85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Errekurtsoaren jakinarazpena

José Miguel López Listak 15/00623 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du, Udaleko zinegotzi gisa, Udalaren egintzaren aurka, hain zuzen ere 2015eko otsailaren 13an onetsitako udal planeko aldaketa xehakatuaren behin betiko onespenari buruz. Aldaketa horren xedea da Eguarasko hiri lurzoru finkatuko 3. eremutik kentzea Hirigintzako Araudi Orokorraren 41 bis artikuluak ezarritako eskakizuna, sarbidea lurzati pribatuetan barna duten lurzatietan eraikitzeko dauden baldintzei buruzkoa.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera, espedienteko interesdun orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eritzen, 2015eko apirilaren 24an.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.

Iragarkiaren kodea: L1506396