85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 361/2015 jaraunsle-deklarazioa

María Victoria Baztán Maisterra andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: Nafarroako Gobernuak eskaturik, epaitegi honetan abintestato jaraunsleak deklaratzeko autoak bideratzen ari dira, eta horietan ebazpena eta/edo zedula eman da 2015eko martxoaren 31n. Hona hemen, hitzez hitz:

Ediktua. Epaitegi honetan borondatezko jurisdikzioaren 361/15 prozedura bideratzen ari da (abintestato jaraunsleak deklaratzeko), testamenturik egin gabe hil baita Felipe Fernández Martínez jauna, Iruñean jaio zena 1936ko ekainaren 22an, eta Lodosan hil 2000ko urtarrilaren 17an, ezkondu gabe eta seme-alabarik gabe. Aditzera ematen dut Nafarroako Foru Komunitateak haren jaraunspena erreklamatu duela. Eskatzaileak adinako eskubidea edo haiek baino eskubide hobea dutela uste dutenei dei egiten diet, epaitegian ager daitezen jaraunspena erreklamatzeko, 30 eguneko epean.

Iruñean, 2015eko apirilaren 1ean.–Idazkari judiziala, M.ª Victoria Baztán Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1505164