango dira, haietan zehazturik fakturatzen duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFK, fakturatutako objektu edo kontzeptu bakoitzaren jaulkitze-data, kontzeptua, zenbatekoa eta xehekapena, zigilua, ezarritako BEZa eta faktura-egilearen sinadura. PFEZaren atxikipena ere adieraziko da, autonomo diren pertsonen kasuan.

d) Egindako gastuak osagai guztiak jasotzen dituzten fakturen bitartez egiaztatuko dira, eta ez dira inongo kasutan ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak onartuko.

e) Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztekotan, zerbitzu kudeatzaileak behar bezala konpultsaturik aurkeztu beharko dira.

f) Ordainketa jaso izanaren egiaztagiria.

5. Diru-laguntzaren xede diren proiektuak gauzatzean kontrol eta segimendua egiten ahalko zaizkie, proiektuaren edozein unetan ere, eta proiektuaren ardura duten GGKEek Iruñeko Udalak eskatutako edozein argibide edo agiri aurkeztu beharko dute.

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: BAI EZ.

Justifikazio-kontu sinplifikatua.

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak.

Moduluaren unitate-kostua.

Gainerako inguruabarrak.

Kontabilitate-orrien aurkezpena:

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

Beste sistemaren bat:

2.–Justifikazioa aurkezteko mugaeguna:

Diru-laguntzak justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 15ean amaituko da (egun hori barne).

Klausula honetan jasotako justifikazio-epeak betetzea galarazten duten arrazoitutako kausarik izanez gero, justifikazioa aurkezteko ezarritako epea luzatu daiteke, baldin eta horrekin ez badira hirugarrenen eskubideak kaltetzen. Horretarako arrazoiak jakinarazi beharko zaizkio, idatziz eta dagokion txostena aurkezteko epea amaitu baino lehen, Iruñeko Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetzako Programari, eta horren balorazio positiboa beharko da.

O.–Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak.

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.

1.–Esku-hartzearen esparruan zer emaitza eta jarduera egiteko konpromisoa hartu eta horiek osoki edo parte batez betetzen ez badira.

2.–Justifikatzeko betebeharra betetzen ez bada.

3.–Diru-laguntza horretarako beharrezkoak ziren baldintzak bete gabe lortzen denean.

4.–Diru-laguntza zein xedetarako eman eta horiek betetzen ez badira.

5.–Edozein zio dela medio gastuak egiten ez badira, edo horietan funtsezko aldaketak egiten badira, Iruñeko Udalak organo kudeatzailearen bidez horretarako berariazko baimenik eman gabe.

6.–Finantzatutako entitateari diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira.

P.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Q.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

R.–Eranskinen aurkibidea.

I. Eranskina.–Eskabide-eredua.

II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

III. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Eranskin osagarriak.

IV. Eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea.

V. Eranskina.–Jarduketak aurkezteko formularioa.

VI. Eranskina.–Diruz lagundutako jarduketak justifikatzeko formularioa.

I. ERANSKINA

Diru-laguntzen eskabidea

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

HELBIDEA

TELEFONOA

Zk.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

[EZABATU EZ DAGOKIZUNA]

BEREZ edo HONAKO HONEN IZENEAN*:

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

HELBIDEA

Zk.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

TELEFONOA

FAXA

POSTA ELEKTRONIKOA

Jakinaren gainean nago ......................... datan NAOren ...... zenbakian deialdia argitaratu dela, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, 2015. urtean, garapenaren aldeko unean uneko sentsibilizazio-jarduerak egiteko.

ESKAERA: Kontuan har dadila eskabidea. Horretarako, honako agiri hauek aurkezten ditut:

Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, honako hauek ziurtatzeko: pertsona edo entitate eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

Ziurtagiria, pertsona edo entitate eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, deialdiaren H.4) idatzi-zatian zehaztutako moduarekin bat.

Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (III. eranskina).

Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.

Deialdi honen G.4) idatzi-zatian zehazten diren agiriak.

Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. Helbidea: ....................................IFZ: ....................

Telefonoa: .................. Fax zenbakia:......... Jakinaren gainean nago deialdia argitaratu dela, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, 2015. urtean, garapenaren aldeko unean uneko sentsibilizazio-jarduerak egiteko.

ADIERAZPENA:

–Bete egiten ditut onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Ez nau ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere.

–Egunean ditut zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Konpromisoa hartzen dut diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Konpromisoa hartzen dut aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, errekerimendua noiz egin eta hortik hamabost eguneko epean, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, 20......(e)ko...........................aren.............(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako
diru-laguntzak eskatu izanaren gainean

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. Helbidea: ....................................IFZ: ....................

Telefonoa: .................. Fax zenbakia:......... Jakinaren gainean nago deialdia argitaratu dela, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, 2015. urtean, garapenaren aldeko unean uneko sentsibilizazio-jarduerak egiteko.

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, honako hau adierazten du:

Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri –ezta haiengandik halakorik jaso ere–.

Diru-laguntza hauek eskatu dizkiet, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri:

Diru-laguntza hauek jaso ditut, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edota partikular hauen eskutik:

Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Iruñean, 2015eko ....................aren.................(e)an

(Sinadura)

IV. ERANSKINA

Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea

HARTZEKODUN ESKATZAILEA

(Eskabide hau lehenengo aldiz aurkezten baduzu, IFZren edo IFKren fotokopia aurkeztu behar duzu)

Abizenak eta izena (edo sozietate-izena):

IFZ / NAN:

Helbidea (kalea, plaza, etorbidea..):

Zenbakia, Eskailera, Solairua, Atea:

Telefonoa:

Posta-kodea:

Herria:

Probintzia:

BANKU-KONTUA

Kontuaren titularra (hartzekodun eskatzailearen izen eta bi deiturek edo sozietate-izenak bat etorri behar dute titularrarenekin):

IBAN kodea: __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __

BANKU-ZIURTAPENA

(Kontuaren titularra pertsona fisikoa bada, nahikoa da aurrezki-libretaren fotokopia aurkeztea, edo Bankuak emandako txeke edo laburpen batena edo beste edozein agirirena, titularraren izena eta banku-datuak -24 digitu- jasota)

BANKU-AHALDUNEN DATUAK:

Izen-abizenak: ............................................................................................................................................................................................................................

Kargua edo lanpostua: ...............................................................................................................................................................................................................

eta

Izen-abizenak: ............................................................................................................................................................................................................................

Kargua edo lanpostua: ..............................................................................................................................................................................................................

Bankua: ......................................................................................................................................................................................................................................

ZIURTAPENA:

Aipatu bankuaren ahaldun garen aldetik, ZIURTATZEN DUGU banku-kontu bat dagoela irekita “Banku-kontua” izeneko atalean adierazitako datuekin, eta hala egiten dugu jasota gera dadin, IRUÑEKO UDALAk honako pertsona honi egin beharreko ordainketak helbideratzeko:

Eskatzailearen izena edo sozietate-izena: ....................................................................................................................................................................................

Eskatzailearen IFZ / NAN: .............................................................................................................................................................................................................

Ziurtagiri hau egiten dugu: ................................(e)an, 2014ko ........................................aren (e)an

(tokia) (data)

(Ziurtagiri honek ahaldunaren edo ahaldunen sinadurak eraman behar ditu, eta bankuaren zigilua).

Eskatzailearen edo haren ordezkariaren izen-abizenak:

Honako honen izenean(1):

ESKAERA:

Iruñeko Udalaren Diruzaintzari eskatzen dio hartzekodunaren aldeko igorpenak “Banku-kontua” izeneko atalean adierazitako kontuan ordain ditzala, eta jakinaren gainean geratzen da ordainketak jasotzeko emandako banku-kontua aldatzekotan prozedura hau bera baliatu beharko duela hori egiteko.

......................(e)an 2014ko ......................aren ...........(e)an

(eskatzailearen sinadura)

(1) Azaldu zure izenean ari zaren edo, bestela, zer pertsona edo entitateren izenean. Bigarren kasu horretan, ahalordeari buruzko datuak eman, atal honetan:

AHALORDEA

Notarioaren izena (eskritura noren aurrean egin eta horrena):

Notarioaren bizitokia (herria):

Protokolo-zk.:

Eskrituraren data:

Inprimaki hau helbide honetara igorri: Iruñeko udala (Toki Ogasuneko Alorra) –Diru-bilketa eta Diruzaintza Departamentua– Merkatuko k. 7-9, 2. solairua. 31001 (IRUÑA)

Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak Administrazio honek berezko dituen eskumenak gauzatzeko baino ez direla erabiliko, ordainketak kudeatzeko helburuz, eta Iruñeko Udaleko Toki Ogasuneko datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña), edo, bestela, www.pamplona.es helbidera.

V. ERANSKINA

Jarduketak aurkezteko formularioa

GGKE ESKATZAILEA

GGKEren izen osoa eta siglak:

IFK:

Legezko helbidea, osorik:

Posta-kodea:

Herria:

Probintzia:

Eratze-data:

Izaera juridikoa:

Telefonoak:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

Webgunea:

Proiektuaren arduraduna (izen-abizenak):

Kargua:

Harremanetarako tel.:

GGKEren legezko ordezkaria (izen-abizenak):

Harremanetarako tel.:

Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

A.1) AURREIKUSITAKO JARDUKETAREN LABURPENA

Jardueraren izena

Deskribapen laburra

Jardueraren data

Tokia

A.2) AURREIKUSITAKO AURREKONTUAREN LABURPENA

Aurreikusitako finantzaketa

Aurreikusitako gastuak

Iruñeko Udala

(Lankidetza)

Hedapenari dagozkion gastuak

Iruñeko Udala

(beste programa batzuk)

Garraioa eta materialen asegurua

Norbere funtsak

Hizlariak

Beste finantzabide batzuk (zehaztu zein):

Lokalen alokairua

Beste hainbat:

Jarduketaren kostua, guztira:

euro

Udalari eskatutakoa, guztira (GLPU)

euro

B) Jarduketaren deskribapena.

1. Azterketa, jarduketaren funtsa.

2. Jardueraren helburuak.

3. Jarduketa gauzatzean espero diren emaitzak.

4. Egitekoa den jarduera.

5. Taldeen eta jardueraren jasotzaileen eta parte hartzen duten beste agenteen identifikazioa.

–Jardueran hasieratik engaiaturik egon eta proiektuan lan egiten duten taldeak (xede taldeak) identifikatzea, amaierako hartzaileengana iristeko lotura izanen direnak.

–Amaierako talde hartzaileak identifikatzea.

–Parte hartzen duten beste agente batzuk.

1. Hizlariak.

2. Jarduera non eta noiz eginen den.

3. Adierazi jarduketan azpimarratu nahi dituzun alderdi garrantzitsuenak, eta egin nahi beste iruzkin –interesgarri jotzen baduzu–.

C) Aurrekontua eta behar diren baliabideak.

1. Zein izanen da Iruñeko Udalari eskatutako diru-laguntzaren xedea?

2. Zein giza baliabide eta bitarteko tekniko eta material erabiliko dira jarduketa gauzatzeko?

Unean uneko sentsibilizazio-jarduketen aurrekontua.

PARTIDAK

IRUÑEKO UDALA (LANKIDETZA)

IRUÑEKO UDALA

(BESTE PROGRAMA BATZUK)

BESTE EKARPENAK

ENTITATE
ESKATZAILEAREN FUNTSAK

GUZTIRA

- Langileak (hizlariak)

- Jardueraren berri ematea

- Garraioa

- Asegurua

- Lokalaren alokairua

- Beste hainbat (zehaztu zein)

GUZTIRA

D) Jarduketaren ebaluazioa.

Adierazi, halakorik balitz, ebaluazioan erabilitako irizpideak, tresnak eta iturriak.

VI. ERANSKINA

Diruz lagundutako jarduketak justifikatzeko formularioa

Iruñeko Udalaren Garapenaren aldeko Lankidetza Programa.

Diruz lagundutako jarduera edo jarduketaren izena:

GGKEaren izena:

Jasotako diru-laguntza (zenbatekoa eta diru-sarreraren data):

Txostena noiz egin den:

Harremanetarako pertsona Iruñean, eta haren telefono zenbakia:

AURKEZTUTAKO AGIRIAK

BAI / EZ

Txostena jarduketaren garapenaren berri emateko

Finantza-txostena, eredu honekin bat

Egindako gastuen zerrenda osoa

Egindako gastuen egiaztagiriak: gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturen edo organo kudeatzaileak konpultsaturiko kopien zerrenda

Ordainketa jaso izanaren egiaztagiria

Iruñean, 2015eko ...............aren ..... (e)an

(Diru-laguntza jaso duen entitatearen legezko ordezkariaren sinadura).

I. JARDUKETAREN GARAPENAREN BERRI EMATEKO TXOSTENA

1.–Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak.

Informazioa honako hauei buruz: jardueraren hartzaile eta parte-hartzaile den populazioa, hizlariak, jarduera zein tokitan egin den, lortutako emaitzak, etab.

2.–Jarduketaren alderdi nagusiak.

3.–Egin behar izan diren moldaketak.

Proiektuan aldaketarik sartuz gero, benetan egindakoaren eta Udalari aurkeztutako diru-laguntzen eskabidean aurreikusitakoaren artean sortutako desbideratze guztiak azaldu beharko dira.

4.–GGKEk egiten duen ebaluazioa lortutako emaitzei buruz: alderdi positiboak eta negatiboak.

Jarduketari loturiko intereseko alderdiak azaldu beharko dira, hala alderdi positiboak nola jarduera gauzatzean sorturiko arazoak.

II. FINANTZA-TXOSTENA

1. Koadroa. Laburpen orokorra

PROIEKTUAREN KOSTUA, GUZTIRA,
ETA FINANTZATZAILEAK

EURO

% (KOSTU OSOAREN GAINEAN)

Iruñeko Udalaren diru-laguntza

Diru-sarreraren data

Beste finantzatzaile batzuek egindako ekarpena

Egindako proiektuaren kostua, guztira

EURO

Txostenean justifikatutako gastua, Iruñeko Udalaren diru-laguntzari egotzi beharrekoa

Txosten honetan justifikatutako gastua, beste finantzatzaile batzuei egotzi beharrekoa:

-

-

-

-

-

-

JUSTIFIKATUTAKOA, GUZTIRA

(Proiektuaren beste finantzatzaile batzuk eta zenbatekoa zehaztuko dira).

2. Koadroa. Fakturen erregistroa

(Iruñeko Udaletik jasotako diru-laguntzari egotz dakizkiokeen gastuak bakarrik).

KONTZEPTUA

FAKTURAREN HURRENKERA ZK.

ETA JAULKITZE-DATA

BALIOA, EUROTAN

- Langileak (hizlariak)

- Jardueraren berri ematea

- Garraioa eta asegurua

- Lokalaren alokairua

- Beste hainbat:

-

-

-

-

GUZTIRA

Fakturak hurrenkera korrelatiboan zenbatzen dira (1etik hasita) eta zenbaki bakoitza “Fakturaren hurrenkera-zk.” zutabean jarri behar da, dagokion gastuaren deskribapenaren ondoan.

3. Koadroa. BEste finantza-bideetatik jasotako diru-laguntzari (finantzazio propioa barne egotz dakizkiokeen gastuen laburpena

FINANTZATZAILEA ETA KONTZEPTUA

FAKTURAREN
HURRENKERA ZK. (*) ETA DATA

BALIOA, EUROTAN

1. finantzatzailea

1. kontzeptua

2. kontzeptua

...

2. finantzatzailea

1. kontzeptua

GUZTIRA

(*) Hurrenkera korrelatiboa jarraituko da Iruñeko Udalaren diru-laguntzari egotzitako fakturekiko.

Koadro honetan Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaz besteko finantzaketaren kargura proiektuak egindako gastuak laburbiltzen dira. Beste finantza-bideetatik –publikoak zein pribatuak– proiekturako jasotako funtsak banan-banan aipatu beharko dira.

4. Koadroa. Proiektuaren guztizkotik aurreikusitako
gastuen eta erabilitakoen arteko alderaketa

PARTIDA

AURREIKUSITAKOAK (eurotan)

EGINDAKOAK
(eurotan)

- Langileak (hizlariak)

- Jardueraren berri ematea

- Garraioa eta asegurua

- Lokalaren alokairua

- Beste hainbat:

-

-

GUZTIRA

III. ADMINISTRAZIO-AGIRIAK

Hemendik aitzina, ondoko administrazio-agiriak gehitu:

1.–Fakturen zerrenda (jatorrizkoak edo organo kudeatzaileak konpultsatuak), egindako gastua justifikatzeko.

2.–Ordainketa jaso izanaren egiaztagiria.

Iragarkiaren kodea: L1506397