87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

819/2015 falta-judizioa

Idazkari judizialak, Elena Recio Sánchezek, aditzera ematen du:

Epaitegi honetan bideratu den 819/2015 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da Mohammad Imran Alzali zitazioa egitea 2015eko maiatzaren 14ko 11:35ean ager dadin 302. judizio-aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan alderdi gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaio agertzen ez bada eta ez agertzeko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota gera dadin eta Mohammad Imran Alzali zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko apirilaren 24an.–Idazkari judiziala, Elena Recio Sánchez.

Iragarkiaren kodea: J1506311