85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. Bake epaileen izendapenak

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2015eko martxoaren 27ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Etxarriko Bake Epaitegia: Cristina Odériz Azcona andrea (NANa: 33.439.199-M) eta Aranzazu Salas Sainz de la Higuera andrea (NANa: 44.634.593-B), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Irurtzungo Bake Epaitegia: Juan Pedro Arregui Sarasa jauna (NANa: 29.138.582-C) eta José Murillo León jauna (NANa: 08.671.963-C), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Bosgarrena.–Tirapuko Bake Epaitegia: Joseba Andoni Ojer Lacunza jauna (NANa: 33.430.650-N), bake epaile titular.

Seigarrena.–Barasoaingo Bake Epaitegia: María Concepción Roldan Murillo andrea (NANa: 72.659.826-C), bake epaile titular.

Zazpigarrena.–Valtierrako Bake Epaitegia: Francisco Resa Hualde jauna (NANa: 72.646.345-V) eta Juana Mari Moreno Llorente andrea (NANa: 15.827.956-T), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, izendatzeko erabaki horien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 27an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1505165