88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izateko lau
lanpostu mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko apirilaren 28n, erabaki hau hartu zuen:

“Akatsak atzeman direnez Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izateko lau lanpostu barne igoeraren eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, bidezkoa da haiek zuzentzea. Deialdia Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2015eko martxoaren 24an eta 2015eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 17an.

Horrenbestez, erabaki da:

1.–Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izateko lau lanpostu barne igoeraren eta mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian (2015eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 17koa) atzemandako ondoko akats hauek zuzentzea:

–I. eranskina, eskabide eredua. Honako hau dioen tokian: “Badudala deialdian eskatzen den antzinatasuna, inspektore lanpostuan” dioen tokian, honela behar du: “Badudala deialdian eskatzen den antzinatasuna, inspektoreorde lanpostuan”.

–II. eranskina, merezimenduak baloratzeko baremoa, oharra b) atal osorako. Honela dioen tokian: “2. Inspektore lanpostuaren jabetza egunetik aitzinera izanez gero soilik baloratuko dira ekintzak” dioen tokian, honela behar du: “2. Inspektoreorde lanpostuaren jabetza egunetik aitzinera izanez gero soilik baloratuko dira ekintzak”.

2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.”

Iruñean, 2015eko apirilaren 28an.–Batzarreko zinegotzi-idazkaria, José Javier López Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1506604