85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 1299/2015 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ordena publikoaren kontrako faltengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2015eko otsailaren 17an. Inés Hualde Juvera andreak, Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ordena publikoaren kontrako falta bat dela-eta Ana María Viedma Gonzálezen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 1299/15 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du, eta, salatzaile gisa, 433. eta 569. udaltzainek.

Ana María Viedma González kondenatzen dut, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea den aldetik, 35 eguneko isuna ordaintzera, eguneko 8 euro. Erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen da ordaindu ezean. Orobat, prozesuko kostuak ordaintzea ezartzen diot. Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ana María Viedma González andreari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko martxoaren 31n.–Idazkari judiziala, Nuria González García.

Iragarkiaren kodea: J1505133