4. PROZEDURA JUDIZIALAK
MADRILGO LAN ARLOKO 15. EPAITEGIA
Jakinarazpen zedula
María Dolores Marin Relanzon andrea, Madrilgo Lan arloko 15. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: José Manuel Hernández Mirón jaunak eskaturik, Añuri SAren, Compañía Ejecen SLren, Inversiones Aisladas SLren, Inversiones Arguelles SLren, Inversiones Hormigueroren, Inversiones Javel SLren, Inversiones Oicon SLren, Inversiones Yunque SLren, Realizaciones y Promociones Navarras SLren, Tecosa Centro SAren, Vervier Inversiones SLren, Gregorio de la Morena Sanzen eta Pedro Bautista Martín Molinaren kontra, prozedura arrunta dela eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 693/2014 prozeduran, honako ebazpen hau eman da:
Partez baiesten dut José Manuel Hernández Mirón jaunak Tecosa Centro SAren kontra eta Tecosa Centro SAren konkurtsoko administrazioaren kontra jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut langileari ordaintzera 333’99 euro gordin, 1.646’40 euro eta 5.000 euro, gehi Langileen Estatutuaren 29.3 artikuluko legezko interesak, bederatzigarren oinarri juridikoan azaldutakoarekin bat.
Ezesten dut José Manuel Hernández Mirón jaunak Añuri SAren, Inversiones Hormigueroren, Inversiones Javelen, Inversiones Yunqueren, Realizaciones y Promociones Navarrasen, Inversiones Aizladasen, Inversiones Oicónen, Compañía Ejecénen, Vervier Inversiones eta Inversiones Argüellesen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, absolbitzen ditut eskaeretan beren aurka egindako eskakizun guztietatik.
Alderdiei ohartarazten zaie epai honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, epaitegi honetan agertuz edo idatziz iragarrita bost eguneko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, eta legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuta errekurtsoa tramitatzeko. Errekurtsogileei ohartarazten zaie ezen, baldin eta ez badira Gizarte Segurantzako araubide publikoko langileak edo onuradunak edo doako laguntza juridikoaren eskubidea erabili ezin badute, frogatu beharko dutela, errekurtsoa jartzean, 300 euroko sarrera egin izana Banco de Santander bankuaren 2513-0000-60-0693-14 kontuan, egiaztagiria aurkeztuz. Orobat, errekurtsoa iragartzen denean egiaztatu beharko du kondenaren diru kopuru osoa Banco de Santander bankuan sartu duela, edo epe mugarik gabeko abala aurkeztu beharko du, zenbateko berekoa eta finantza-entitateak lehen errekerimendua egitean ordaintzekoa, non jasoko baita abal-emailearen erantzukizun solidarioa.
Diru-sarrera bankuko transferentzia bidez egin daiteke, Banco Santander ez den bestelako banku entitate bateko kontu korronte batetik. Horretarako, honako pauso hauek eman behar dira:
Transferentzia egitea bankuko kontu honetara: IBAN ES55 0049 3569 9200 0500 1274. Agindu-emailearen eremuan, gutxienez ere adieraziko da diru-sarrera egiteko betebeharra duen pertsona fisikoaren edo juridikoaren izena edo sozietate izena, eta, ahal bada, haren IFZ / IFK. Onuradunaren eremuan, diru-sarrera agindu duen epaitegia edo auzitegia identifikatuko da. "Oharrak edo transferentziaren kontzeptua" izeneko eremuan 16 digitu kontsignatuko dira, 2513-0000-60-0693-14 prozedurari dagozkionak.
Justizia Administrazioaren esparruko eta Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalaren esparruko zenbait tasa arautzen dituen azaroaren 20ko 10/2012 Legean xedatutakoaren arabera, behar bezala baliozkotutako eredu ofizialaren arabera aurkeztu beharko du errekurtsogileak tasa ordaindu izanaren frogagiria behar bezala baliozkotua, arau horren 7.1 eta 7.2 artikuluetan ezarritako irizpideekin bat, eta, hala bada, langilea denean, 1. 3 artikuluan ezarritako muga izanik.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Erabakitzen dut 2015eko urtarrilaren 12ko epaia, 693/2014 autoetan emana (eskubideen eta zenbateko baten erreklamazioa dela-eta bideratu ziren epaitegi honetan) osatzea, ebazpen judizial honen Laugarren, Bosgarren eta Seigarren Arrazoibide Juridikoetan azaldutakoarekin bat, oinarri juridiko berri bat sartuz epaian, hitzez hitz hau dioena:
"Hamaikagarrena.–Alderdi demandatzaileak, prozedurako demanda gidariko eskaeran galdegiten zuen, beste kondena-erabaki batzuen artean, "...komisioei dagozkien zenbatekoengatik kotizatzea, kotizatu ez denean; bosgarren puntuan zerrendatzen dira...".
Auzitegi Gorenaren 1987ko irailaren 21eko, urriaren 1eko, urriaren 14ko eta azaroaren 23ko, 1988ko ekainaren 21eko eta 1994ko irailaren 27ko epaietan, baita beste askotan ere, adierazi da ezen, kontuan harturik Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak esleiturik dituen diru-bilketarako kudeaketa-egintzen izaera administratiboa (hain zuzen ere, uztailaren 5eko 40/1980 Legearen, ekainaren 19ko 5/1981 Errege Lege Dekretuaren eta martxoaren 7ko 716/1986 Errege Dekretuaren arabera), jarduera horren kontrol jurisdikzionala, bai eta jarduera horiek gauzatzeko egintzena ere, administrazioarekiko auzien auzitegiei dagokie, hala baitago aurreikusia Botere Judizialaren Lege Organikoaren 9.4 artikuluan.
Epaiaren kontaera historikotik ondorioztatzen da langilearen demandaren gaia honako hau zela: komisioengatik ordainsaria jasotzeko eskubidea, eta horiengatik kotizatzeko betebeharra enpresarena izatea.
Epaile honek ofizioz azter dezake eskumena norena den gaiaren arabera, izan ere arazoak, alderdiek ez eskaturik ere, prozesuko ordena publikoari eragiten dio. Hala, eta kontuan harturik hasieran aipatutako lege eta jurisprudentzia irizpideak, adierazten da ezen, kontuan harturik aurkaratzen den egintzak zerikusia duela Gizarte Segurantzako kuoten diru-bilketarekin, lan arloko jurisdikzio espezializatu honek ez duela eskumenik erabakitzeko ea Zuzenbidearekin bat datorren edo ez. Galarazi gabe sustatzaileak administrazioarekiko auzien arloko jurisdikzio ordenaren aurrean erabili ahal izatea izan dezakeen eskubidea, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 3. artikuluan xedatzen denarekin bat.
Horrenbestez, auzi-jartzailearen eskaerak ezin du harrera onik izan."
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Ebazpen hau irmoa da eta haren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 267.8 artikulua eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen 215.5 artikulua).
Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Vervier Inversiones SLri, Compañía Ejecen SLri, Realizaciones y Promociones Navarras SLri, Inversiones Yunque SLri, Inversiones Hormiguero e Inversiones Javel SLri legez jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.
Madrilen, 2015eko martxoaren 23an.–Idazkari judiziala, María Dolores Marin Relanzon.
Iragarkiaren kodea: J1505180