87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean
emateko deialdia, larrialdi humanitarioetarako
jarduketak gauzatze aldera. 2015. urtea

Deialdi honen helburua diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea da, deialdi honen B) idatzi-zatian zehaztutako jarduerak egite aldera, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat eta hori gauzatzeko, zeina Udalbatzak onetsi baitzuen, hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran –erabakia behin betiko bihurtu zen, ez baitzen erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko epean–. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri. (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

Iruñeko Udalak, 2015eko aurrekontuan, 1.202.548 euroko zenbatekoa aurreikusi du Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programa gauzatzeko, herrialde pobreenetako komunitate behartsuenei laguntze aldera.

Gure mundu honetan, non Iparraren eta Hegoaren arteko desorekak gero eta handiagoak izaki pobrezia-maila areagotu egiten baita eta oinarrizko gabeziak, gizarte-tentsioak eta epe luzerako pobretze-prozesuak sortzen baitira, beharrezkoa dugu gizarte bidezkoago, sentikorrago eta solidarioago baten alde lan egitea, hori oinarri harturik herrialde ororen garapena sustatzeko, betiere errespetua, elkarrizketa, lankidetza eta gizarte-egitura indartuz.

Testuinguru horretan, deialdi honek udal alorretik sorturiko tresna bat izan nahi du Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak 2000. urtean proposaturiko Milurtekorako Garapen Helburuak lortzeko.

Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak ondoko ildoak ditu oinarri:

a) Sentsibilizazio jarduerak finantzatzea beste batzuekin batera, betiere Hegoaldeko herrien egoera, egoera horren zio eragileak eta egoera horretan bizi diren komunitateak hura gainditzeko egiten ari diren ahaleginak ardatz hartuta.

b) Garapenaren aldeko gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) garapenaren alde eginiko proiektuak finantzatzea beste batzuekin batera, bi helbururekin, hots, Hegoaldearen garapenaren alde aritzea eta Udalbarrutiko elkarte solidarioen sarea bizkortzea.

c) Larrialdietako jarduketa humanitarioetan laguntzea.

d) Udalaren zuzeneko inplikazioa Hegoaldeko toki entitateekin, lankidetza-proiektuetan.

e) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) sortu duen Lankidetzako Toki Funtsean parte hartzea.

f) Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Kontseiluan eta gure hirian lanean ari diren GGKEekin jardutea, parte hartuz eta informazioa emanez.

A.–Entitate deitzailea:

1.–Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2.–Organo emailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatua.

3.–Alor kudeatzailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorra.

4.–Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1.–Deialdiaren xedea:

Deialdi honen xedea eta helburua da jarduketa humanitarioak finantzatzea, berezko hondamendien edo gizakiok sortutako gatazken ondorioz larrialdiko egoeran edo arrisku larrian eta berehalakoan dauden herrialdeei laguntzeko, edo horiek birgaitzeko.

Deialdi honetara aurkezten ahalko dira honako modalitate hauetakoren batean sartutako proiektuak:

–A modalitatea: Larrialdi humanitarioko jarduketa-proiektuak, zehaztapen geografikorik gabe.

Modalitate honen baitan sartzen dira zuzeneko jarduketako programak, larrialdiko egoeran edo arrisku larrian eta berehalakoan dauden herrialdeetan betetzekoak eta, bereziki, hauek: oinarrizko materialak erostea edo bidaltzea, osasun arloko materialak zein ekipoak erostea edo bidaltzea, elikadura-laguntza eta oinarrizko azpiegiturak urgentziaz berreraiki edo birgaitzea.

–B modalitatea: Harrera humanitarioko talde-programekin loturiko proiektuak, halako egoeretatik ihes eginik Iruñean aldi baterako dauden errefuxiatuei zuzenduak.

Modalitate honetan sartuko dira adingabeak gure hirian aldi baterako hartzeko proiektuak.

2.–Deialdiaren helburua:

Hala 1998ko uztailaren 7ko Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzari buruzko Estatuko Legeak nola martxoaren 9ko Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko 5/2001 Foru Legeak berezko hondamendiei edo gizakiok sortutako gatazkei aurre egiteko larrialdi humanitarioetarako jarduketak Garapenaren aldeko Lankidetzan aritzeko eremuetakotzat jotzen dituzte.

Aintzat harturik ere larrialdietan edo giza premia handien aurrean toki-erakunde batek erantzuteko gaitasuna mugatua duela, Iruñeko Udalak garrantzitsu deritzo alor honetan sortzen diren ekimenei laguntzeari. Horren harira, 1999. urteaz geroztik eta Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren bitartez, laguntza eman du Iruñeko udalerrian jarduten duten hainbat erakundek edo garapen-proiektuetan Iruñeko Udalarekin lankidetzan aritu diren Hegoaldeko udalek giza-larrialdietan egiten dituzten jarduketetarako.

3.–Baldintzak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Proiektuek edo jarduketek ondoko baldintzak bete beharko dituzte, diru-laguntza jasotzeko:

a) Deialdi honetan adierazitako printzipio eta baldintzen arabera egokiak izatea. Zentzu horretan, laguntzaren xede izanen den larrialdi humanitarioak eskabidea noiz aurkeztu eta duela gutxi gertatu edo oraindik aktibo egon beharko du, eta, edonola ere, gehienez ere hiru hilabete lehenago gertatutakoa izan beharko du.

b) Behar bezain zabal ematea emaitzen, jardueren eta proiektua gauzatzeko behar diren baliabideen berri.

c) Behar bezain zabal ematea proiektua gauzatzeaz arduratuko den entitatearen helburuen eta lan eskarmentuaren berri.

d) GGKEk proiektuaren ezaguera zabala erakustea, eta azaltzea nolako harremanak eduki behar dituen tokiko GGKEarekin edo komunitate hartzailearekin diru-laguntzaren xede den jarduketaren segimendua egiteko.

e) Diru-laguntza gauzatzeko aurreikusitako hasierako epea ez izatea sei hilabetetik gorakoa.

f) Tokiko kide bat edukitzea, proiektua garatu behar den eremuan. Kide hori administrazio publiko bat izan daiteke, edo, bestela, GGKE bat edo eskaera egiten duen GGKEaren ordezkaritza, horrek halakorik badu herrialde hartzailean.

g) Bere baitan botikak emateko edo horiek eskura jartzeko jarduerak hartzen dituzten proiektuak Osasunaren Munduko Erakundeak 1996an botikak emateko ezarritako Jarraibideei lotu beharko zaizkie.

4.–Baloratzeko baldintzak, bideak eta lehentasunak: BAI EZ.

Aurkeztutako larrialdi humanitarioko jarduketak baloratzeko moduak edo irizpideak:

a) Emandako informazioa eta proiektuaren kalitate teknikoa: 45 puntu bitarte.

–Proiektuaren testuinguruari buruzko informazioa (esku-hartze herrialdearena eta eremuarena).

–Informazioa proiektua zein sektoretan kokatu eta horren egoerari buruz (testuingurua, baliabideak, azpiegiturak...).

–Garatu beharreko proiektuari buruzko informazioa.

–Jarduketaren koherentzia-maila justifikazioaren, ezarritako helburuen eta proposatutako jardueren artean.

Egin beharreko jarduketaren bideragarritasun teknikoa (informazio hau ezinbestekoa izanen da azpiegituren proiektuetarako).

–Adingabeak Iruñean aldi baterako hartzeko eta segimendua egiteko plana (informazio hau ezinbestekoa izanen da adingabeak aldi baterako hartzeko proiektuetarako).

–Eskaeraren premia edo beharraren norainokoa.

b) Proiektuaren osagarritasuna esku-hartze eremuko garapenaren aldeko edo larrialdiko beste jarduketekin: 15 puntu bitarte.

–Proiektuak garapenaren aldeko edo larrialdiko beste jarduketekin duen osagarritasuna, esku-hartzeko eremuan, bereziki entitate publikoek edo erakunde sozialen sareek egindakoak badira.

–Iruñeko Udalak aldez aurretik diruz lagundutako proiektuekin zerikusia duten jarduketekin loturiko eskabideak, baldin eta horiek egoki gauzatu badira.

c) Proiektuan parte hartzen dutenen gaitasuna zein horien arteko harremanen kalitatea: 20 puntu bitarte.

–Tokiko kontrapartearen eskarmentua eta gaitasuna, bai eta bertako bizilagun onuradunekin eta tokiko garapenaren aldeko lankidetzako beste entitateekin edo erakundeekin duen lotura.

–Komunitatearen oinarrizko partaidetza eta antolamendua sustatzea.

–GGKE eskatzailearen eskarmentua eta segimendua egiteko duen gaitasuna, eta, bereziki, Iruñeko Udalaren aurreko deialdietan diru-laguntzak jaso dituzten proiektuak kudeatzean erakutsi duen gaitasuna.

d) Aurrekontua: 15 puntu bitarte.

–Deialdiaren baldintzei egokitzea.

–Proposatutako jarduerei egokitzea.

–Aurrekontuaren informazio/banakatze maila, bai kontzeptuka bai finantzatzaileka.

e) Kontuan hartu beharreko beste irizpide batzuk: 5 puntu bitarte.

–Jarduketaren eragina, pertsona onuradunen kopurua kontuan harturik.

–Iruñeko taldeen engaiamendua burutu beharreko jarduketetan, hala materialen ekarpenen bidez nola boluntario gisara jardunez.

–Iruñeko iritzi publikoa sentsibilizatzeko lagungarri diren informazio-jarduerak programatzea.

Irizpide horiek deialdiaren bi modalitateetarako erabiliko dira. Edozein kasutan, proiektu batek, diru-laguntza jasotzeko, gutxienez 65 puntu lortu beharko ditu. Puntuazio hori gaindituta, diru-laguntza eskatutako zenbatekoaren %100koa izanen da, betiere proiektu bakoitzerako gehienezko mugatzat hartuta deialdiaren modalitate bakoitzerako ezarritakoa, funts erabilgarriak izatea eta proiektua deialdira doitzea, diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastuen arabera.

Proiektuak banaka baloratuko dira, bi modalitateetan, eskabideak aurkeztu ahala, ezarritako epeen baitan eta, betiere, funts erabilgarririk izanez gero.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:

1.–Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 66.000 euro.

Idatzi-zati honen amaieran adierazitakoa ezertan galarazi gabe, aurrekontu-kontsignazioa 2015ean bukatzen bada eta Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko Lankidetzako Udal Pragraman aurtengorako aurreikusitako beste jardueretako batzuk ez badira gauzatu, jarduera horietarako aurreikusitako zenbatekoak deialdi honetan erabiltzen ahalko dira, eta horrek ez du ekarriko beste deialdi bat egin beharra. Gehikuntza horren onuradun izango dira eskaera deialdi honekin bat eta diru-laguntzak eskatzeko epean egin duten eskatzaileak, baldin eta kreditua agortzean laguntzarik jaso gabe geldituak badira.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2.–Aurrekontu-saila: 70/46200/482090.

3.–Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: A modalitatea: 12.000 euro eta B modalitatea: 6.000 euro.

Proiektu batek, diru-laguntza jasotzeko, gutxienez 65 puntu lortu beharko ditu. Puntuazio hori gaindituta, diru-laguntza eskatutako zenbatekoaren %100koa izanen da, betiere proiektu bakoitzerako gehienezko mugatzat hartuta deialdiaren modalitate bakoitzerako ezarritakoa, idatzi-zati honetan adierazitakoarekin bat eta betiere funts erabilgarririk izanez gero. Puntuazioa zehazteko, deialdiaren B.4) idatzi-zatian adierazitakoa kontuan hartuko da.

4.–Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

5.–Urtekoak:

Urte honetako zenbatekoa:

66.000 euro

2. urtekoa:

euro

4. urtekoa:

euro

1. urtekoa:

euro

3. urtekoa:

euro

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

1.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntza jaso ahal izateko moduko egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egin eta hala egin dela adierazten bada idatzi-zati honetan.

Berariazko betekizunak: BAI EZ.

a) Bere izaera juridikoarekin eta legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea, eta Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erregistroan izena emanda izatea eskabideak aurkezteko mugaegunean; halaber, dokumentazioa eguneratua izan beharko dute.

b) Irabazi-asmorik gabekoa izatea.

c) Xede izatea, espresuki, garapenaren aldeko lankidetzari eta herrien arteko elkartasunari lotutako jarduerak egitea.

d) Iruñean egoitza edo ordezkaritza iraunkor eta aktiboa izatea.

e) Iruñeko esparruan jardutea, lankidetza-programen kudeaketari, laguntza humanitarioari edo Hegoaldeko herrialdeekiko elkartasunaren eta sentsibilizazioaren sustatzeari dagokienean. Horretarako, azkeneko urtean egindako jarduerei buruzko agiriak aurkeztu beharko dituzte.

f) Behar bezain zabal ematea proiektua gauzatzeaz arduratuko den entitatearen helburuen eta lan eskarmentuaren berri.

g) Tokiko kide bat edukitzea (kontrapartea) proiektua garatu behar den eremuan. Kide hori administrazio publiko bat izan daiteke, edo, bestela, GGKE bat edo eskaera egiten duen GGKEaren ordezkaritza, horrek halakorik badu herrialde hartzailean.

h) Halako egitura bat edukitzea, zeina nahikoa izanen baita hala bere helburu sozialak beteko direla bermatzeko nola proposaturiko helburuak erdieste aldera behar diren eskarmentua eta jarduteko gaitasuna egiaztatzeko.

i) Entitate eskatzaileak egiaztatu beharko du esku-hartze eremuan gutxienez urtebeteko lan-esperientzia eta aurkeztutako proiektuaren gaineko ezagutza zabala dituela.

j) Entitate eskatzaileak Iruñeko Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetza Programaren aurreko deialdietan diru-laguntzarik jaso badu, eguneratuak egon beharko dute segimendu eta justifikazio-txostenen aurkezpenari dagokionez, diru-laguntza ekarri zuen deialdiaren Oinarrietan ezarritakoarekin bat.

k) Zergei eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak eguneratuak edukitzea.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik: BAI EZ.

2.–Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta idatzi-zati honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak: BAI EZ.

a) Diru-laguntzaren xede den helburua betetzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo jarduteko modua hartzea.

b) Proiektua egiteko epeak betetzea. Proiektuak gehienez ere 6 hilabeteko epean egin beharko dira, diru-laguntza ordaindu den egunetik aitzina, ezohiko inguruabarrak direla-eta edo ezinbesteak bultzatuta ezin denean izan ezik; kasu horietan aldez aurretik justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programari, eta horrek onartu beharko ditu.

c) Iruñeko Udalari baimena eta laguntza ematea proiektua hedatzeko, iritzi publikoaren sentsibilizazioa sustatzeko, lankidetzari eta nazioarteko elkartasunari dagokienez.

d) Organo emailearen aurrean justifikatzea, amaierako justifikazio-txostena aurkeztuta, baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere.

e) Men egitea organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jarduketei, bai eta kontrol-organo eskudunek egiaztatzeko zein finantzamendua kontrolatzeko egiten ahal dituzten beste guztiei ere, betiere jarduketa horien ondorioz eskatzen dizkieten argibideak oro eman beharko dituztelarik, halakoak udal-agiritegietan jasota egon ezean.

f) Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

g) Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programari jakinaraztea proiektua garatzen ari den bitartean GGKE onuradunaren nortasun juridikoan gertatu aldaketak oro (estatutuak, entitatearen ordezkari legala, soziala edo tokiko kontrapartea, etab.) zein harremanetarako datuetan izandakoak (helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, etab.).

h) Diru-laguntzetarako ebazpen-proposamena eman baino lehen egiaztatzea egunean dituztela hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak. Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean dituela.

i) Gordetzea jasotako funtsak zertan erabili diren egiaztatzen duten agiriak -agiri elektronikoak barne-, egiaztapen eta kontrol jarduketen xedea izan daitezkeen neurrian.

j) Tokiko kideari (kontrapartea) jakinaraziko zaio jasotako diru-laguntzaren jatorria zein den.

h) Iruñeko Udalari jakinaraztea diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabar, betekizun eta baldintzetan gertatzen diren aldaketak oro, eta, behar izanez gero, hari behar den baimena eskatzea. Proiektu bat aldatzeko eskabidea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu eta berehalakoan aurkeztu behar da, eta betiere aldaketak sartu baino lehenago, Oinarri hauen F) idatzi-zatian adierazitakoaren arabera.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak: Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk:-Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.

Xede-epea: Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, birgaitu edo hobetzen direnean, GGKEak edo entitate onuradunak diru-laguntzaren xede den helburuetarako erabili beharko ditu ondasun horiek, gutxienez zazpi urteko epean, erregistro publikoan erregistratzen ahal diren ondasunen kasuan, eta gutxienez bi urtekoan gainerako ondasunen kasuan. Erregistro publikoan inskribatu ahal diren ondasunak izanez gero, eskrituran adierazi beharko da inguruabar hori, bai eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ere; halaber, zehaztasun horiek jasoko dira dagokion erregistro publikoan inskripzioa egitean.

F.–Proiektuaren aldaketak:

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: BAI EZ.

Esku-hartzea gauzatzen den bitartean esku-hartze horren garapena larriki aldatzen edo zailtzen duen inguruabarrik izanez gero, GGKEaren edo entitate onuradunaren lurraldean edo egoitzan, funtsezko aldaketatzat joko dira bakarrik honako hauei eragiten dietenak: esku-hartzearen helburu edota emaitzei, populazio onuradunari, lurraldean kokatzeari eta tokiko kideari, eta aurrekontuari, eskabidean aurkeztutakotik %20tik gora aldentzen diren kasuetan.

Aldaketa horiek egin ahal izateko, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko zaio Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programari, aldaketak eragin dituzten inguruabarrak gertatu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, eta beharrezkoa izanen da programa horren aldez aurreko onespena.

Proiektua gauzatzean gerta daitezkeen gainerako gertakariak eta aldaketak memoria-txostenetan edo amaierako txostenetan adieraziko dira.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu:

1.–Eskabideak non aurkeztu:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2.–Eskaerak noiz arte aurkeztu:

Eskabideak aurkezteko epea Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta deialdiaren indarraldi osoa hartuko du, kasu honetan 2015eko urriaren 30era bitarte, betiere funts erabilgarririk izanez gero.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3.–Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek– aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

–Estatutuak.

Ziurtagiria, egiaztatzeko Garapenaren aldeko Lankidetzako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Elkarteen Erregistroan izena emana duela.

Identifikazio Fiskaleko Txartela.

Entitate eskatzailearen legezko ordezkaria nor den aipatzea eta horren akreditazioa (nortasun agiri nazionala, pasaportea edo antzekoa).

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada -horiek publikoak zein pribatuak izaki-, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz. (Ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Memoria hori V. Eranskineko inprimakiarekin bat aurkeztu beharko da. Memoriaz gain, laburpen-orri bat aurkeztu beharko da, formatu digitalean, honako alderdi hauek jasota: Kokapen geografikoa, proiektuaren testuinguru orokorra, aurreikusitako helburuak, egin beharreko jarduerak eta tokiko kontrapartearen aurkezpen laburra.

g) Tokiko kidearen edo kontrapartearen (herri hartzailea) nortasun juridikoa egiaztatzeko honako agiriak, direla jatorrizkoa direla kopia zilegitua:

–Estatutuak:

Legezko eraketa egiaztatzeko agiria, proiektuaren onura jaso behar duen herrialdearen legeekin bat. Legezko helbidea, osorik.

Entitatearen legezko ordezkaria nor den aipatzea eta horren akreditazioa (nortasun agiri nazionala, pasaportea edo antzekoa).

h) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, eguneratua –aurreko urteetan aurkeztua izanagatik ere–, betiere datak eguneratua eta eskabideak aurkezteko epemugatik hurbilekoa behar duelarik. Eredua erantsi da (IV. Eranskina).

i) Edonola ere, proiektua garatzeko gastuen eta sarreren aurrekontu banakatua aurkeztu beharko da, bai eta entitateak jartzen dituen baliabideak -bereak edo tokikoak-. Eredua erantsi da (V. Eranskina).

j) Proiektuaren kokagune zehatzari buruzko mapak (herrialdea, eskualdeko edo departamentuko mugapea, probintziakoa eta udalekoa).

k) Gauzatu beharreko proiektua edo jarduketa zuzen ulertzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein agiri (grafikoak, teknikoak, finantzakoak edo bestelakoak).

l) GGKE eskatzaileak azken urtean Iruñean garapenaren aldeko lankidetza-esparruan egindako jardueren gaineko egiaztagiriak.

ll) GGKE eskatzaileak larrialdiz esku-hartzeko eremuan egindako jardueren gaineko egiaztagiriak.

a) eta g) ataletan zehaztutako agiriak ez dira aurkeztu beharko, baldin eta Garapenaren aldeko Lankidetzako Programaren eskuetan badaude eta horietan aldaketarik izan ez bada; horrelakoetan, haien ordez erantzukizuneko aitorpena aurkezten ahalko da, eta bertan adierazi noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota. Edozein kasutan, ezin izanen dira bost urte baino gehiago igarota izan dagokien prozedura amaitu denetik.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Prozedura izapidetu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena.

1.–Prozedura izapidetzea: Espedienteak jaso ahala izapidetu eta ebatziko dira, eta horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean, betiere deialdi honen B.4) idatzi-zatian zehaztutako betekizunen, moduen eta balorazio-lehentasunen arabera. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2.–Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3.–Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.

–Izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.

Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

I.–Emandako diru-laguntzen publizitatea:

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI EZ.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

Ebazpena argitara emanen da, eta honako datu hauek adieraziko ditu: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta -kredituri egotzi zaion, entitate onuradunen izena, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea.

J.–Diru-laguntzen xede diren gastuak:

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen J.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

a) Emandako diru-laguntzek estaltzen ahalko dituzte materialak, hornikuntzak, ekipoak eta bestelako ekoizpen aktiboak erostea eta garraiatzea, baldin eta honakoekin loturik badaude:

–Elikagaiak, oinarrizko zein osasun materialak, etab. erostea edo bidaltzea, baldin eta diru-laguntzaren xede den herrialdeko biztanleen oinarrizko beharrak asetzen laguntzen badute.

–Oinarrizko azpiegiturak berreraiki eta birgaitzea, baldin eta larrialdi humanitarioak ukitzen baditu.

–Errefuxiatuendako oinarrizko laguntza.

–Adingabeak Iruñean aldi baterako hartzeak eragindako oinarrizko laguntza.

b) Diru-laguntzek, hala behar izanez gero eta baldin eta diruz lagundutako proiektuaren xedearekin haren beharra garbi justifikatzen bada, tokiko langileei dagozkien gastuak estaltzen ahalko dituzte, betiere kontzeptu horrek ez badu diru-laguntzaren %10 gainditzen.

Iruñeko Udalaren diru-laguntzaren kontura egiten diren material, ekipamendu eta horniduren erosketa guztiak proiektuaren xede den herrialdean edo ingurukoetan egin beharko dira, eta bertako produktuekin. Betebehar hori betetzea ezinezkoa bada, Iruñeko Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetza Programaren baimena eskatu beharko da, idazki arrazoituaren bidez.

Bere baitan botikak emateko edo eskura jartzeko jarduerak hartzen dituzten proiektuak Osasunaren Munduko Erakundeak 1996an botikak emateko ezarritako jarraibideei lotu beharko zaizkie.

Iruñeko Udalaren diru-laguntzak eragiten dituen etekin ekonomikoak diru-laguntzaren zenbatekoa handituko dute eta berdin-berdin aplikatuko zaio diruz lagundutako proiektuari.

Diru-laguntza lurrak edo ondasun higiezinak erosteko erabiltzea salbuespena izanen da, eta, betiere, halakorik egiteko, behar diren dokumentuak oro aurkeztu beharko dira, ondasunen egoeraren berri emateko legeei doakienez, eta benetan eros daitezkeela frogatzeko. Horretaz gain, ondasun horien titulartasuna proiektua gauzatzen ari den herriaren ordezkari den erakunde komunitario batek bereganatu beharko du. Baldintza horrek eraikin berriak eraikitzea proposatzen duten proiektuetarako ere balio du.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen Ñ.2) idatzi-zatian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua: BAI EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

a) Garatu beharreko proiektuen ezaugarriak kontutan hartuta, diru-laguntzaren entitate onuradunak konpromisoa hartzen du proiektuaren administrazio- eta kudeaketa-gastuak bere ekarpen propioekin edo beste bitarteko batzuekin finantzatzeko.

b) Garatu beharreko proiektuen ezaugarriak kontuan hartuta, ez dira onartzen, diru-laguntzaren kargura, erbesteratutako langileei egotzitako gastuak.

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Proiektua gauzatzeko epe bera, hau da, sei hilabete, diru-laguntza, ordaintzen den egunetik hasita, B.3.e) atalean adierazten den moduan.

K.–Azpikontratatzea:

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.

Portzentajea: %90.

L.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa:

Pertsona edo entitate onuradunak diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko ditu, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea: %10.

Kanpoko ekarpen gisa onartuko dira lursail, areto, ekipo, material eta onuradunen zein tokiko langileen eskulana, baldin eta zuzenean loturik badaude aurreikusitako jardueren gauzatzearekin. Ekarpen horiek kontraparteak egiaztaturik egon beharko ditu, eta egiaztapen horretan deskribatu eta kuantifikatu beharko dira ekarpena (unitate-kopurua adierazita) lan orduak, unitate bakoitzaren prezioa (hala badagokio) eta balorazioa guztira. Balorizazioak lan merkatuaren prezioari doitu beharko zaizkio.

M.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna:

Udalaren diru-laguntza jasotzea Bateragarria Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

N.–Ordainketa:

1.–Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

Konturako ordainketa.

Ordainketa zatikatua.

Ordainketa aurreratua: Garatu beharreko jarduketen premiazko nolakotasuna dela-eta, diru-laguntzaren %100 aldez aurretik ordainduko da, ordainketa bakar batean.

Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aurrekoa gorabehera, diru-laguntzaren izaera kontuan hartuta, Udalak bere kabuz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiek, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

2.–Bermeen eraketa: BAI EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa: Diru-laguntza eman aurreko bermerako banku-abalik ez da eskatzen, irabazi-asmorik izan ez eta jarduketa humanitarioa egin behar duten entitateentzako diru-laguntzak direlako; gainera, oinarri hauetan beraietan ezartzen dira diru-laguntzak kontrolatzeko eta justifikatzeko mekanismoak eta jasotako diru-kopuruak itzultzeko aukera.

Ñ.–Justifikazioa:

1.–Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

1.–Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko ardura duten GGKE edo entitate onuradunek proiektuaren garapenaren txosten deskriptibo eta finantzarioak aurkeztu beharko dituzte Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo edozein erregistro osagarritan.

2.–Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak deitzen ahalko die finantzatutako GGKEei edo entitate onuradunei, horiek proiektuen garapenaren berri eman diezaioten, betiere, horrek deialdi honetako E klausulan aurreikusitako onuradunen betebeharrik galarazi gabe.

3.–Amaierako txostenean, honako agiri hauek jaso beharko dira:

a) Agiri bat, non egiaztatuko baita diru-laguntzaren kopurua igorri diotela tokiko kide edo kontraparteari, eta aplikatutako diru-trukea adierazita.

b) Agiri bat, tokiko kidearen edo kontrapartearen legezko ordezkariak sinatua, non egiaztatuko baitu diru-laguntza jaso dutela, herrialde onuradunean.

c) Egindako jarduketen eta gastuaren justifikazio-kontua: Txosten teknikoa eta finantzen eta kontabilitatearen gainekoa, proiektuaren gauzatzeari buruz (VI. eranskinaren ereduaren arabera-Justifikazio txostenaren formularioa), eta horrekin batera gutxienez agiri hauek:

–Egindako jardueraren gaineko memoria xehatua, honako hauek adierazita: diru-laguntzarekin finantzatutako jardueren adierazpen xehatua eta proiektua gauzatzearen kostua, onuradunak sinatuta.

–Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda.

–Aurreko zerrenda hori egiaztatzeko, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu behar dira: fakturak, ordainagiriak -entitate jaulkitzaileak behar bezala sinaturik-, nominak, tributuak eta Gizarte Segurantzako kuotak eta balio frogagarria duten bestelako dokumentuak, betiere merkataritzako trafiko juridikoan baliozkotasuna edo administrazio-eraginkortasuna baldin badute eta horien zenbatekoa emandako diru-laguntzaren kargura ordaindu bada, modu korrelatiboan ordenaturik aurreko zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera. Emandako egiaztagirietan honako datu hauek jaso beharko dira, gutxienez: jaulkipen-data, jaulkitzailearen izena edo izen soziala eta identifikazio fiskalerako zenbakia edo antzekoa, kontzeptua, eta zenbatekoa, ordainketa zein monetatan egin den eta horretan adierazia. Salbuespen moduan, betebehar honetatik salbuetsita egongo dira Nazio Batuetako nazioarteko organoak; horiei egiaztagiri gisa eskatuko zaie finantzatutako proiekturako egindako transferentzien egiaztagiriak eta berariaz dagokien kontabilitate kontrola, Estatu-parteek Nazio Batuen agentzietarako ezarritako funtzionamenduarekin bat.

–Hartzekodunei ordaindu izanaren egiaztagiriak. Egiaztapen hori banku-zordunketa bidez egin behar da, behar bezala sinatutako hartu-agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.

–Hartzailearen egiaztagiria, non ziurtatuko baita diru-laguntza zertarako jaso eta xede hori bete dela, aurkeztutako proiektuarekin bat.

–Hartzailearen egiaztagiria, Udalarenaz besteko diru-laguntzen zenbatekoa, jatorria eta erabilera azalduta, baldin eta horiek proiektuaren xede den jarduerarik finantzatu badituzte, bai eta beste edozein diru-sarrera edo baliabiderenak ere.

Gastuak Espainian egiten badira, gastuen egiaztagiriak jatorrizkoak izango dira; bestelako kasuetan, jatorrizkoak aurkezten ahalko dira, edo fotokopiak, entitate onuradunaren legezko ordezkariak emandako kautotasun-ziurtagiriekin batera.

–Egiaztagiriak gaztelania ez den beste hizkuntza batean idatzirik badaude, gaztelaniara itzuli beharko dira.

4.–Borondatez aurkez daitekeen beste edozein agiri -idatzizkoa zein grafikoa-, finantzatutako proiektuaren funtzionamendu edo gauzatze egokia egiaztatze aldera.

5.–Diru-laguntzaren xede diren proiektuen exekuzioaren gainean kontrol eta segimendua gauzatzen ahalko dira, proiektuaren edozein urratsetan gauzatu ere, eta horren GGKE erantzuleek aurkeztu beharko dute Iruñeko Udalak eskatutako edozein argibide edo agiri.

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: BAI EZ.

Justifikazio-kontu sinplifikatua.

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak:

Moduluaren unitate-kostua:

Gainerako inguruabarrak:

Kontabilitate-orrien aurkezpena:

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

Beste sistemaren bat:

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna:

Jasotako diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea zazpi hilabetekoa izanen da, diru-laguntza jaso eta hortik aitzina.

Diruz lagunduko diren proiektuak zein testuinguru sozial eta geografikotan eginen diren kontuan harturik, klausula honetan jasotako epeak ez betetzeko arrazoitutako kausarik izanez gero, justifikazioa aurkezteko ezarritako epea luzatzeko baimena ematen ahalko da baldin eta horrekin ez badira hirugarrenen eskubideak kaltetzen. Horretarako arrazoiak jakinarazi beharko zaizkio, idatziz eta dagokion txostena aurkezteko epea amaitu baino lehen, Iruñeko Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetza Programari, eta horren balorazio positiboa beharko da.

O.–Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak:

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.

1.–Esku-hartzearen esparruan zer emaitza eta jarduera egiteko konpromisoa hartu eta horiek osoki edo parte batez betetzen ez badira.

2.–Justifikatzeko betebeharra betetzen ez bada.

3.–Diru-laguntza horretarako beharrezkoak ziren baldintzak bete gabe lortzen denean.

4.–Diru-laguntza zein xedetarako eman eta horiek betetzen ez badira.

5.–Edozein zio dela medio gastuak egiten ez badira edo Iruñeko Udalak organo kudeatzailearen bidez horretarako berariazko baimenik eman gabe funtsezko eran aldatzen badira.

6.–Finantzatutako entitateari diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira.

7.–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman, deialdi honen E) idatz-zatian adierazitakoaren arabera, eta horretan erabiltzeko betebeharra ez betetzea.

P.–Errekurtsoak:

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Q.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk:

R.–Eranskinen aurkibidea:

I. Eranskina.–Eskabide-eredua.

II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

III. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Eranskin osagarriak.

IV. Eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea.

V. Eranskina.–Larrialdi humanitarioko proiektua/jarduketa aurkezteko formularioa.

VI. Eranskina.–Diruz lagundutako proiektuaren/larrialdi humanitarioko jarduketaren justifikazio-txosteneko formularioa.

i. ERANSKINA

Diru-laguntzen eskabidea

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

HELBIDEA

TELEFONOA

Zk.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

[EZABATU EZ DAGOKIZUNA]

BEREZ edo HONAKO HONEN IZENEAN*:

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ edo IFK

HELBIDEA

Zk.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

TELEFONOA

FAXA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

Jakinaren gainean nago ........ datan NAOren ...... zenbakian deialdia argitaratu dela, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, xede honetarako: ......................................................................................

Eskaera: Kontuan har dadila eskabidea, eta horretarako, honako agiri hauek aurkezten ditut:

Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, ziurtatzeko: pertsona edo entitate eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

Ziurtagiria, pertsona edo entitate eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, deialdiaren H.4) atalean zehaztutako moduarekin bat.

Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz. (III. eranskina).

Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.

Deialdi honen G.4) atalean zehazten diren agiriak.

Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

Ohar garrantzitsua.–Agiri hau erabat ongi ikusteko, gomendagarria da PDF formatuan deskargatu eta irakurtzea.

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: ....................... Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................. Helbidea: ............................... IFZ: ....................

Telefonoa: .................. Faxa: ........................ Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, banakako ebaluazio-araubidean egin ere, honako xede hau hartuta: ............................................................................................................................................

ADIERAZPENA:

–Bete egiten ditut onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Ez du ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere.

–Egunean ditu zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Konpromisoa hartzen dut diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Konpromisoa hartzen dut aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, errekerimendua noiz egin eta hortik hamabost eguneko epean, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, 20..........(e)ko...........................aren..............(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako
diru-laguntzak eskatu izanaren gainean

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: ....................... Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................... Helbidea: ............................... IFZ: .................................

Telefonoa: .................. Faxa: ........................ Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, banakako ebaluazio-araubidean egin ere, honako xede hau hartuta: ............................................................................................................................................

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, Honako hau adierazten du:

Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri –ezta haiengandik halakorik jaso ere–.

Diru-laguntza hauek eskatu dizkiet, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri:

Diru-laguntza hauek jaso ditut, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edota partikular hauen eskutik:

Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Iruñean, 2014ko..........................aren ..................(e)an

(Sinadura)

IV. ERANSKINA

Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea

HARTZEKODUN ESKATZAILEA

(Eskabide hau lehenengo aldiz aurkezten baduzu, IFZren edo IFKren fotokopia aurkeztu behar duzu)

Abizenak eta izena (edo sozietate-izena):

IFZ / NAN:

Helbidea (kalea, plaza, etorbidea...):

Zenbakia, Eskailera, Solairua, Atea:

Telefonoa:

Posta-kodea:

Herria:

Probintzia:

BANKU-KONTUA

Kontuaren titularra (hartzekodun eskatzailearen izen eta bi deiturek edo sozietate-izenak bat etorri behar dute titularrarenekin):

IBAN kodea: __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __

BANKU-ZIURTAPENA

(Kontuaren titularra pertsona fisikoa bada, nahikoa da aurrezki-libretaren fotokopia aurkeztea, edo Bankuak emandako txeke edo laburpen batena edo beste edozein agirirena, titularraren izena eta banku-datuak -24 digitu- jasota)

BANKU-AHALDUNEN DATUAK:

Izen-abizenak: ............................................................................................................................................................................................................................

Kargua edo lanpostua: ...............................................................................................................................................................................................................

eta

Izen-abizenak: ............................................................................................................................................................................................................................

Kargua edo lanpostua: ..............................................................................................................................................................................................................

Bankua: ......................................................................................................................................................................................................................................

ZIURTAPENA:

Aipatu bankuaren ahaldun garen aldetik, ZIURTATZEN DUGU banku-kontu bat dagoela irekita “Banku-kontua” izeneko atalean adierazitako datuekin, eta hala egiten dugu jasota gera dadin, IRUÑEKO UDALAk honako pertsona honi egin beharreko ordainketak helbideratzeko:

Eskatzailearen izena edo sozietate-izena: ....................................................................................................................................................................................

Eskatzailearen IFZ / NAN: .............................................................................................................................................................................................................

Ziurtagiri hau egiten dugu: ................................(e)an, 2014ko ........................................aren .......(e)an

(Tokia) (Data)

(Ziurtagiri honek ahaldunaren edo ahaldunen sinadurak eraman behar ditu, eta bankuaren zigilua).

Eskatzailearen edo haren ordezkariaren izen-abizenak:

Honako honen izenean (1):

ESKAERA:

Iruñeko Udalaren Diruzaintzari eskatzen dio hartzekodunaren aldeko igorpenak “Banku-kontua” izeneko atalean adierazitako kontuan ordain ditzala, eta jakinaren gainean geratzen da ordainketak jasotzeko emandako banku-kontua aldatzekotan prozedura hau bera baliatu beharko duela hori egiteko.

......................(e)an 2014ko ......................aren ...........(e)an

(eskatzailearen sinadura)

(1) Azaldu zure izenean ari zaren edo, bestela, zer pertsona edo entitateren izenean. Bigarren kasu horretan, ahalordeari buruzko datuak eman, atal honetan:

AHALORDEA

Notarioaren izena (eskritura noren aurrean egin eta horrena):

Notarioaren bizitokia (herria):

Protokolo-zk.:

Eskrituraren data:

Inprimaki hau helbide honetara igorri: Iruñeko Udala (Toki Ogasuneko Alorra) –Diru-bilketa eta Diruzaintza Departamentua– Merkatuko k. 7-9, 2. solairua. 31001 (Iruña).

Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak Administrazio honek berezko dituen eskumenak gauzatzeko baino ez direla erabiliko, ordainketak kudeatzeko helburuz, eta Iruñeko Udaleko Toki Ogasuneko datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña), edo, bestela, www.pamplona.es helbidera.

V. ERANSKINA

Larrialdi humanitarioko proiektua/jarduketa aurkezteko formularioa

GGKE ESKATZAILEAREN DATUAK

GGKEaren izen osoa:

IFZ:

Legezko helbidea, osorik:

Posta-kodea:

Herria:

Probintzia:

Eratze-data:

Izaera juridikoa:

Telefonoak:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

Proiektuaren arduraduna (izen-abizenak):

Kargua:

Harremanetarako tel.:

GGKEaren legezko ordezkaria (izen-abizenak):

Harremanetarako tel.:

TOKIKO BAZKIDE EDO KONTRAPARTEAREN DATUAK

Entitatearen izena:

IFZ (halakorik bada):

Legezko helbidea, osorik:

Posta-kodea:

Herrialdea:

Probintzia eta Departamentua:

Eratze-data:

Izaera juridikoa:

Telefonoak:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

Entitatearen legezko ordezkaria (izen-abizenak):

Kargua:

Harremanetarako tel.:

Proiektuaren arduraduna (izen-abizenak):

Kargua:

Harremanetarako tel.:

Protección de datos.–Datu Pertsonalak Babesteko 1999-12-13ko Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, jakitera ematen dizugu jasotako datuak Iruñeko Udalarena (Udaletxe plaza, zk.g.–31001 Iruña) den fitxategi automatizatu batean bilduko direla, datuak zertarako diren eta horren arabera. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea. Eskubide hori gauzatzeko, Udaleko Erregistro Orokorrera jo dezakezu (Kale Nagusia 2, behea, 31001 Iruña), edo Iruñeko Udalaren webgunera (www.pamplona.es).

A) Proiektuaren laburpena.

A.1) PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Kokapen geografikoa (kantonamendua edo erkidegoa, udala, probintzia, departamentua):

Hasiera-data:

Bukaera-data:

Lankidetza-sektorea:

1.1. Larrialdi Humanitarioa

A.2) AURREKONTUAREN LABURPENA

AURREIKUSITAKO FINANTZAKETA (eurotan)

ESKATUTAKO PROIEKTUAN AURREIKUSITAKO GASTUAK (eurotan)

Iruñeko Udala (eskatutako diru-laguntza)

euro

Elikagaiak, oinarrizko zein osasun-materialak eta abar erosi edota igortzeko

euro

Nafarroako Gobernua

euro

Oinarrizko azpiegiturak berreraiki eta birgaitzeko

euro

Toki-korporazioak

euro

Errefuxiatu eta erbesteratuendako oinarrizko laguntza

euro

Estatuaren Administrazioa-AECID

euro

Adingabe-taldeen aldi baterako harrerak eragindako oinarrizko laguntza

euro

Beste zenbait autonomi erkidego

euro

Beste zenbait (zehaztu zein)

Europar Batasuna

euro

euro

Herrialde hartzaileko kideak

euro

euro

GGKE eskatzailearen funtsak

euro

euro

Beste hainbat finantza-bide (zehaztu zein):

euro

euro

Proiektuaren guztizko kostua (finantzatzaile guztiak barne)

euro

Proiektuaren kostua, guztira

euro

A.3) Proiektuaren laburpena:

Azaldu, gehienez ere orri batean, proiektuaren laburpena: kokapen geografikoa, proiektuaren testuinguru orokorra, aurreikusitako helburuak, garatu beharreko jarduerak eta tokian tokiko kidearen aurkezpen labur bat (orriaren kopia bat formatu digitalean aurkeztu behar da, Word fitxategi batean)

B) Proiektuaren edo jarduketaren deskribapena.

1. Azaldu nolakoa den giza egoera esku hartzekoa den larrialdi humanitarioan, eta larrialdia zein testuingurutan gertatu den.

2. Burutu beharreko jarduketen funtsa edo justifikazioa.

3. Proiektuaren helburuak.

4. Espero diren emaitzak.

5. Garatu beharreko jarduerak eta aurreikusitako kronograma.

6. Proiektua plan edo programa zabalago baten parte da?

7. Zein pertsona-multzori zuzentzen zaie proiektua?

–Zenbatetsi zenbat izan daitezkeen zuzeneko onuradunak.

–Zenbatetsi zenbat izan daitezkeen zeharkako onuradunak.

8. Entitate eskatzailearen eskarmentua jardute-eskualdean.

9. Tokiko GKE edo kontraparteari dagokionez, eman argibideak honako hauei buruz:

–Helburuak eta tokian duen lan-eskarmentua.

–Onuradunekin dituzten loturak.

–Azaldu zer harreman ezarriko den finantzaketa eskatu duen entitatearen eta tokiko GKEaren edo laguntza jasoko duen komunitate hartzailearen artean proiektuaren segimendua egiteko, diru-laguntza ematen bazaio.

10. Baldin eta beste herrialdetako adingabe-talde batzuk aldi baterako hartuak badira Iruñeko familietan, informazioa eman behar da familia-harrera horren sistemari, haren segimenduari eta adingabeen Iruñeko egonaldiaren baldintzei buruz:

–Familiatan hartutako adingabeen zerrenda eta adingabeak hautatzeko baliatutako irizpideak.

–Iruñeko familia hartzaileen zerrenda eta kokapena.

–Adingabeek Iruñean eginen duten egonaldiaren ezaugarriak eta edukia (egonaldiaren iraupena, edukia –elkarrekin egin beharreko jarduerak–, segimendu-sistema eta laguntza- eta sostengu-bideak –hala adingabe nola hartzaileentzat–).

11. Adierazi proiektuan azpimarratu nahi dituzun alderdi garrantzitsuenak, eta egin nahi beste iruzkin –interesgarri jotzen baduzu–.

C) Aurrekontua eta behar diren baliabideak.

1. Zein izanen da Iruñeko Udalari eskatutako diru-laguntzaren xedea?

2. Zer giza baliabiderekin garatuko da proiektua (ordainpeko langileak eta boluntarioak)?

D) Proiektuaren ebaluazioa eta segimendua.

1. Ekintza egin bitartean, zer ebaluazio-prozedura erabiliko da?

1.2. Proiektuaren aurrekontua.

KONTU-SAILAK

KANPOKO EKARPENAK

TOKIKO EKARPENAK

GUZTIRA

Iruñeko Udala

Beste ekarpen
publiko
batzuk (zehaztu entitatea)

GGKE
eskatzaileak

Ekarpen pribatuak

GUZTIZKO PARTZIALA

Tokiko erkidea / Kontrapartea

Ekarpen publikoak (zehaztu entitatea)

Ekarpen pribatuak (zehaztu entitatea)

GUZTIZKO PARTZIALA

I. Oinarrizko azpiegiturak berreraiki eta birgaitzea

II. Ekipamenduak, materialak eta hornigaiak

III. Tokiko langileak

(%10 gehienez)

IV. Langile erbesteratuak

V. Beste zenbait (zehaztu zein):

GUZTIRA

%, guztizkoaren gainean (1)

%

%

%

%

%

%

%

%

%

%

(1) Proiektua batera finantzatze aldera erakunde edo entitate bati eskatutakoak egiten duen ehunekoa, proiektuaren guztizko kostuaren gainean.

VI. ERANSKINA

Diru-laguntza justifikatzeko txostenaren formularioa

JARRAIBIDEAK, GARAPENAREN ALDEKO LANKIDETZAKO
GGKEei IRUÑEKO UDALAK FINANTZATUTAKO
PROIEKTUEI SEGIMENDUA EGITEKO

Diru-laguntza jasotzen duen GGKEak, oro har, bi puntu hauek hartu behar ditu kontuan:

1.–Diru-laguntza jasotzen duen GGKE onuraduna izanen da Udalaren mintzaide bakarra. Horrek berekin dakar txostenak eta beste edozein gaztigu GGKE onuradunak egin behar dituela, eta ez tokiko GGKEak (kontrapartea).

2.–GGKE onuradunak agiri honi atxikirik doan ereduaren arabera bidaliko ditu txostenak, betiere txostenaren atal guztiak jarraian azaltzen diren jarraibideekin bat beteta. GGKE onuradunak bidali nahi duen edozein informazio gehigarri, hala nola grafikoak, tokiko GKEaren eskutitzak eta abar, eranskin gisara atxikiko ditu, segimendu-txostenaren eredutik behar bezala bereizita.

Hona, jarraian eta puntuz puntu, jarduera-txostenaren ereduan eskatzen den informazioa:

Azala:

Proiektuaren izenburua, GGKEaren izena, deialdiaren urtea, txostena noiz egin zen eta harremanetarako pertsona: Ez du azalpen beharrik, garbi dago-eta zertan den.

Txostenak hartzen duen aldia: Zehaztu hasiera eta bukaerako urte eta hilabeteak.

Aurkeztutako agiriak: Markatu X batez txosten honekin batera aurkezten diren agiriak.

I.–Proiektuaren garapenari buruzko txostena.

1.–Helburuak eta lortutako emaitzak, eta horretarako egindako jarduerak, txostenak hartzen duen aldian.

Erantsita doazen koadroak osatu behar dira (aurreikusitako berariazko helburuak, espero izandako emaitzak eta lortutakoak eta egindako jarduerak). Betetze-ehunekoak zehaztuko dira, eta egiaztapen-iturriak adieraziko dira (horiek txosten honi atxikiko zaizkio, Eranskinen atalean).

2.–Proiektua egitean doitu behar izan diren alderdiak.

Atal honetan, desbiderapenak azaldu behar dira, hots, proiektuaren aldian benetan egindakoaren eta diru-laguntza eskatzeko Udalari aurkeztutako proiektuaren agiriaren arabera egitekoa zenaren arteko diferentziak. Halako desbiderapenen arrazoiak honako hauek izan ohi dira: gatazka armatuak, hondamendi naturalak eta proiektua erredaktatzen denetik hura egiten hasi bitarte gerta daitezkeen beste zenbait ustekabe. Desbiderapenik izan ezean, bete gabe utzi behar da atal hau.

3.–Jarduera-programazioa, hurrengo aldirako.

Atal honetan, proiektuaren hurrengo aldian egiteko aurreikusitako jarduerak laburbiltzen dira, proiektua amaitutzat jotzen ez bada. Amaierako txostena izanez gero, bete gabe utzi behar da atal hau.

4.–GGKE onuradunak egiten duen ebaluazioa lortutako helburuei eta emaitzei buruz: lan-prozeduraren alderdi positiboak eta negatiboak.

Atal honetan, entitateak azaldu behar du zer eragin izan duen proiektuak komunitate onuradunean, intereseko jotzen dituen alderdiak jasota: proiektua gauzatzeak ekarritako onurak, proiektua egitean agertutako arazoak, edo proiektua egiteak ekarritako alderdi negatiboak.

II.–Finantza- eta kontu-txostena.

1. Koadroa: laburpen orokorra.

1.–Onetsitako diru-laguntza: Udalak guztira emandako diru-laguntza da. “Data” zutabea ez da bete behar.

2.–Diru-sarreraren data. Dagokion zutabean jarri behar da diru-laguntza benetan noiz sartu zuten GGKEaren kontuan.

3.–Txosten honetan justifikatutako gastua. Txostenak hartzen duen aldian justifikatutako gastuak guztira zenbat jotzen duen. Bigarren txostena izanez gero, ez da kontabilizatu behar aurreko txostenean justifikatutako gastua. “Data” zutabea ez da bete behar.

4.–Aurreko txostenetan justifikatutako gastua. Aurreko txostenetan justifikatutako gastuek guztira zenbat jotzen duten, txosten honetan justifikatutakoak sartu gabe. Lehen txostena izanez gero, bete gabe utzi behar da atal hau.

5.–Saldoa, jasotako diru-laguntzaren gainean. Jasotako diru-laguntzaren eta txosten honetan zein aurrekoetan justifikatutako gastuen arteko kenketa da.

2. Koadroa: proiektua non gauzatu eta bertara igorritako funtsen zerrenda.

Igorritakoa, guztira, eurotan: Dibisak erosteko xedea duten euro-kopuruak erregistratu behar dira.

Euro horiek dibisetan zenbat jo: Aurreko atalean zehaztutako euroekin zenbat dibisa erosi diren (dolarrak edo frankoak izan ohi dira).

Kanbio mota: Tokiko monetara egindako dibisa-trukeetan lortutako erlazioa. Bigarren txostena izanez gero, proiektua hasiz geroztik igorri eta jasotako kopuruak adierazi behar dira, eta ez bakarrik bigarren txostenari dagozkionak.

3. Koadroa: fakturen erregistroa.

Iruñeko Udaletik jasotako diru-laguntzari egotz dakizkiokeen gastuak.

Koadro honek sei zutabe ditu. “Gastu-kontzeptua” zutabean, gastua eragin duen kontu-sailaren izena zehaztu behar da. Demagun “Eskulana, eraikuntzarako” delakoan gastatu dela diru-kopuru bat: izenburu hori “Langileak” atalean sartu behar da, “Kontzeptua” zutabearen baitan. Ureztatze-ekipo bat erosiz gero, “Ureztatze-ekipoa” jarri beharko genuke “Ekipoa” kontzeptuaren azpian. Horrela, gastuak eragin dituzten kontu-sail guztien zerrenda sortuko dugu, kontzeptuen arabera ordenatuta. Kontu-sail horietako bakoitzak faktura baten bermea izanen du. Faktura horiek “Kontzeptua” zutabean zehaztutako zerrendaren arabera ordenatuko dira, eta batetik hasita zenbatuko.

“Fakturaren hurrenkera-zenbakia” zutabean fakturaren zenbakia parez pare jarriko da gastuetan dagokion kontu-sailarekin. Gero, faktura-jaulkipenaren “Data” adierazten da, eta fakturaren jaulkitzailea.

Bukatzeko, gastua Nafarroan edo proiektua gauzatuko den herrialdean egin den, dagokion kopurua adierazi behar da “Balioa, eurotan” zutabean edo “Balioa, tokiko monetan” izenekoan.

4. Koadroa: aurreikusitako gastuen eta egindakoen arteko alderaketa.

Gogorarazi beharra dago, atal honetarako, kopuruak eurotan adierazi behar direla bi zutabeetan, eta “Aurreikusitakoa” zutabeak bat etorri behar duela Udalari diru-laguntza eskatzeko aurkeztutako proiektu-agirian adierazitakoarekin. Haien artean desbideratze garrantzitsurik gertatuz gero, koadroaren azpian azaldu behar da.

5. Koadroa: beste finantza-bideetatik jasotako diru-laguntzari egotz dakizkiokeen gastuen laburpena.

Koadro honetan Udalaz besteko finantzaketaren kargura proiektuak egindako gastuak laburbiltzen dira. Nahikoa da beste finantza-bideetatik jasotako diru-kopuruak adieraztea. Finantzaketa horren frogagiririk edukiz gero (ebazpen bat, diru-sarrera bat banku-kontu batean, etab.), aurkeztu egin behar dira egiaztapen-iturri gisa.

III.–Administrazio-agiriak.

GGKE onuradunak administrazio-agiri hauek bidali behar ditu:

Proiektuak A modalitatekoak badira:

1.–Fakturen zerrenda: Kontuen atalaren 3. koadroan jasotako faktura zenbakituen jatorrizkoak edo kopiak. Nazio Batuetako nazioarteko organoen kasuan, egindako transferentzien egiaztagiriak eta berariaz dagokien kontabilitate-kontrola.

2.–Fakturen kopien kautotasun-egiaztagiria: GGKE onuradunaren legezko ordezkariak idazki labur baten bitartez egiaztatu behar du fakturen kopiak kautoak direla. Jatorrizko fakturak besterik ez bada aurkezten, ez da erantsi behar egiaztagiri hau.

3.–Kanpora egindako transferentzien kopia: Banku-laburpenen kopiak dira, eta bertan aldatutako kopurua, igorlea eta jasotzailea agertzen dira. Dibisak eskura emanez gero, agiri honen ordez tokiko GKEaren edo kontrapartearen ziurtagiria aurkeztu behar da, dirua jaso duela egiaztatzeko. Atal honetan jasotako informazioak bat etorri behar du kontuen 2. koadroarekin.

4.–Ziurtagiria, diru-laguntza eta bidalitako ekipoa jasoak izan direla egiaztatzeko: Egiaztagiri hori tokiko GKEaren edo kontrapartearen legezko ordezkariak sinatu behar du, eta bertan adierazi behar da jasoak izan direla emandako diru-laguntza eta bidalitako ekipoa (azken kasu horretan, halakorik izanez gero).

5.–Ziurtagiria aldi bereko beste finantzaketa batzuk izan direla egiaztatuta: Administrazio-ebazpenak edo erabaki egiaztatuak, proiekturako lortutako beste funtsei buruz. Egiaztapen-iturri gisa erantsi behar dira.

ProiektuakB modalitatekoak badira:

1.–Fakturen zerrenda: Oinarri hauen 30. orrialdean adierazitakoaren arabera, egindako gastuen egiaztagiriei dagokienez.

2.–Fakturen kopien kautotasun-egiaztagiria: Bakarrik herrialde hartzaileko fakturak aurkezten badira (gastuak Espainian egin badira, gastu-egiaztagiriek jatorrizkoak izan behar dute, eta, beraz, ez dago puntu hau aplikatzerik). GGKE onuradunaren legezko ordezkariak idazki labur baten bitartez egiaztatu behar du fakturen kopiak kautoak direla. Jatorrizko fakturak besterik ez bada aurkezten, ez da erantsi behar egiaztagiri hau.

3.–Ziurtagiria aldi bereko beste finantzaketa batzuk izan direla egiaztatuta: Administrazio-ebazpenak edo edo erabaki egiaztatuak, proiekturako lortutako beste funtsei buruz. Egiaztapen-iturri gisa erantsi behar dira.

JARDUEREN GAINEKO TXOSTENA

Larrialdi humanitarioetarako jarduketak gauzatzeko
diru-laguntzen deialdi publikoa. 2015

Programa Municipal de Cooperación al Desarrollo/Iruñeko Udalaren Garapenaren aldeko Lankidetza Programa.

Proiektuaren izenburua:

GGKEaren izena:

Zein urtetakoa da proiektua finantzatzeko Deialdia?

Txostenak hartzen duen aldia:

Txostena noiz egin den:

Harremanetarako pertsona Iruñean, eta telefono-zk.:

AURKEZTUTAKO AGIRIAK

MARKATU X BATEZ

Txostena proiektuaren garapenaren berri emateko

Finantza-txostena, eredu honekin bat

Agiri bat, non egiaztatuko baita diru-laguntzaren kopurua igorri diotela tokiko kideari.

Agiri bat, tokiko kidearen legezko ordezkariak sinatua, non egiaztatuko baitu diru-laguntza jaso dutela.

Egindako gastuen zerrenda osoa

Egindako gastuen egiaztagiriak: gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturen edo horien kopien zerrenda

GGKEak egindako ziurtagiria, fakturen kopien kautotasuna egiaztatzeko (halakorik balitz)

Tokiko kidearen ziurtagiria, igorritako ekipoa iritsi izana egiaztatzeko (bakarrik halakorik izanez gero)

Iruñean, 201 ..(e)ko ................aren .........(e)an

(Diru-laguntza jaso duen entitatearen legezko ordezkariaren sinadura).

I. PROIEKTUAREN GARAPENAREN BERRI EMATEKO TXOSTENA

1.–Helburuak eta lortutako emaitzak, eta horretarako egindako jarduerak, txostenak hartzen duen aldian.

AURREIKUSITAKO
BERARIAZKO HELBURUA

AURRERATZE-MAILA BERARIAZKO
HELBURUAREN
LORPENEAN

EGIAZTAPEN-ITURRIAK

ESPERO DIREN EMAITZAK

(AURREIKUSITAKO ADIERAZLEAK)

LORTUTAKO EMAITZAK

(LORPENA
ADIERAZLEETAN)

EGIAZTAPEN-ITURRIAK

EGINDAKO JARDUERAK

JARDUERAREN
DESKRIBAPENA

BETETZE-MAILA

2.–Egin behar izan diren doikuntzak.

3.–Jarduera-programazioa, hurrengo aldirako (egoera ezohikoa bada eta proiektua amaitu gabe badago).

4.–GGKEak egiten duen ebaluazioa lortutako helburuei eta emaitzei buruz: alderdi positiboak eta negatiboak.

II. FINANTZA-TXOSTENA

1. Koadroa: Laburpen orokorra

EURO

DATA
(URTEA/HILABETEA/EGUNA)

Onetsitako diru-laguntza

Diru-sarreraren data

Txosten honetan justifikatutako gastua

Aurreko txostenetan justifikatutako gastua

Saldoa, jasotako diru-laguntzaren gainean

2. Koadroa: transferitutako funtsen zerrenda

DATA

IGORRITAKOA, GUZTIRA,
EUROTAN

EURO HORIEK DIBISETAN
ZENBAT JO

KANBIO MOTA

GUZTIRA

3. Koadroa: fakturen erregistroa

(Iruñeko Udaletik jasotako diru-laguntzari egotz dakizkiokeen gastuak bakarrik).

GASTU-KONTZEPTUA

HURRENKERA-ZK.

DATA

JAULKITZAILEA

BALIOA EUROTAN

BALIOA TOKIKO MONETAN

–Berreraikuntza eta birgaikuntza: oinarrizko azpiegiturak

–Ekipamenduak, materialak, eta hornidurak

–Tokiko langileak (%10 gehienez)

–Beste hainbat (zehaztu zein)

GUZTIRA

Fakturak hurrenkera korrelatiboan zenbatzen dira (1etik hasita) eta zenbaki bakoitza “Fakturaren hurrenkera-zk.” zutabean jarri behar da, dagokion gastuaren deskribapenaren ondoan.

Nafarroan egindako gastuak “Balioa eurotan” zutabean zehaztu behar dira, eta proiektua gauzatzeko herrialdean egindakoak, “Balioa tokiko monetan” zutabean.

4. Koadroa: aurreikusitako gastuen eta egindakoen arteko alderaketa

PARTIDA

AURREIKUSITAKOAK (eurotan)

EGINDAKOAK (eurotan)

–Berreraikuntza eta birgaikuntza: Oinarrizko azpiegiturak

–Ekipamenduak, materialak, eta hornidurak

–Bertako langileak

–Beste hainbat (zehaztu zein):

GUZTIRA

Desbideratzerik izanez gero, jarraian azaldu horren zergatia:

5. Koadroa: beste finantza-bideetatik jasotako
diru-laguntzari egotz dakizkiokeen gastuen laburpena

FINANTZATZAILEA

BALIOA, EUROTAN

BALIOA, TOKIKO MONETAN

GUZTIRA

III. ADMINISTRAZIO-AGIRIAK

Hemendik aitzina, ondoko administrazio-agiriak gehitu:

A modalitatea:

1.–Kanpora egindako banku-transferentzien kopiak, bertan jasota aldatutako kopurua, igorlea eta jasotzailea. Dibisak eskura emanez gero, agiri honen ordez tokiko GKEaren ziurtagiria aurkeztu behar da, non egiaztatuko baita dirua jaso duela.

2.–Tokiko GKEaren edo kontrapartearen legezko ordezkariaren ziurtagiria, non adieraziko baita jasoak izan direla diru-laguntza eta bidalitako ekipoa (azkenaren kasuan, halakorik izanez gero bakarrik).

3.–Jatorrizko fakturen edo kopien zerrenda egindako gastua justifikatzeko.

4.–Fakturen kopiak aurkeztuz gero, dagokien kautotasun-ziurtagiria ere aurkeztu beharko da diru-laguntza jaso duen GGKE onuradunaren legezko ordezkariak emanda.

5.–Ziurtagiria aldi bereko beste finantzaketa batzuei buruz: Administrazio-ebazpenak edo erabaki egiaztatuak, proiekturako lortutako beste funtsei buruz.

B modalitatea:

1.–Egindako gastuaren egiaztagirien zerrenda:

a) fakturak, ordainagiriak –entitate jaulkitzaileak behar bezala sinaturik–, nominak, tributuak eta Gizarte Segurantzako kuotak eta balio frogagarria duten bestelako dokumentuak, betiere merkataritzako trafiko juridikoan baliozkotasuna edo administrazio-eraginkortasuna baldin badute eta horien zenbatekoa emandako diru-laguntzaren kargura ordaindu bada.

b) Fakturak zergei buruz indarra duten legeen araberakoak izango dira, haietan zehazturik fakturatzen duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFK, fakturatutako objektu edo kontzeptu bakoitzaren jaulkitze-data, kontzeptua, zenbatekoa eta xehekapena, zigilua, ezarritako BEZa eta faktura-egilearen sinadura. PFEZaren atxikipena ere adieraziko da, autonomo diren pertsonen kasuan.

c) Egindako gastuak osagai guztiak jasotzen dituzten fakturen bitartez egiaztatuko dira, eta ez dira inongo kasutan ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak onartuko.

d) Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztuz gero, Zerbitzu Kudeatzaileak behar bezala konpultsatu beharko ditu, eta horretarako jatorrizko agiriak ere aurkeztu beharko dira; agiri horiek entitateari itzuliko zaizkio gero.

2.–Herrialde hartzaileko fakturak aurkeztuz gero (gastuak Espainian egin badira, jatorrizko fakturak aurkeztu behar dira, eta ez dago puntu hau betetzerik), haiekin batera dagokien Kautotasun Ziurtagiria aurkeztu beharko da entitate onuradunaren legezko ordezkariak emanda.

3.–Ziurtagiria aldi bereko beste finantzaketa batzuei buruz: Administrazio-ebazpenak edo erabaki egiaztatuak, proiekturako lortutako beste funtsei buruz.

Iragarkiaren kodea: L1506398