88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Egiturazko determinazioen aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2015eko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Larraungo Udal Planaren 28.3 artikuluko egiturazko determinazioetako aldaketaren espedientea, erauzketa eta meategi jarduerei dagokiena. Sustatzailea Larraungo Udala da, eta espedienteko agirien arabera onartu da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larraunen, 2015eko apirilaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Legarra Arraztio.

Iragarkiaren kodea: L1506472