85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Determinazio xehakatuetako aldaketa Tafallako HAPOko UC-24 eta UC-27 unitateetan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2015eko martxoaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Tafallako HAPOko UC-24 eta UC-27 unitateetako determinazio xehakatuetako aldaketa, Tafallako Udalak sustatua, kanpoko lerrokadurak aldatzeko UC-24 eta UC-27 unitateetan eta Tafallako HAPOko UC-24ko 64. lurzatiaren egoera erregularizatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2015eko apirilaren 17an.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1506100