85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldakea, 0-3 urtekoendako haur eskola arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Villafrancako Udalak, 2015eko apirilaren 16ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 0-3 urtekoendako haur eskola arautzen duen udal ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, 0-3 urtekoendako haur eskola arautzen duen udal ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2015eko apirilaren 22an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1506204