4. PROZEDURA JUDIZIALAK
VALLADOLIDEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 744/2014 falta-judizioa
Aipatu autoetan erabakitakoari jarraikiz, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez 744/2014 falta-judizioan emandako epaia jakinarazten zaio Ana Martínez Borjari. Hona hemen hitzez hitz:
Ana Martínez Borja kondenatzen dut, maula-falta baten erantzule penala den aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera, hain zuzen ere 6 euro eguneko, Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioarekin, eta prozesuko kostuak ordaintzera, eta erantzukizun zibilarengatik 280 euroko kalte-ordaina ordaintzera Laura Albania Castrillero Palenciari, gehi PZLaren 576. artikuluko interesak.
Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Valladolideko Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Valladoliden, 2015eko martxoaren 19an.–Idazkari judiziala, M.ª Ángeles Muriel Bernal.
Iragarkiaren kodea: J1505179