88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Ledeako Udal Plan Orokorra eta lizentzien etendura
Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Ledeako Udal Plan Orokorra eta hark biltzen dituen agiriak.

Bilkura berean erabaki zen eraikitzeko, lurzatitzeko eta banantzeko lizentziak ematea etetea, indarrean den planeamenduko eremu hauetan: hirilurreko U2, U3, U4, U5, U6, U8, U9, U13, U14, U15, U17, U18 eta U19 unitateak, lurzoru urbanizagarriko S1 eta S2 sektoreak eta lurzoru urbanizaezin guztia, salbu eta hasiera batez onetsitako tramitatzeko dokumentuan SDAE deituriko eremua. Eteteak ez du indarrik izanen eskatzen diren lizentziek lehengo nahiz oraingo Udal Plan Orokorraren determinazioak betetzen badituzte.

Espedientea jendaurrean egonen da berrogeita bost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesdunen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko.

Ledean, 2015eko apirilaren 20an.–Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1506418