85. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdia, banakako ebaluazio-araubidean Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eskola-liburutegiak hornitzeko eta ikasmaterial suntsikorra erosteko

Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorreko zinegotzi delegatu jaunak diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko Deialdia onetsi zuen 2015eko martxoaren 4an, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako liburutegietarako eta ikasmaterial suntsigarrirako. 2014-2015eko ikasturtea.

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak -erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratura).

A.–Entitate deitzailea.

1.–Administrazio deitzailea: Iruñeko udala.

2.–Organo emailea: Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzigo Delegatua.

3.–Alor kudeatzailea: Hezkuntza eta Kultura Alorra.

4.–Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua.

1.–Deialdiaren xedea:

Diru-laguntzak emateko prozesua arautzea, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eskola-liburutegiak hornitzeko eta ikasmaterial suntsikorra erosteko.

2.–Deialdiaren helburua:

Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasmaterial suntsikorraren eta eskola-liburutegietarako liburuen erosketa diruz laguntzea 2014-2015eko ikasturtean zehar, hezkuntzaren kalitateari ekarpena egiteko.

3.–Baldintzak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute, deialdi honen babesean, honako hauek: Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek, 2014-2015eko ikasturtean zehar eskola-liburutegietarako liburuak eta ikasmaterial suntsikorra erosteko.

4.–Baloratzeko baldintzak, bideak eta lehentasunak: BAI EZ.

150 ikasle baino gutxiago dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako zein Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoek eta Iruñeko José M.ª Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeak, gehienez ere, 675,00 euroko diru-laguntza jasoko dute eskola-liburuetarako, eta 840,00 eurokoa ikasmaterial suntsikorra erosteko.

Haur eta Lehen Hezkuntzako gainerako ikastetxe publikoek ikasleko 5,00 euro jasoko dute, gehienez ere, eskola-liburutegiak hornitzeko, eta ikasleko 9,00 euro, berriz, ikasmaterial suntsikorra erosteko.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:

1.–Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 98.330 euro.

Deialdi honi esleitutako gehienezko kantitatea honela banatuko da:

–38.175 euro eskola-liburutegietarako.

–60.155 euro ikasmaterial suntsikorra erosteko.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2.–Aurrekontu-partida: 50/42220/455000.

3.–Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Honela zehaztuko da onuradunak zenbat diru jasoko duen:

a) Eskola-liburutegiak: 150 ikasle baino gutxiago dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako zein Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoek eta Iruñeko José M.ª Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeak, gehienez ere, 675,00 euroko diru-laguntza jasoko dute eskola-liburutegiak hornitzeko 2014-2015eko ikasturtean, indarra duen gastu-aurrekontuaren kargura. Haur eta Lehen Hezkuntzako gainerako ikastetxe publikoek 5,00 euro jasoko dituzte ikasleko, gehienez ere.

b) Ikasmaterial suntsikorra: 150 ikasle baino gutxiago dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako zein Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoek eta Iruñeko José M.ª Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeak, gehienez ere, 840,00 euroko diru-laguntza jasoko dute ikasmaterial suntsikorra erosteko 2014-2015eko ikasturtean, indarra duen gastu-aurrekontuaren kargura. Haur eta Lehen Hezkuntzako gainerako ikastetxe publikoek 9,00 euro jasoko dituzte ikasleko, gehienez ere.

4.–Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

5.–Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa:

98.330 euro

2. urtekoa:

euro

4. urtekoa:

euro

1. urtekoa:

euro

3. urtekoa:

euro

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak.

1.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: BAI EZ.

–Eskatzaileek Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoak izan beharko dute, eta onuradun izateko baldintza orokorrak bete.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik: BAI EZ.

2.–Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak:

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak: BAI EZ.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak: Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk:-Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak:

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: BAI EZ.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu:

1.–Eskabideak non aurkeztu:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2.–Eskaerak noiz arte aurkeztu: HILABETEko epea egonen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3.–Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik -edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek- aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada -horiek publikoak zein pribatuak izaki-, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

(*) Diru-laguntzaren izaera kontuan harturik, ez da beharrezkoa izanen f) letran galdatutako agiria aurkeztea.

g) Ikastetxeko ikasle-kopuru guztizkoaren egiaztagiria, ikasturteak eta taldeak zehaztuta, IV. eranskinaren arabera.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Prozedura tramitatu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena:

1.–Prozedura tramitatzea: Espedienteak jaso ahala tramitatu eta ebatziko dira, eta horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean, betiere deialdi honen B.4) idatzi-zatian zehaztutako betekizunen, moduen eta balorazio-lehentasunen arabera. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2.–Ebazteko eta jakinarazteko epea:

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3.–Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.

– Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

I.–Emandako diru-laguntzen publizitatea:

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI EZ.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

J.–Diru-laguntzen xede diren gastuak:

1.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen J.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eskola-liburutegietarako liburuak eta eskola-jarduerak egiteko ikasmaterial suntsikorra erosteko gastuak.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen Ñ.2) idatzi-zatian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua: BAI EZ.

Ez dira inoiz ere diru-laguntzen xede izanen diruz lagundutako jarduerarekin bat ez datozen gastuak, ez eta deialdi honen J.2) idatzi-zatian zehaztutako epetik at egindakoak ere.

2.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: 2014-2015eko ikasturtea.

K.–Azpikontratatzea.

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.

Portzentajea:

L.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa.

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, idatzi-zati honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea:

M.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea Bateragarria Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

N.–Ordainketa.

1.–Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

Konturako ordainketa.

Ordainketa zatikatua.

Ordainketa aurreratua.

Ordainketa mistoa, ordainketa zatikatuaren eta aldez aurrekoaren artekoa. Diru-laguntza honela ordainduko da:

–Behin diru-laguntza emango dela ebatzita, diru-laguntzaren % 75 aurreratuko zaio onuradunari.

–Gainerako % 25 gastuaren justifikazio-kontua aurkeztu eta gero ordainduko da, eta horretarako epea 2015eko ekainaren 26an amaitzen da.

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

2.–Bermeen eraketa: BAI EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

Ñ.–Justifikazioa.

1.–Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Diru-laguntza justifikatzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Alkate jaunari zuzendutako eskaera.

b) Ebaluazio-memoria, diru-laguntzen xedea den jardueraren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua. Hona hemen memoria horren edukia:

–Programaren edo proiektuaren izena.

–Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.

–Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.

–Proiektua edo jarduera garatzean egindako aldaketak.

–Finantzabideen zerrenda. Norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak deskribatu; kasu horretan honako hauek egiaztatu behar dira: funtsen zenbatekoa, jatorria eta haien aplikazioa diru-laguntzen xede diren jardueretan.

–Ondorioak.

c) Egindako gastuen zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, V. eranskinaren arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda.

d) Diru-laguntzak zer gastutarako erabili eta horien faktura jatorrizkoak, edo horiek frogatzeko edozein dokumentu baliokide, merkataritzako trafiko juridikoan balio duena edo indar administratiboa duena, egindako gastuaren ziurtagiri gisa, modu korrelatiboan ordenaturik aurreko zerrenda zenbakituan emandako zenbakiaren arabera.

Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztekotan, unitate kudeatzaileak behar bezala konpultsaturik aurkeztu beharko dira. Egindako gastuak osagai guztiak jasotzen dituzten fakturen bitartez egiaztatuko dira, eta ez dira inongo kasutan onartuko ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak.

Fakturak zergei buruz indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik fakturatzen duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFK, jaulkitze-data, fakturatutako objektu edo kontzeptu bakoitzaren kontzeptua, zenbatekoa eta xehekapena, zigilua, ezarritako BEZa eta faktura-egilearen sinadura. PFEZren atxikipena ere zehaztuko da, pertsona autonomoen kasuan.

Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZetik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

Egindako jardueren justifikazioa aztertu ondoren, udal teknikari batek sinatutako balorazio-txosten bat eginen da, berariaz adierazteko diru-laguntzaren xedea betetzen dela, edo, bestela, zehazteko zein diren justifikazioa ezin onartzea dakarten akatsak edo inguruabarrak.

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: BAI EZ.

Justifikazio-kontu sinplifikatua.

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak:

Moduluaren unitate-kostua:

Gainerako inguruabarrak:

Kontabilitate-orrien aurkezpena:

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

Beste sistemaren bat:

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: 2015eko ekainaren 26a (ostirala).

O.–Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak.

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.

P.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Q.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

R.–Eranskinen aurkibidea.

I. Eranskina.–Eskabide-eredua.

II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

III. Eranskina.–erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Eranskin osagarriak.

IV. Eranskina.–2014-2015eko Ikasturteko eskola matrikula.

V. Eranskina.–Egiaztagirien zerrenda zenbakitua (ikasmaterial suntsikorra edota eskola-liburutegiak).

Iruñean, 2015eko martxoaren 4an.–Zinegotzi Delegatua, Fermín Javier Alonso Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L1506488