4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 1080/2013 prozedura arrunta
Judit González Barriales andrea, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Ahmed Ifrajek eskaturik Walferpinturas SLren eta Construcciones Dayserren kontra epaitegi honetan bideratu den 1080/13 prozedura arruntean, epaia eman da, honako epaitza hau duena:
“Epaitza
Partez baiesten dut Ricardo Velasco García legelari jaunak, Ahmed Ifrajen izenean eta hura ordezkatuz, Walferpinturas SL eta Construcciones Dayser XXI SL enpresen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, lehena kondenatzen dut auzi-jartzaileari 5.506,76 euro gehi interesak ordaintzera, honako honen bosgarren oinarrian ezarritako moduan; horretaz gainera, Construcciones Dayser XXI SL demandatukideak erantzukizun solidarioa izanen du zor horri dagokionez, 1.878,54 euro bitarte.
Epai honen aurka erregutze-errekurtsoa aurkezten ahalko da Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Epai hau jakinarazten denetik bost eguneko epean iragarri behar da errekurtsoa, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz. Alderdi kondenatuak, errekurtsoa jarri ahal izateko, kondenaren diru kopurua sartu behar du epaitegi honek Banesto bankuan (Banco Español de Crédito) duen 4191 0000 65 1080 13 kontuan, izan ere baldintza hori bete ezean errekurtsoa ez da iragarritzat joko.
Era berean, kontu korronte berean 300 euro sartu beharko dira, erregutze-errekurtsoa egiteko gordailu gisa. Diru kopuru hori sartu izana frogatzen duen gordekina Idazkaritzan aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.”
Eta Walferpinturas SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara dadin.
Logroñon, 2015eko martxoaren 23an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.
Iragarkiaren kodea: J1505178