2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
2015eko ekitaldiko aurrekontua. Behin betiko onespena
2015eko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, apirilaren 13ean, 2015eko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurrean egon bitartean inork ez zuen aurrekontuaren aurkako alegaziorik egin.
Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betikoz onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 862.654,44 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 1.314.262 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 29.320 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 134.074 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak. 266.843,43 euro.
VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 141.000 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 201.486,85 euro.
Gastuak, guztira: 2.949.640,72 euro.
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 723.910 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 40.000 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 409.338,12 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.040.852,37 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 684.040,23 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea. 46.500 euro.
VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 5.000 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 2.949.640,72 euro.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen, behin betikoz onetsitako aurrekontuaren kontra, hauek para daitezkeela:
a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.
c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Valtierran, 2015eko maiatzaren 4ean.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1506213