87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa puntuala antolamendu xehakatuko determinazioetan,
1. poligonoko 335. lurzatiari dagokionez. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko apirilaren 1ean egin bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Behin betiko onestea antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa puntuala –ekipamendu jarduketa– Noaingo 1. poligonoko 335. lurzatian, solairuartea handitzeari dagokionez, Iruher, S.A.L.k sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari, onetsitako dokumentuaren eta luzatutako txostenen kopiarekin batera.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatua betez, erabaki hau eta onetsitako aldaketaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Noain Elortzibarren, 2015eko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.

ALDAKETAREN ARAUDIA

1. poligonoko 335. lurzatian baimena ematea solairuartearen portzentajea handitzeko; oinplanoko okupazio azalera %25etik %72,94ra.

Iragarkiaren kodea: L1505711