4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA
Ediktua. 65/2015 jabari espedientea
Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegi honetan bideratu den 65/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea Eloy Andrés Latorreren eta Sixto Latorre Igearen kausadunei eta ondoren adierazten den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Hona hemen finkaren deskripzioa:
Etxea Fiteron, Alfaro kaleko 14an, 2. poligonoko 3.274. lurzatian. Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: 1.919. zenbakia, 82. orria, 735. liburukia, 31. liburua, Fiteron.
Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Tuteran, 2015eko martxoaren 31n.–Idazkari judiziala, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.
Iragarkiaren kodea: J1505052