1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko apirilaren 22an hartua, hondatu edo desagertutako mugarriak berritzea eta Azkoiengo udal mugapearen barreneko 4 zenbakiko zeharbidearen inbentarioa onesten dituena.
Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean xedatuarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagozkio, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak proposaturik, Nafarroako abelbideen erabilerak sailkatzeko eta berariaz arautzeko ahalmenak.
19/1997 Legearen arabera, sailkapena “adierazpen izaerako egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbide bakoitzaren izatea, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak zehazten dira”, mugaketa “egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak definitzen dira, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”, eta mugarriztatzea “prozedura administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehaztu eta modu iraunkorrean seinalatzen dira tokian berean”.
Hondatu edo desagertutako mugarriak berritzea eta Azkoiengo udal mugapearen barreneko 4 zenbakiko zeharbidearen inbentarioa hori berreskuratzeko lan beharrezkoak dira eta helburua du abelbidearen balorizazioa. Horrek eragin onuragarria du lurralde antolamendurako eta landa ingurunea garatzeko.
Hondatu edo desagertutako mugarriak berritzearen helburua Nafarroako Gobernuak onetsitako mugaketa- eta mugarriztatze-akta duten abelbideak eguneratzea da, abelbidea zedarritzen duten mugarriei kokaleku zehatza emanez gaur egungo baliabideak erabiliz.
Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lanaren jendaurreko epea barne, bost alegazio aurkeztu ziren eta horiei buruzko txostena egin da, eta halaxe jaso da espedientean.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. Onestea hondatu edo desagertutako mugarriak berritzea eta Azkoiengo udal mugapearen barreneko 4 zenbakiko zeharbidearen inbentarioa, dagokion espedientean agertzen denaren arabera.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea.
3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.
–Administrazio Publikoen kasuan, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Erabaki hau argitaratu edo, hala denean, jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.
Iruñean, 2015eko apirilaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1506212