87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

887/2015 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Idoya Labiano Ruiz andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zuzendaritzarako Informazioaren Unitate Administratiboko burua, kargutik kentzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abenduaren 13ko 3452/2010 Ebazpenaren bidez (2011ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 18an) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 108 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzita, Idoya Labiano Ruiz andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari atxikitako funtzionarioa, erakunde horretako Informazioaren Unitate Administratiboko Bulegoko buru izendatu zen, 6 urterako; deialdi hori maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Aipatu den ebazpenaren xedapen zatiko 1. puntuak ezartzen du izendatuak burutzan aritzeari utziko diola, besteak beste, karguari berariaz uko egiten badio. Halakoetan, ez du burutza erreserbatzeko eskubiderik izanen eta hari dagozkion ordainsariak galduko ditu, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.4 artikuluko c) letran.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian 2015eko apirilaren 16an sartutako idazkiaren bidez, Idoya Labiano Ruiz andreak uko egin dio aipatutako burutzari.

Kontuan hartuta, kasu honetan, uko egiteak burutza uztea dakarrela zuzenean, kargu-uztea noiz izanen den eta oinarrizko lanpostura noiz itzuliko den ebatzi baizik ez da egin behar, eta horrelaxe egiten da.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Idoya Labiano Ruiz andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zuzendaritzarako Informazioaren Unitate Administratiboko burua, kargutik kentzea. 2015eko maiatzaren 3a izanen da burutzan arituko den azken eguna.

2. Idoya Labiano Ruiz andreak 2015eko maiatzaren 4an itzuli beharko du Iruñean duen ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanpostura (lanpostuaren zenbakia: 5.807), Nafarroako Zerga Ogasunari atxikita.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Halaber, interesdunari adierazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko apirilaren 20an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1506574