87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

143/15 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2014-2015 ikasturtean. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.

Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuak lehen xedapen gehigarrian xedatzen du Hezkuntza Departamentuak nola parte hartuko duen lankidetza hitzarmena izenpetu ohi duten udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa gastuak finantzatzeko, diru-laguntzen araubide berariazko baten bitartez, betiere martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskineko hezkuntza edukiak ematen badituzte eta adingabeei zuzeneko hezkuntza arreta ematen dieten profesionalek behar diren titulazioak badituzte, hots, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eta horren garapeneko araudiak eskatzen dituztenak.

Alde horretatik, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 2.3. artikuluan jasotzen da ezen lehen aipatutako xedapen gehigarri hartako ikastetxeentzako diru-laguntzetarako deialdia eginen dela. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezarri ziren, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko.

Diru-laguntzak emateko deialdia eta arauak onestea du xede ebazpen honek, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onestea, uztailaren 25eko 72/2014 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko 2014-2015 ikasturtean, ebazpen honi I. eranskin gisa gehitu zaizkion oinarri arautzaileei jarraituz. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.

2. Gehienez ere, 942.209,80 euroko gastua baimentzea 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 429000-42010-4609-322100 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari igortzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko apirilaren 23an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen
gehigarrian aipatutako ikastetxeen titular diren toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, 2014-2015 ikasturterako

1.–Deialdiaren xedea eta helburua.

Toki entitateei diru-laguntzak emateko arauak ezartzea du xede deialdi honek, uztailaren 25eko 72/2014 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren ikastetxeen 2014-2015 ikasturteko kudeaketa finantzatzeko.

Deialdi honen helburua da toki entitateei laguntzea 0-3 urteko haurrei hezkuntza arloko arreta emateko zerbitzuetan, eta laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko erraztasunak ematea.

2.–Onuradunak eta betebeharrak.

Ikastetxeen titular diren toki entitateek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak, baldintza hauek betez gero:

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako kasuetako bakar batean ere ez egotea.

2. Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskineko hezkuntza arloko edukiak eman beharko dituzte, eta adingabeei zuzeneko hezkuntza arreta ematen dieten profesionalek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eta horren garapeneko araudiak eskatzen dituzten titulazioak izan beharko dituzte.

3.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 429000 - 42010 - 4609 - 322100 kontu-sailaren kargura izanen dira, eta, gehienez ere, 942.209,80 euro banatuko dira.

Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan aurreikusitako irizpide eta moduluen arabera zehaztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa; foru agindu horren bidez ezarri ziren Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko.

Toki entitateek ez dute inoiz jasoko 2014-2015 ikasturtean Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan aurreikusitako finantzaketa-sistemaren onuradun izateko baldintzak betez gero jasoko zutena baino laguntza handiagorik.

4.–Eskaera egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Interesdunek II. eranskinaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute Hezkuntza Departamentuko 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalean, deialdia argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.

4.2. Eskabidea, horretarako ahalordea duenak sinatua, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen diren tokietako edozeinetan, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoari buruzko ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuaren bidez araututako Erregistro Elektronikoan.

4.3. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Legezko ordezkariaren ahalordea frogatzen duen agiria.

–Diru-sarreren eta gastuen ziurtagiria, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoaren araberakoa.

–Matrikulatuta dauden haurren zerrenda, eta haietako bakoitzak ordaindutako tarifak, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 22ko 21/2013 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz.

–Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria.

–Diru-laguntzaren xedeko jarduera osorik edo haren zati bat azpikontratatzen duten toki entitateek kontratazio horren efizientzia eta ekonomia frogatu beharko dute idazkariaren ziurtagiri baten bidez; bertan, kopuruari edo inguruabarrei dagozkien prozeduraren arabera kontratatu dela adieraziko da, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen arabera.

4.4. Eskaera osorik betetzen ez bada edo eskaera baloratzeko garrantzitsuak diren alderdiak behar bezala frogatzen ez badira, akatsa zuzen dezala eskatuko zaio toki entitateari. Horretarako hamar egun balioduneko epea emanen zaio gehienez ere, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera. Eskatutako dokumentazioa zuzentzen ez bada, toki entitateak eskaera bertan behera utzi duela ulertuko da eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da; hala jakinaraziko zaio.

5.–Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak, eta ebazpena jakinarazteko epea.

0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak txostena egin ondoren, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak bi hilabeteko epean, gehienez ere, ebatziko du deialdi hau, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aurrera. Ebazpen hori toki entitate interesdun guztiei jakinaraziko zaie.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

6.–Entitate titular onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritakoak dira entitate titular onuradunen betebeharrak.

7.–Diru-laguntzaren ordainketa eta gastuen justifikazioa.

Diru-laguntza bi zatitan pagatuko da:

7.1. Lehenbiziko ordainketa –deialdi honen hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera kalkulatutako diru-laguntzaren guztizkoaren %60 artekoa– esleipen-ebazpena sinatutakoan ordainduko da, aldez aurretik justifikaturik ikastetxeak 2015eko martxoaren 30a arte izandako diru-sarrerak eta gastuak, titularra den toki entitateko idazkariaren ziurtagiriaren bidez, zeina Hezkuntza Departamentuari bidali beharko baitzaio, deialdiko eskabidearekin batera.

7.2. Bigarren ordainketa, gainerako %40 artekoa, 2015eko azken hiruhilekoan pagatuko da, behin titularra den toki entitateak bidali duenean, 2015eko irailaren 1a baino lehen, ikasturte honetan izandako diru-sarrera eta gastuen guztizko justifikazioa.

8.–Bateragarritasuna hirugarrenen diru-laguntzekin.

Toki entitateek beste diru-laguntza edo laguntza batzuk hartzen ahalko dituzte deialdi honen xederako, edozein administrazio publikotatik edo beste ente publiko edo pribatu batzuetatik.

Toki entitateak beste diru-laguntza edo laguntza batzuk jaso eta ikastetxearen diru-sarrerak guztirako gastuak baino handiagoak badira, soberakinari dagokion zenbatekoa kenduko da Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntzatik.

9.–Toki entitate onuradunen betebeharrak, diru-laguntzaren xedeko jarduera finantzatzeko publizitateari buruz.

Diru-laguntza jasotzen duten toki entitateek, eskura dituzten hedabideen bitartez edo, horrelakorik ezean, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren edo prentsaren bidez, Hezkuntza Departamentuak diru-laguntza eman izanaren berri eman beharko dute.

10.–Azpikontratazioak.

Toki entitate onuradunek eskaeraren xedeko ikastetxe guztien edo batzuen kudeaketa azpikontratatzen ahalko dute, eta ez dago portzentaje mugarik azpikontratatzen den zenbatekorako.

11.–Ez-betetzeak mailakatzeko irizpideak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritako kasuetan itzuli beharko da hartutako guztia eta, zein den kasua, berandutza interesa eskatuko da, 2 b) idatz-zatiko kasuetan izan ezik, zeinetan ez-betetze mailaren proportzioan itzuli beharko baita (betiere gutxienez %70 bete bada), eta 2 d) idatz-zatiko kasuetan izan ezik, zeinetan emandako kopuruaren %10 itzuli beharko baita, eta 2 b) idatz-zatikoan, betiere justifikazioaren atzerapenek edo akatsek ez badute galarazten funtsei zer erabilera eman zaien jakitea, izan ere, halakoetan, %20ra bitarte itzultzea eskatzen ahal da, formazko akatsak edo justifikazioaren atzerapenak zer kalte egiten duen, horren arabera.

12.–Oinarri arautzaileen eta deialdiaren aurka jartzen ahal diren errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra, toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

13.–Ematen diren diru-laguntzen eta haien entitate onuradunen zerrendaren araubidea eta publizitate maila.

Hezkuntza Departamentuak ematen diren diru-laguntzak eta haien entitate onuradunen zerrenda argitaratuko ditu bere web orrian.

II. ERANSKINA

Eskabide-eredua, toki entitateentzako
diru-laguntzen 2014-2015 deialdirako

Ikastetxearen titularraren datuak:

Toki administrazioa edo entitate lotua:

Titularraren IFZ (kobratu ahal izateko):

Titularraren helbidea:

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera aurkezten duen legezko ordezkariaren ahalordea.

Diru-sarreren eta gastuen ziurtagiria, 7. oinarrian (III. eranskina) ezarritakoaren araberakoa.

Haurren zerrendaren ziurtagiria, eskolatzea dela-eta ordaindutako tarifekin edo, jantokiarena. Hezkuntza Departamentuak emanen duen euskarri informatikoan ere aurkeztu beharko da zerrenda hori.

Zein den kasua, diru-laguntzaren xedeko jarduera Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen arabera kontratatu dela jasotzen duen ziurtagiria.

Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria.

..........................(e)n, 2015eko ...................aren .....(e)an

Stua. ............................

Eskatzailea

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

III. ERANSKINA

Diru-sarreren eta gastuen ziurtagiria

................ Udaleko idazkaria

Ziurtatzen dut:

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko ikastetxeari buruz, udal honetan dagoen 2014-2015eko ikasturteko dokumentazioa aztertuta,

Ondorio hau atera da:

Hauexek dira aldi horretako gastuak eta diru-sarrerak:

KUDEAKETA GASTUAK

Langileak

Hezkuntza arloko langileak: soldata, gizarte segurantza eta ordezkapenak edo/eta kalte-ordainak.

“Hezkuntza premia berezietako” hezkuntza arloko langileak: soldata, gizarte segurantza eta ordezkapenak edo/eta kalte-ordainak.

Garbiketako langileak: soldata, gizarte segurantza eta ordezkapenak edo/eta kalte-ordainak.

Langileen gastuak, guztira.

Funtzionamendua eta material inbentariaezina

Ura, argindarra, gasa eta gasolioa.

Bulegoko eta didaktikako materiala.

Garbiketako, komuneko eta osasun arloko materiala.

Elementu eta instalazioak kontserbatu, konpondu eta mantentzeko lanak.

Laneko arriskuen prebentziorako planen kudeaketa eta aseguruak.

Haur eskolaren kudeaketa administratibo eta ekonomikoaren ondoriozko gastuak.

Jantziak:

Zerbitzuaren funtzionamendurako behar diren beste gastu batzuk (adierazi).

Funtzionamendu gastuak, guztira.

JANTOKIKO GASTUAK

Langileak

Laguntzaileak: soldata, gizarte segurantza eta ordezkapenak edo/eta kalte-ordainak.

2.2. Bestelako gastuak.

Menua edo catering-a.

Jantokiko gastuak, guztira.

Jantokirako onartzen den gasturik handiena, araudiaren arabera.

FAMILIEN TARIFA ERREALEN ONDORIOZKO DIRU-SARRERAK

Eskolatzea.

Jantokia.

4. Bestelako diru-sarrerak.

Eta horrela ager dadin eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxea finantzatzeko sinatu den hitzarmenaren espedientean sar dadin, honako ziurtagiri hau egiten da, Udaleko alkate-udalburuak ontzat emanda eta Udalaren zigilua emanda, .....................(e)n, 2015eko ........................aren .......(e)an.

Iragarkiaren kodea: F1506325