88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2015eko apirilaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren eta harekin bat heldu direnen edukiarekin bat. Espedientea jendaurrean egonen da, hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Markalainen, 2015eko apirilaren 27an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1506449