87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko mantentze-lanetako lantaldearen arduradun izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia

Datako egunean, Tuterako Ur Batzordeko buruordeak ondoko ebazpen hau eman zuen:

Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Gobernu Batzarrak 2015eko otsailaren 18an erabakita, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko mantentze-lanetako lantaldearen arduradun izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Deialdiaren 6. oinarriarekin bat, deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaituta eta izangaiek eskatzen diren beharkizunak betetzen dituztela egiaztatu ondotik, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea eta argitara ematea.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, deialdiaren 6.3 oinarriari jarraituz, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta argitara ematen da.

Horrenbertzez,

EBATZI DUT:

1. Onestea Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko mantentze-lanetako lantaldearen arduradun izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda hau:

a) Onartuak:

ESCALADA ESCALADA JOSÉ RAMÓN

FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ ÁNGEL MIGUEL

PÉREZ OMEÑACA ANTONIO

ROTA SESMA JOSÉ LUIS

b) Baztertuak: inor ez.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarkien oholean eta Tuterako Udalaren web orrian (www.tudela.es).

Tuteran, 2015eko apirilaren 20an.–Buruordea, Fernando Inaga Paños.

Iragarkiaren kodea: L1506408