2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2015eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lanzko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2014ko azaroaren 27an, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.
Behar ziren iragarkiak 2014ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 11n, baita Mankomunitatearen iragarki oholean ere, argitaratu eta 15 egun balioduneko epean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan, ordea, ez da alegaziorik batere aurkeztu ezta jaso ere.
Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202. artikuluan (1. eta 3. atalak) xedatuarekin bat, 2015eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea behin betikoz onetsitzat jotzen da eta haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 390.120,48 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 89.870,22 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 530,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 14.070,32 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.010,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 3.228,48 euro.
Gastuak, guztira: 498.829,50 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 78.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 420.829,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 0,50 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 498.829,50 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Larraintzarren (Ultzama), 2015eko apirilaren 20an.–Mankomunitateko burua, Roberto Pascal Garcés.
Iragarkiaren kodea: L1506128