2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
QUEILES IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Mankomunitateko Batzarrak, 2015eko apirilaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2015. aldaketa Mankomunitatearen 2015eko aurrekontuan.
Espedientea Mankomunitatearen egoitzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Cascanten, 2015eko apirilaren 17an.–Mankomunitateko lehendakaria, Milagros Agramonte Sáez.
Iragarkiaren kodea: L1505979