87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tafallako HAPOko aldaketa puntuala. UC-91 unitatea.
Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

2014ko abenduaren 23an hasiera batean onetsi zen “Tafallako HAPOko UC-91 unitateko hirigintza araudi xehakatuaren aldaketa puntuala” izeneko dokumentua, Francisco Gómez Gonzálezek sustatua. Dokumentua jendaurrean egoteko epea iraganik, ez da alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik aipaturiko aldaketa puntual xehakatuaren behin betiko onespenaren aldeko txostena, Hirigintza Zerbitzuen Alorreko zuzendariak emana, otsailaren 18koa, eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena, 2015eko martxoaren 4koa.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea “Tafallako HAPOko UC-91 unitateko hirigintza araudi xehakatuaren aldaketa puntuala”, UC-91 unitateari dagokionez (Barranquiel poligonoa). Sustatzailea Francisco Gómez González da.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hirigintzako araudi xehakatuaren aldaketa puntualaren behin betiko onespenaren erabakia (3. dokumentuko 80. artikuluaren 3. puntua), Tafallako HAPOko UC-91 unitateari dagokionez.

Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako dokumentuaren ale bat erabaki honekin batera igortzea Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentura, behin betiko onetsi ondoko hamabortz eguneko epean.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, ukituei, Hirigintza Alorrari, Ekonomia Alorrari eta Idazkaritza Orokorrari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da administrazio egintza honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Tafallan, 2015eko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

Proposatutako hirigintza araudia

3. dokumentuko 80. artikuluaren 3. puntua aldatu da, UC-91 unitateari dagokionez, HAPOKO hirigintza arau xehakatuetan. Honela agertuko da:

3. dokumentua.–Hirigintzako araudi xehakatua:

80. artikulua. UC-91.

3. Erabiltzeko baldintzak:

Erabilera nagusia: industriarako, biltegitarako eta merkataritzarako.

Erabilera onartuak: erabilera nagusiari lotutakoak.

Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

Iragarkiaren kodea: L1505828