85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 163/2014 betearazpen-pieza

Inés Alvarado Fernández andrea, Bilboko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Ángel Chaparro García jaunak, Antonio Rolan Crespo jaunak eta Manuel Sobrado López jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Recia Estructuras SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 163/2014 betearazpen-piezaren autoetan, honako dekretu hau eman da 2015eko martxoaren 17an:

Xedapen zatia

Soldatak Bermatzeko Funtsa subrogatutzat ematen da ebazpen honetako bigarren aurrekarian aipatutako pertsonen kredituan, “SBF ordainketa” zutabean ageri diren diru kopuruei dagokienez (guztira 1458,36 euro).

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketak.

Eta Recia Estructuras SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2015eko martxoaren 18an.–Idazkari judiziala, Inés Alvarado Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1505069