88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2015eko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2015eko otsailaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2015eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an, baita iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da delako aurrekontua. Hona hemen, haren laburpena argitaraturik:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 8.550,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 9.180,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 26.231,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 3.110,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bertzelako diru-sarrerak: 20.100,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 19.980,00 euro.

Guztira: 88.151,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 6.016,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 22.815,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.570,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 40.100,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 650,00 euro.

Guztira: 88.151,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua bete beharrez.

Itzaltzun, 2015eko apirilaren 27an.–Alkate udalburua, Lorenzo Goyeneche Sola.

Iragarkiaren kodea: L1506446