4. PROZEDURA JUDIZIALAK
DONOSTIAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1/2015 betearazpen-pieza
Ana Isabel Abancens Izcue andrea, Donostiako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Nagore Garcia Bohollo andreak eta Imanol Karrera Turrillo jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta, Konponbideen Herrira Eskubideen Aldeko Elkartearen kontra bideratzen ari diren 1/2015 betearazpen-piezaren autoetan, autoa eman da 2015eko urtarrilaren 5ean, xedapen zatian hau dioena:
1.–Erabakitzen da behin betiko betearaztea 2014ko azaroaren 13ko epaia, Nagore Garcia Bohollok eta Imanol Karrera Turrillok (alderdi betearazlea) eskatua, Konponbideen Herrira Eskubideen Aldeko Elkartearen (betearazpenpeko alderdia) kontra.
2.–Abiarazitako betearazpenaren zenbateko nagusia 5.025,62 euro dira, gehi 804,09 euro interes eta kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.
Eta Konponbideen Herrira Eskubideen Aldeko Elkarteari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.
Donostian, 2015eko martxoaren 24an.–Idazkari judiziala, Ana Isabel Abancens Izcue.
Iragarkiaren kodea: J1505177