88. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko FC116/2015 Ebazpenarena. Haren bidez, enpresa berriei laguntzak emateko 2015eko deialdia onetsi da.

Ebazpen hori 2015eko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an. “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko 1.4. idatz-zatian, 2720. orrialdetik 2722. orrialdera bitarte, akats bat dagoela ikusita, zuzendu egiten da, akats zuzenketa hau argitaratuz:

2721. orrialdean, ezkerreko zutabean, 2. oinarrian, 1.a) artikuluan, honela dioen tokian:

“Ez dira inola ere enpresa berritzat hartuko baldin eta eskatzaileek edo sozietate eskatzailearen kapital sozialaren erdia edo gehiago duten bazkide edo kideek sektore berean sailkatutako edozein jarduera egin badute, nork bere kontura, zuzenean edo beste sozietateren batean parte hartuz, aipatu epea hasi aurreko bi urtean”.

Honela behar du:

“Ez dira inola ere enpresa berritzat hartuko baldin eta eskatzaileek edo sozietate eskatzailearen kapital sozialaren erdia edo gehiago duten bazkide edo kideek sektore berean sailkatutako edozein jarduera egin badute, nork bere kontura, zuzenean edo beste sozietateren batean parte hartuz, enpresa berria eratu aurreko bi urtean”.

Iruñean, 2015eko apirilaren 20an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusia, María Jesús Valdemoros Erro.

Iragarkiaren kodea: F1506651