87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

908/2015 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUDen edo erizainen B mailako 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langile Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 446/2015 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUDen edo erizainen 4 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2015eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langile Batzordeak epaimahaia osatzeko proposatutako kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUDen edo erizainen B mailako 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langile Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Jon Iñaki Apalategi Lasa jauna, mahaikide titular gisa, eta Lourdes Moreno Santiago andrea, ordezko mahaikide gisa.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2015eko apirilaren 20an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA-OLT/EUD-EN EDO ERIZAINEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

ABAIGAR MERINO, YOLANDA

ALIENDE GARCIA, MARIA PURIFICACION

BARRIGA MUÑOZ, MARIA JESUS

BEROIZ REDIN, MARIA

CALVO HERRERO, MIGUEL ANGEL

CAMBRA GOÑI, MARIA INMACULADA

CARRASCO VERA, INMACULADA

DELGADO ZABALA, EGUIARTE

ENCISO SANZ, BEATRIZ

FIERRO GONZALEZ, SUSANA

GURUCEAGA EGUILLOR, IRENE

LABIANO URTASUN, ITZIAR

LORENTE CISNEROS, MARIA

MARTINEZ DE LIZARRONDO GALAÑENA, ROSARIO

MEDRANO GURREA, REYES

MEGINA VELLOSILLO, MARGARITA

MUNARRIZ SAN NICOLAS, MARA MARIA

PRIETO GUEMBE, PATRICIA

RUIZ QUINTANA, MARIA EUGENIA

–Baztertuak: Bat ere ez.

Iragarkiaren kodea: F1506570