88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2015eko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa.

Iragarkia 2015eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an, eta horren ondotik espedientea jendaurrean egon da iragarki oholean, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:

Itzaltzun, 2015eko apirilaren 27an.–Alkate udalburua, Lorenzo Goyeneche Sola.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Idazkaria-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72, 19/2008 FL). Sarbidea: erregelamenduzko era. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.

Administrazio-kontratuduna

Bitarteko idazkaria-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72, 19/2008 FL). Sarbidea: erregelamenduzko era. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.

Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Ordainsaria: D mailaren parekoa. Lanaldia: lanaldi partziala. Mailako osagarria: %12; lanpostuko osagarria: %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Espartza Zaraitzurekin partekatua.

LANGILEEN IZEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Idazkaria-kontu hartzailea: hutsik.

Administrazio-kontratuduna

Gárate Gárate, José Javier. Idazkaria-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Antzinatasuna. Egoera administratiboa: jardunean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna

Sanz Loigorri, Oskar Juan. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Ordainsaria: D mailaren parekoa. Mailako osagarria: %12; lanpostuko osagarria: %2,99. Egoera administratiboa: jardunean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; Espartza Zaraitzuko Udalarekin partekatua. Lanaldi erdia, lan-kontratudun finkoa.

Iragarkiaren kodea: L1506473