87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

910/2015 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 84 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta horietako 2 bete gabe uzten dituena. Deialdia azaroaren 25eko 2556/2013 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 25ean emandako 2556/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 84 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2013ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Abenduaren 23an emandako 2772/2013 Ebazpenaren bidez deialdiaren II. eranskinean aurkitutako akatsak zuzendu ziren eta eskaerak aurkezteko beste epe bat ireki zen; ebazpena 2014ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean.

Otsailaren 2ko 250/2015 Ebazpenaren bidez, honako honi dagokionez, 21 burutza betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren, horien artean burutza edo unitate parekatu hauetakoak:

–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

Diruzaintza Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1056).

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9365).

Aipatutako burutzak betetzeko onartutako izangaiek ez dute aurkeztu deialdiaren 11. arauak aipatzen duen lan-memoria.

11.2 oinarriak xedatzen du lan-memoria hori epe barrenean aurkeztu ezean, izangaia lehiaketatik baztertuko dela.

Hori kontuan harturik, bidezkoa da 2 burutza edo unitate parekatu horiek bete gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hurrengo 2 burutza edo unitate parekatu hauek bete gabe utzi direla deklaratzea, onartutako izangaiek lan-memoria ez aurkezteagatik:

–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

Diruzaintza Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1056).

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

–Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9365).

2. Ebazpen hau jakinaraztea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiari, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko apirilaren 20an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1506571