87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 14/2015 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 14/2015 prozesuan, 2015eko apirilaren 13ko betearazpen-auto orokorra eta 2015eko apirilaren 13ko antolaketarako eginbidea eman dira, eta erabaki da Jardinería Basoa SLri zitazioa egitea idazkari judizialaren aurrean adiskidetze-ekitaldira joateko eta, bidezko bada, epaile magistratuaren aurrean agerraldira eta adiskidetze-ekitaldira (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2015eko maiatzaren 8ko 09:10ean eginen da adiskidetze-ekitaldia epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, 2015eko maiatzaren 8an, 09:15ean, adiskidetze-ekitaldia eta agerraldia, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Jardinería Basoa SLri legezko jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko apirilaren 30ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1506648