87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2015eko aurrekontua. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2015eko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aurrekontua jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da eta betetzat, berriz, laburpena argitaratzeko tramitea.

Markalainen, 2015eko apirilaren 27an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1506403